Ireki menu nagusia

Murtziako Eskualdea

Murtziako Erkidegoa» orritik birbideratua)

Murtziako Eskualdea edo Murtziako Eskualdeko Autonomia Erkidegoa[1] Espainiako autonomia erkidego bat da, oinarriak Murtziako Erresuman dituenak. Iberiar Penintsularen hego ekialdean kokatzen da, Mediterranear itsasoaren kostaldean, Valentziako Erkidegoa, Gaztela-Mantxa eta Andaluziarekin muga eginez.

Murtziako Eskualdea
Región de Murcia
Espainiako autonomia erkidegoa
Bandera Armarria
Hiriburua
eta hiri handiena
Murtzia
Hizkuntza ofiziala(k) gaztelania
Herritarra murtziar
Gobernua
 -  Presidentea Pedro Antonio Sánchez (PP)
 -  Estatutua 1982ko ekainaren 9an
 -  Parlamentua Murtziako Eskualdeko Biltzarra
Legebiltzarra Espainiako Gorteak
 -  Senatua
6 / 260
 -  Kongresua
10 / 350
Azalera
 -  Guztira 11,313 km2
Biztanleria
 -  Zenbatespena  (2006) 1.370.306 bizt.
 -  Dentsitatea 118,07 bizt./km2
Webgunea
www.carm.es

Erkidegoaren eta probintziaren hiriburua Murtzia da, baina autonomia erkidegoaren hiriburu legegilea Cartagena da.

HizkuntzaAldatu

Egun, Murtziako Eskualdean gaztelania mintzatzen da. Valentziako Erkidegoaren mugan dagoen El Carxe eskualdean, zenbait lagunek katalanaren eratorri bat mintzatzen dute.

Honekin batera, Murtzian gaztelaniaren dialekto bat mintzatzen da, Panocho deiturikoa.

Bestalde, beste hizkera bat ere mintzatzen da, gutxi batzuek Llengua murciana deritzotena, eta aragoieraren eragin handia duena (Espainiako Errege Akademiak, esaterako, murtziera aragoieraren dialektotzat jotzen du).

UdalerriakAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Murtziako udalerrien zerrenda»

Taula honetan Murtziako 20 udalerri jendetsuenak zerrendatzen dira:

ErreferentziakAldatu

  1. Exonimia zerrenda Euskaltzaindia . Noiz kontsultatua: 2010-10-12.
  2. Instituto Nacional de Estadística - Cifras oficiales de población. 2016.01.01

Kanpo loturakAldatu