Ourense Espainia) ipar-mendebaldeko probintzia bat da, Galiziako autonomia erkidegokoa. Portugalgo mugan dago, eta Galiziako probintzien artetik Ourensek du biztanle gutxien.

Ourense
Galizia
Ourenseko bandera

Ourenseko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
ErkidegoaGalizia
HiriburuaOurense
ISO 3166-2ES-OR
Espainiako Gorteak
Kongresuan
4 / 350
Senatuan
4 / 260
Geografia
42°N 7°W / 42°N 7°W / 42; -7
Azalera7.273 km² Espainiaren % 1,44
Demografia
Biztanleria336.099 biztanle (2008)
Espainiaren % 0,73
Dentsitatea46,21 bizt/km²
Herritarraourensetar
www.depourense.es

Ourense hiriburuak ia 109.000 biztanle zituen 2004. urtean.

Mugakideak aldatu

Mendebaldean Pontevedra du mugakide, iparraldean Lugo, ipar-ekialdean Leon, ekialdean Zamora eta hegoaldean Alto Tras-os-Montes-eko probintzia (Portugal).

Geografia aldatu

 
Ourenseko probintzia Galizian

Miño ibaiak probintzia zeharkatzen du ipar-ekialdetik hego-mendebaldera.

Mendiei dagokienez, Galizia-Leongo mendigunea osatzen duten Pena Trevinca (2.127 m, Galizia osoko garaiena) eta Cabeza de Manzaneda (1.781 m) dira altuenak. Hauen ondoren, San Mamede (1.615 m), O Turrieiro (1.610 m) eta Montouto (1.541 m) ditugu.

Udalerri nagusiak aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Ourenseko udalerrien zerrenda»
Udalerri nagusiak (2008)
Posizioa Udalerria Biztanleria
Ourense 107.057
Verín 14.237
O Barco de Valdeorras 14.040
O Carballiño 13.983
Xinzo de Limia 10.033
Barbadás 8.890
Ribadavia 6.491
Celanova 6.075
O Pereiro de Aguiar 6.049
10ª Allariz 5.690

Eskualdeak aldatu

A Baixa Limia | A Limia | Allariz-Maceda | O Carballiño | Ourense | O Ribeiro | Terra de Caldelas | Terra de Celanova | Terra de Trives | Valdeorras | Verin | Viana.

Hedabideak aldatu

Ourensetar ospetsuak aldatu

Kanpo estekak aldatu