Ozono troposferiko

Ozono troposferikoa, edo gainazaleko ozonoa, troposferan dagoen ozonoa da (O3), lurrazaletik 10 km bitarteko geruzan dagoena.

Airearen kutsadura Parisen.

Jatorriz, ozono troposferikoa era naturalean sortzen da. Atmosferan dauden nitrogeno oxidoetatik (NOx) sortzen da eta konposatu organiko lurrunkor (KOL) biogenikoetatik –normalean landare aromatikoek sortzen dituzten konposatuak–, hartzidura prozesuetan eta sumendietan ere sortzen da. Ozono estratosferikoak intrusioak egiten dituenean (guztiaren % 23) eta ekaitzetan gertatzen diren deskarga elektrikoengatik ere sortzen da ozonoa troposferan.

SorreraAldatu

Berez, troposferan ozonoa eratu eta suntsitzen da lehen mailako kutsatzaileekin izandako erreakzio kimikoen ondorioz. Kutsatzaile horiek –NO2, NO eta konposatu organiko lurrunkorrak (KOL)–, oxigenoaren aurrean, eguzki erradiazio indartsu eta konstante batekin (295etik 430era arteko uhin-luzerakoa) eta tenperatura handietan erreakzionatzen dute. Ozonoa oso molekula erreaktiboa denez, oso oxidatzailea, faktore horiek aldatzeak ozonoaren gehikuntza edo gutxitzea dakar, eta ozono kontzentrazioa gehiegi igotzea ere bai kasu batzuetan.

Nitrogeno oxidoekin erreakzio tipikoa:

NO2 + eguzki erradiazioa + O2 -> NO + O + O2 -> NO + O3
NO + O3 -> NO2 + O2

Erreakzio horietan, eguzki erradiazioaren hazkuntzak ozonoaren hazkuntza ekarriko luke. Horrela, KOLen sarrerak erradikal askeen sorkuntza dakar, eta horiek, berriz, nitrogeno oxidoekin interakzioa ozonoa suntsitu barik, kontzentrazioa igoaraziz.

EfektuakAldatu

Gainazaleko ozonoa oso oxidatzailea denez, gainazalak, eraikuntzak eta beste material batzuk kalte ditzake. Uztentzat, basoentzat eta landaretzat ere kaltegarria da, beren emankortasun biologikoa gutxitzen baitu.

Baina batez ere osasun publikoarentzat da kaltegarria, ondoko efektuak sortzen baititu pertsonengan:

Hala ere, efektu horiek kontzentrazioaren arabera alda daitezke, baita esposizio denboraren eta norberaren sentsibilitatearen arabera ere. Biztanleriaren talde sentikorra haurrak, zaharrak, arnasketan arazoak dituzten pertsonak eta ozonoaren eraginera oso sentikorrak diren pertsonak dira. Azken horiek biztanleriaren % 10 dira.

Ozono kutsaduraren aurreikuspenaAldatu

Ozono gertakari baten ondoren, ozonoaren kontzentrazioa epe laburrean murrizteko aukerak nahiko eskasak dira, nahiz eta neurri egokiak planteatu. Hala ere, biztanleriak ohitura sinple batzuekin ozono kontzentrazioa murritz dezake:

  • Katalizatzaile erregulatua duten autoak erosi.
  • Autoaren erabilera murriztu (batez ere, uda garaian), eta horren ordez garraio publikoa erabili. Horrela, nitrogeno oxidoen produkzioa gutxitzen da. Baita ere, garraiobide ez kutsatzaileak erabili; esaterako, bizikletak.
  • Disolbatzaile organikoak dituzten produktuak ez erabili, ahal dela (uretan disolbagarriak ez diren margoak, altzarientzako argizariak, distira emaileak, ilerako laka, etab.).
  • Autoa ondo mantendu, ihes-tututik ateratzen diren gas kantitate handiak saihesteko.
  • Energia aurreztu, eta gehiegi ez erabili aire girotuak eta gas naturalarekin dabiltzan berogailuak.


Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu