Oviedo[1] (asturieraz Uviéu eta ofizialki Oviedo/Uviéu) Asturiasko Printzerriko (Espainia) eta izen bereko eskualdearen hiriburua da. Udalerriak 220.074 biztanle zituen 2007ean, eta hiriak 214.883.

Oviedo
kontzejua
Vistageneraldeoviedo.JPG
Uvieu flag.svg Escudo de Oviedo.svg
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
AutonomiaAsturiasko Printzerria
Probintzia[[d:Special:EntityPage/Q24004403|{{{2}}}
Alkatea Alfredo Canteli (en) Itzuli
Izen ofiziala Oviedo
Posta kodea 33001–33013
INEk ezarritako kodea 33044
Herriburua Oviedo
Geografia
Koordenatuak 43° 21′ 45″ N, 5° 51′ 01″ W / 43.3625°N,5.8503°W / 43.3625; -5.8503Koordenatuak: 43° 21′ 45″ N, 5° 51′ 01″ W / 43.3625°N,5.8503°W / 43.3625; -5.8503
Uvieu Asturies map.svg
Azalera 186.65 km²
Altuera 232 m
Mugakideak Grado, Llanera, Siero, Les Regueres, Llangréu, Mieres, Ribera de Arriba eta Santo Adriano
Demografia
Biztanleria 220.406 (2020)
Green Arrow Up.svg720 (2019)
Dentsitatea 1.180,85 bizt/km²
Etxebizitzak 97.821
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC+01:00
Hiri senidetuak Valparaíso, Maranello, Bochum, Buenos Aires, Clermont-Ferrand, Tampa, Jersey City, Torrevieja, Hangzhou, Valencia de Don Juan, Móstoles, Veracruz, Santiago de Compostela, Santa Clara, Zamora, Viseu, Sintra, Santander, Torrelavega, Fujaira eta Holon
Matrikula O
oviedo.es

Negozioen eta merkataritzaren hiriburua da, Oviedoko elizbarrutiko egoitza eta Asturiasko gune administratibo eta unibertsitarioa.

KlimaAldatu

      Datu klimatikoak (Oviedo)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 11.7 12.8 14.4 14.9 17.6 20.3 22.4 22.8 21.7 18.1 14.6 12.5 17.0
Batez besteko tenperatura (ºC) 8.0 8.8 10.0 10.6 13.3 16.1 18.3 18.7 17.3 14.0 10.8 9.0 12.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 4.2 4.8 5.6 6.3 9.1 11.9 14.1 14.5 12.9 10.0 7.1 5.5 8.8
Pilatutako prezipitazioa (mm) 85 85 82 109 94 53 52 55 64 98 101 96 973
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 10 11 11 13 12 8 8 8 8 11 11 11 122
Eguzki orduak 117 117 147 152 158 168 174 171 154 134 114 105 1711
Iturria: AEMET[2]

HistoriaAldatu

Erdi AroaAldatu

  • VIII. mendean Fruela I.a asturiar erregeak Oviedo sortu zuen. Alfontso II.ak hiri hau Asturiasko Erresumaren hiriburutzat hartu zuen data ezezagunean, baina 812. urtea baino lehen edozein modutan. Halaber, gotzain-hiri eta gotorleku bihurtu zuen, eta jauregi, eliza eta bestelako eraikinak eman zizkion. Hiria babesten zuen harresiak, gaur egun ia erabat desagertuta, zirkulu itxura zeukan eta muinoari egokitzen zitzaion. 11 hektareako azalera zeukan eta barne 6.000 pertsona inguru babesten zuen 3 auzotan banaturik: "La Villa", eraikinik zaharrenak barne hartzen zituena; "Cimadevilla", merkataritza eta erromesaldiekin lotua eta azkenik "Socastiello".
 
Oviedoko katedral gotikoa

Aro ModernoaAldatu

  • 1521ean sute batek hiria suntsitu zuen eta horren ondorioz kaleen egitura aldatu behar izan zuten.
  • XVIII. mendean kultura mugimendua handia zen, eta bertan nabarmentzekoa da Benito Jerónimo Feijoo. Halaber, "Sociedad Económica de Amigos del País" elkartea eta Oviedoko Unibertsitatea sortu zituzten. Orduan 8.000 pertsona bizi ziren gutxi gora-behera, hiriaren zabalkundeari esker.

Azken mendeakAldatu

  • 1850etik aurrera hiriak garapen industrial handia bereganatu zuen, bai eta meategietatik eta itsas portuetatik etorritako ondasunak kudeatzeko gune bihurtu ere. Komertzioak aurrerago hartu zuen indarra, XX. mendearen lehenengo zatian, eta Uria kalean kontzentratu zen bereziki. Garraiobideak ere asko garatu ziren, trenbide eta autobusak alegia.
  • Asturiasko Iraultza delakoaren garaian Areto Santua dinamitatu egin zuten, 1934an, eta beste hainbat eraikin historiko kaltetuta gelditu ziren. Francoren kolpearen ostean, Aranda koronelaren eskuetan gelditu zen hiria, Espainiako iparraldean frankisten menpe hasieratik egon zen bakarra, 90 eguneko setioa pairatu zuen arren.
  • 1981etik Oviedon ematen dituzte Asturiasko Printzearen Sariak, Campoamor antzokian zehazki. 1991tik bestela Gabino de Lorenzo (PP) alkatea dabil boterean.

Ondasun nabarmenakAldatu

Banaketa administratiboaAldatu

Oviedo 30 parrokiek osatzen dute eta gaur egun biztanleriaren %80 hiriaren erdigunean bizi da:

Parrokia Biztanleria Parrokia Biztanleria Parrokia Biztanleria
Agüeria 794 Loriana 251 Piedramuelle 507
Bendones 225 Manjoya 952 Pintoria 59
Box 949 Manzaneda 209 Priorio 417
Brañes 69 Naranco 83 Puerto 218
Caces 279 Naves 107 San Claudio 2.505
Cruces 976 Nora 114 Santianes 89
Godos 710 Olloniego 1.169 Sograndio 389
Latores 678 Oviedo 204.965 Trubia 1.947
Lillo 340 Pando 137 Udrión 140
Limanes 834 Pereda 181 Villapérez 351

DemografiaAldatu

Iturria: Instituto Nacional de Estadística de España


KirolakAldatu

Real Oviedo hiriko futbol talde nagusia da, 1926an sortua eta 2001 arte tarteka Espainiako futbol ligako lehen mailan ibilitakoa, guztira 38 denboralditan. Urte hartan krisialdi ekonomikoak jota taldearen gainbehera hasi zen. Gaur egun Bigarren B mailan dabil.

Oviedotar ezagunakAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu