Amalur
- Artikulu hau Euskal Herriko izate mitologikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Amalur (argipena)».
Amalur (batzuetan Ama Lur edo Ama Lurra mugatzailearekin[1]) Eguzkiaren eta Ilargiaren amatzat hartzen da Euskal mitologian. Izakiez gain, pertsonaia mitologikoen, numenen eta arimen bizileku omen da. Amalurrak landareen eta animalien bizia ziurtatzen du. Amalurrak altxor izugarriak gordetzen ditu bere baitan.[2] Fruituak eskaintzen ditu oparitzat eta bazka sortzen haziendak ugal daitezen. Urrez beteriko idinarruak aipatzen dira mendi eta leize anitzetan, eta gizaki ugari saiatu izan da hainbat leku-zulatzen mito horiei jarraikiz. Besteak beste, Ataungo Urrezulon, Mairulegorretako leizean, Nabarnizko Maruelexan, Dimako Baltzolan, Goronaetako Iruaxpen, Puterrin...
Amalur | |
---|---|
Euskal Herriko mitologia | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Baliokideak | earth goddess (en) eta Mari |
Domeinua | Lurra |
Familia | |
Seme-alabak | Eguzki Amandre eta Ilaski |
Diru-txanponak eskaintzen zitzaizkiola esaten du Barandianek, kobazulo batzuetan aurkitutako txanponen arabera, mesedeak jasotzeko esperantzaren ordainean.[3] Eliza katolikoak ohitura hori bereganatu, eta baseliza barruetan txanponak uztea salbazio meritua bihurtu du: Done Mikel Aralarkoaren santutegian, Usurbilgo Urdaiaga auzoko San Esteban baselizan, Hernaniko Zikuñako Amaren baselizan, Orioko San Joan elizan, Zegamako San Pedron, Asteasuko Santa Marinan, eta beste hainbat eta hainbatetan.
Izena eta ezizenak
aldatuIzenaren jatorri jatorra
aldatu"Ama Lur Nestor Basterretxea eta Fernando Larrukertek 1968an eginiko filma da, Euskal Herriaren inguruan eta balio etnografiko handikoa. Frankismoan estreinatu zen arren oso harrera txikia izan zuen egoera zela eta."
Hemen dugu izenaren jatorria, eta zehazki jatorria ez bazan bertatik hedatzen hasi zen Euskal mitologian barne. Lehenagotik bazan honen zentzuzko sinesmen bat noski, Basterretxeak eta Larrukerten filmak sentimena horri, soilik, irudiak jarri zizkieten, izenaz aparte. Herri sentimenak baliagarritzat artu zuen izena eta Euskal mitologian bilatu ere Eusko lurraren inguruko sinesmenen arrastoren bat.
Amalur-ren bila Mari-ren barrena Barandiaranen eskutik
aldatuOn Joxemiel Barandiaran-en lanetan begiratuz zera topa dezakegu[4]:
« |
Eguzkia eta Ilargia dibinitate femeninoak dira, Lurraren alabak, bere barnera doaz egunero beraien zeruko ibilaldien ondoren. |
» |
Euskal mitologiaren inguruko elezaharretan ez dago Amalur, Ama Lur edo Ama Lurra-ren izenaren arrastorik, ez izen honekin behintzat. Berez Mari da Lurra jainkotuari izendatzeko erabiltzen dan izena. Gehienetan behintzat. Mari izena guztiz ahalduna dugun Sorginen nagusia den Anbotoko Dama-rekin erlazionatzen dugun arren, ez da dagoen Mari bakarra. Mari bereganatuak dauzka bere gain beste kultura batzuetan bananduta agertzen diren hainbat jainkosen paperak.[5]
Izatez "Mari" hitzak "Dama" esan nahiko luke eta boteredun emakumeei hitz-egiteko orduan erabiltzen den errespetuzko formula bat da.
Beste iritziak badaude, Toti Martinez de Lezearen esanetan Mari Amari-tik letorke. Beste batzuen esanetan, Barandiaran horien artean "A" hori izenaren atzealdean kokatuz Maria-tik letorke, hau da Jesukristoren Ama birjinatik, iparraldean ordea frantses hizkuntzaren arabera bi Mari-k izen berbera dute.
Alberto Santana-k Mari-ren izenaren jatorria Magna Mater jainkosa erromatarraren epigrafietan egon daitekeela dio ETB-ko Baskoniaren historia bat, Euskal mitologiari buruzko atalean, Magna Mater, Mater Dea, Matri Deae eta azken honetatik Mari letorke
Amaren garrantzi ukaezina Euskal herrian
aldatuBernardo Estornesek Euskal Herriko toponimian aurkitzen diren izen askok AMA hitzarekin erlazio dutela esaten du, ibaien, iturrien, mineralen eta landareen emeen emankortasunaren parekotasuna izango litzake honen euskarria.
I. Gurrutxaga (Iraurgi) hizkuntzan aurkitu zituen lurra eta amarekiko erlazioak:
Lur alubialak: Amaratu, amara, marriatu, madura, mala, mala-zilbo, mausar
Landugabeko lurrak: Amanu, maite-bedae, amu, martotse, matotse, mazus, makatz, maaltz, madaritse, magarda, maisaran, madari, malkar, malkor, maurtu, mando, amildu, amileta, amil, martin-saltari, mantintzar, matsein-mats
Gainontzeko ahotsak toponimiako izenen aniztasuna dela eta adibide gisa aurkezten dira: Ulzama, Iturrama, Arana, Amayur, Amara, Zegama, Beizama, Amasa, Karkamo, Zaratamo, Amorebieta, Amoroto, Mallari, Amboto, Matxitxako etab. [6]
Eztabaidagarri diran zenbait Amalurrekin erlazioa izan dezaketen zenbait Mari
aldatuBuru, muru edo mundu osagai azaltzen diren Mari-en artean hauek dauzkagu ezagunak:
- Mari Muruko, Elduayen
- Mari-burute, Udabe
- Marimur, Leiza
- Andre Mari Munoko, Oihartzun
- Andre Mari Muiroko, Arano
- Muruko Damea, Ataun
- Yonagorri, Leskun[7]
Matres / Matrona / Maiia/ Maia / Zibele / Demeter /Amaia
aldatuErromatarren sinismenek Euskal Herrian eragina izan zutela suposatu dezakegu eta horren lekuko ditugun aldare eta beste zenbait inskripzioei esker baieztatu ere. Erromatarren sinkretismoak beste ireluen artean Magna Mater-rekiko gurtza zegoela ageri du. Magna Mater, Penintsula Iberiarrean Zibele-kin parekatuta, frigiarren Lurra jainkosaren gurtza Mediterraneotik zabaldu eta III. mendera mantendu zen erromatarrei esker.
Barandiaranen Mari-ri buruzko idatzietan zera jasota du:
« |
Askotan dotore jantzitako emakume baten itxuran azaltzen da, Durangoko elezaharretan esaten digutenez, eskuan urrezko jauregi bat daramala agertzen da gainera. Berdin agertzen dela diote Elosua, Gegoña, Azpeitia, Zegama, Errenteria, Askain eta Leskin-en. Azken herrialde honetan saia gorri bat daramala diote. |
» |
Itxuraz behintzat oso parekoak dirudite, Zibele jainkosa buruan daraman hiria Mari-k eskuan daraman jauregiakin parekatu daiteke, eta biak ama lurraren irudikapenak. Baina froga argiena Iruña-Veleria-ko aldare batean datza, bertan Matri Deae irakurri daiteke, sinismen honen erromatar sinkretismoaren lekuko.
Honek ez du esan nahi euskal mitologiako Amalur Zibele jainkosa zenik, baizik eta erromatarrek Magna Mater-ren sinesmenarekin parekoa zen sinesmen bat aurkitu zutela.
Camille Julian galoen erromatar garaiko hilarrietan oraindik jasotzen zituzten Matres, Matrona, Maiia eta Maia bertakoen Zibele jainkosaren izenak. Zergatia ez azaldu harren Demeterrekin parekotasuna ere ikusten du Bernardo Estornesek.[6]
Mundus, mundi, erromatarren munduaren ikuspegi euskalduna
aldatuLehen aipatutako Mari-ren izenek mundu, muru eta buru dute ezaugarri komun bezala.
Mundua, jatorriz latinetik hartutako hitzak, Mundus, Mundi, euskaraz duen esanahi berdina du.
« |
Mundus apellatur cælum, terra, mare et aer |
» |
Baina mundus hitzak beste esanahia bat zeukan ere erromatarrentzat, pitxi kutxa.[9] Berez hori bait zen beraien munduaren irudikapena, kutxa batean kokatzen zituzten itsasoak inguratutako Lurra, bere gain zeru kupula eta Lurra azpian Tartaroa zeuzkalarik.
Munduaren sailkapen hau antzaz Euskal Herriako euskal mitologian jasotakoaren antzekoa da. Kutxa historiaren bidean galdu duelarik, gainontzeko elementuak izaera antzekoa aurkezten dute.
Zerua astronomiako eta metereologiako gertakarien leku eta jainkoen ibilbide, lurra izadi, gizaki, irelu eta jainkoen etxe eta lurpeak (Tartaroa) izpiritu eta iluntasunaren izakien eremua izango lirateke.
Hesiodo-k Teogonia-n dioenez brontzezko ingude bat zerutik erortzekotan bederatzi egun igaroko lituzke lurrera iristeko, eta beste bederatzi egun lurretik tartarora iristeko.
Lurrarekiko kontutan hartzeko ikuspegi batzuk
aldatuIberiar penintsulako iparraldeko herrien hartean sinesmen ktoniko bat gurtzen zutela jakinik euskaldunen "Luur", "Lurr-a" hitzak, Kanpionen ustez, jatorri zeltiarra dauka, lar, lair, ler eta lawr-en parekoa.
Julio Caro Barojak "Le(h)or" lurrari dagokion adjektiboa, iparraldean lurra adierazteko erabiltzen dutela dio, itsasoaren aurkari bezala, eta "lur" eta "ur" hitzen arteko erlazioa dagoela pentsa dezakegula usten du ere..
Euria (E-ur-ia) eta (E-lurr-a) parekotasun bat adierazten badute ere, lehenengoaren osagaia "ur" den bitartean bigarrenarena "lur" izan daiteke. [10]
Amalur eguraldiaren eragilea
aldatuMari-k, ezagun dan bezala, ekaitz sortzailea da; eta ekaitza ez bada, laino, hodeiak eta aize boladak sortzen ditu. Euskal herriko leize askok gertakizun honen lekuko dira.
Azkoitian jasota dagoenez, Maju-rekin noizbehinka biltzen denean izugarrizko ekaitzak sorrerazten ditu.[11]
Mari-k zenbaitetan bi seme dituela diote elezaharrek, ez dirudi kasualitatea Mikelats deritzan seme gaiztoa bestetan Odei izenez ezagutzea.[12]
Bere alaben botereak ere eguraldiarekin zerikusia daukate. Eguzki eguraldi ona dakarren bitartean llazki (Ilargi Amandrea) hurrengo egunetan eta hurrengo hilabetetan egingo duen eguraldia igartzeko ahalmena du.
Lurra nekazarien eremua da. Bailaratik atera ez den jendearen kondairek ditugu nagusi, eta ateratzen direnenak ere beraien mundu mugatuaren begiradaren ikuspegiaren berri eskaintzen digute jasotako elezaharretan.[13]
Zoritzarrez Euskal mitologian barne arrantzaleen inguruko elezahar gutxi jasoak dauzkagu, nekazarienekin konparatuta.[14]
Ama Birjina Erkudengoa
aldatuNoizbait Amalur-ren antzeko dibinitate bat gurtu bazuten ere XX. mendeko hasierako euskaldunek (kristau, katoliko, apostoliko eta erromatarrak), bai nekazari eta arrantzaleok ere, aspalditik zeuzkaten Ama birjinetan gurtzeko dibinitate egokiak.
Galdera ikurrak eta guzti 1922. urtean Azkuek Altsasuan jaso zuen abestian[15] , adibidez, Amalurren aztarnak somatzen dira:
« |
Ama Birjina Erkudengoa elurretako zuria, esku batean iguzkia ta beste eskuan euria: ark guretak gorderik dauka egoki zaigun guztia.
ermita txiki artatik odeiak eta tempestadeak bialtzen gaitu (?) bertatik eta frutuak oso ta leial
|
» |
Exultet, fededun letragabekoentzat irakasketak ikusgai
aldatuKatolikoek, lehenagoko erromatarren antzera, sinkretismo lanetan ibili ziran beraien hazkunde eta sakabanatzearekin batera, hasierako mendeetan erromatarrek onartutako sinkretismoak erlijo kristauaren sinismenetan egokitzen ibili baziren ere boterea lortzen hasi ziren arabera beraien ideiekin bat ez zetozenak deuseztsu zituzten.
Pazko gaubeilan Pazko-zuzia Jesukristoren berpizkundearen seinaletzat pizten da. Gau hartako mezan diakonoak Exultet idatzia irakurtzen du. Irakurri bai, baina alferrik,latinez irakurtzen bahit da. Euskal fededun gehiengoa santutasun kutsua duela susmatu harren ez du tutik ulertzen. Ez da gaur egungo arazoa, IV. mendean erabiltzen hasi zirenean ere arazo berdinarekin topatzen ziren elizgizonak, jendeak latina ez zekienez esaten zenaren esanahia zabaltzeko Exultet-ak pergaminoaren alde batean idatziak dauzka diakonoak irakurri ditzan eta beste aldetik esandakoaren testu inguruko ilustrazioak erakusten dizkie mezan daudenei. [16]
Agertzen diren irudien artean bada bat letragabe ikuslegoentzat Amalurren adierazgarri zana, Ama Birjina lurraren paperean behi gorri eta suge bati bularra ematen aurkezten duena.[17]
Aia, Maialen, Maia eta Amaia
aldatuAitzinako beste izen batzuk Puiako Maia, Mary, May... Maria amabirjinaren izenaren pean Mari bihurtu ziren susmoa ontzat hartu dezakegu.
On Julio Caro Barojak Mariren aitzinako izenak aipatzerakoan Mayi, Maia etab. gogoratzen ditu jatorragoak izango ziren kezkarekin, kristautasunaren aurrekoak. Aldi berean, bere esanetan, Mariren ordez dama edo señora erabiltzen diren tituluak aitzinako greziar nekazariek Andrea edo Andrea Munduko (beste izen batzuen artean) Demeter-i eskainitako titulua zen. Ehrlich-en iritzian Demeter izena ere (De Meter) etxeko ama esan nahiko luke.
Demeter urtaroaren jainkosa bezala gurtzen zuten grekoek eta honekiko ere parekotasuna aurkitu dezakegu Maia izenean. Aiako harria, Puiko Maiaren egoitza Oihartzunen ziotenez, Ama eta Aiaren gehiketen emaitzatik letorke.[18]
Inguruko Ama Birjinen gurtzak Maiarekiko gurtza onesten dute. Errenterian, adibidez, Maria Magdalena dute herriko patronotzat (andere handi hobeto), Maialen euskaraz. Demeterrekin parekatzen badugu urtaroen arabera Mariren adinak ezarri genezake. Aia edo Maialen, udaberriaren pertsonifikazio bezala, Maia, udararen oparotasunaren pertsonifikazioa eta Amaia, udazkenaren pertsonifikazioa bezala.
Argitu beharra dago Amaia irakurle askorentzat Francisco Navarro Villoslada-ren 1877ko Amaya o Los Vascos en el Siglo VIII liburua ekartzen du burura, eta askoren ustetan bera izango litzake izen honen asmatzailea.
Berez Amaia "amaiera" hitzaren kontrakzioa dala diote eta hortik atera zuela izena, edo eta Maiaren galdutako haurreko A itsatsi eta "Maia"-ri amaren zentzua berreskurapenarekin amaiarekiko erlazioa ikusi zuen lehenengoa izan zezakeela beste batzuen ustetan.
Dena den, Errenteriako herrikoi esanetan Aiako Harriaren profila Mari (Amalur) etzanda aurkeztuko luke, Oihartzunekoen aitzinako esanetan, bitartean, Napoleon Bonaparteren aurpegia ikusten zuten (?).
Mendien profila ezagunak diren aurpegien irudiak aurkezteko joera Barandiaranek ere jaso zuen.[19] Eibartarrek ikusgai duten Urkamendi-n Patxiren (Francisco Franco) aurpegia ikusten zuten, adibidez.
Maiaren hatza
aldatuMaiatza, hostaro, loraila, Maiaren ospakizunen hilabetea da.
Erromatarren sinkretismoak aitzinagoko ospakizunak, sinesmenak eta gurtzak bereganatu zituen bere baitan eta honela maiatzeko lehenengo eguna loreei eskaini zioten. Hispanian erromatarrek Bona Dea jainkosa gurtzen zuten, Maya, Maia edo eta Fauna, emankortasunaren jainkosa, udaberriarekin erlazionatzen zutena.
Lehenagoko ospakizunak Euskal Herrian egongo zirela suposatu dezakegu, gizarte zeltiarren parekoak ziurrenik. Europa osoan hedatuak dauden zuhaitzaren inguruko ospakizunak eta dantza askok erdi aroan dute oinarria ikerleen esanetan.
Gaztelaniazko Maio-a, Euskal Herriko leku askotan, bakarrik altxatzen denean Maiatza deitzen dute. Maiatzeko zuhaitzaren inguruan egiten dira ospakizunak. Jatorria ezezaguna bada ere, Europako germaniar nazioetan eta bere eragina duten inguruetan izan zuela jatorria dirudi. Ikerleek sarritan eztabaidatu dute bere garrantzi eta jatorriaz. Burdin Aroko germaniar paganismoan duela jatorria diote batzuk eta Erdi Aroko hasierako kulturetan tradizioak kristautzeari eutsi ziola, nahiz eta denborarekin jatorrizko esanahia galdu.[20]
Europan Maiatzaren inguruan egiten den dantza Euskal Herrian zinta-dantzaz ezagutzen dugu eta berez ez da Maiatzeko zuhaitza erabiltzen, denboraren aldaketen seinale (?). Maiaren hatza zerua ukitu eta ortzadarra bereganatzen du dantzarien bitartez. Ortzadarra, Ortziren adarra, euriaren ostean lurraren ugalketa baieztatzen duen seinalea. Eta hori hala bada Maju, bere senarra, Ortziren beste irudikapena bat litzake.
Maiatzaren beste bi izenek orri edo hostoen garai berezia dala gogorarazten gaituzte, Erdi Aroko hilabeteen irudi etimologikoak aurkezten duten bezala[21].
Saran Barandiaranek zera jaso zuen:[22]
« |
Mayatza neskatx ederra omentzen; bainan alferra, otzak eta goseak hil omen tzuen. |
» |
Pagomari
aldatuAmalurren atalean zuhaitzei buruz hitz-egitea derrigorrezkoa dirudi, naturarekiko erlazio estua ageri duen arabera. Baina gai honetan ere kontuz ibili behar gera, goi-nafarreraz eta bizkaieraz "haritz" hitzak espezie bat aparte gainontzeko zuhaitzei deitzeko izena da. Etimologiak gauzak konpondu beharrean zaildu egiten ditu gehienetan eta hemen bi itzulpen egin daitezke (gehiago ez badaude). Haritz "Haren hitza" edo "Arraren hitza" bezala itzuli genezake, hori onartu badaiteke ere.
Dena den, zuhaitzenganako aitzineko gurtza Pirineoetan zegoela badakigu, erromatar garaiko "Fagus"-eri egindako lau eskaintza jasoak daude beste aldare batzuetan zuhaitz irudiak ere ageri direla.
On Julio Caro Barojak lehen zuhaitz sakratuak zeuden lekuetan gurutze kristauak altxatzen direla ohartaraziz garai batean zuhaitzen bat ez ote zuten adoratuko galdetzen dio bere buruari. Iraganean dendrolatria antzeko bat egon zela dirudi, hau da, landare eta zuhaitzekiko gurtza.
Koldo Mitxelenaren esanetan Euskal deituretan toponimoak gehien aurkitzen dena da, fitonimoek toponimien gehiengo izenak direla kontutan izanik. Armarrietan zuhaitzen irudia maiz ageri da, heraldika baino familien deiturekin zer ikusia duela dirudi. Herriko erakundeen ohituretan ere zuhaitzak bere esparrua du, hots, Gernikako arbolaren antzekoak aitzinean Euskal herriko batzarretan aurkitzen ziren esandakoaren eta hitz-emanaren lekuko.[23]
Sakratutzat zeukaten Gabonetako gabon-zuzia edo eta Luiaondoko Malato zuhaitz mugalaria ere zuhaitzen garrantzia onesten dute denbora eta kokaguneen mugatzaile bezala.
Kantauriar mitologian zuhaitza baten enbor batean hil zen neskatila bat "El Roblón" zuhaitz bizian bihurtu zen. Basoetan barne zebilen, mugitzeko ahalmena bahit zuen, errekak eta putzuak edanaz lehortzen zituen eta bere bidean topatzen zuen guztia apurtzen zihoan. [24]
Euskal mitologian badago honekiko pareko dirudien zer esatekorik.
Euskal Herrian zuhaitzak ezin dira mugitu elezahar batek argitzen duen arabera; lehen mugitzeko ahalmena zeukaten baino atso bati saia puskatzeagatik geldik egotera madarikatu zituen[25]. Bestalde zuhaitzaren enborrean hil zen neskaren kondaira bat badago jasoa ere, baina ez du Kantauriar Roblón horretan bukatzen, hil egiten da besterik ez (ez dela gutxi).
Oñatikoek Mari zuhaitza baten itxuran agertzen zela zioten, enborraren aurrealdea emakume baten itxura zeukan batzuetan eta bestetan sua botatzen zuen. Mariren ezizena Oñatin "Gaizto" da.
Amalurren inguruko geologi eta meteorologi sinesmen batzuk
aldatuJakinduriaren elezaharrak
aldatuAtal honetan agertzen diren elezaharrak harrigarritzat jotzen badira ere Euskal Mitologian jasotzen diren gauza asko bezala ikusitakoan oinarritzen dira. Susmoak, sinesmenak eta sineskeriak ikusitakoarekin nahastu eta elezaharren itxuran ahoz aho zabaldu dira denboran zehar. Honela ulertu ditzakegu elezahar batzuen zehaztasuna (esne ibaien elezaharra adibidez), beste batzuk, aldiz, (ekaitzen sorlekuena adibidez) esaera zaharretan jasoa dagoen "usteak erdi ustel" onesten du.
Lur azal mugikorra
aldatuGasteiz inguruko nekazariek Aretxabaleta eta Gardelegi herriak dauden muinoa altxatzen hari zela zioten. Hain nabarmena zen fenomeno hura bertako agureak ohartu zirela. Esan hau baieztatzeko bertako muinoan bailararen pean dagoen terraza alubial berdina ikus daitekeela zioten. 1885. urtean Aguraineko agureek lehen mendixkak ezkutatzen zituzten inguruko beste herrialde batzuen kanpandorreak ikusten zituztela zioten, bereziki Audikanakoa.[27]
Esan beharra dago elezahar hauek jaso ziran denboratan (XIX. mendearen bukaera eta XX. mendearen hasieran) lur azalaren mugimendua ezinezkotzat zutela zientzialari askok. XX. mendearen hasieran Alfred Wegener gaur egun hain zentzuzkoa dirudien kontinenteen jitoaren teoria aurkeztu zuenean urteetan eztabaidak sortu zituen zientzialarien artean.
Ekaitzen sorlekuak
aldatuMendietan kokatzen dituzte elezaharrek ekaitzen sorlekuak, ezagunetarikoak Gorbeia, Anboto, Arreo, Urbion, Beriain, Aizkorri, Muru, Txindoki, Aralar, Aphanize eta Orhi ditugu. Bertako osin eta leizeetatik, Odei, Eate edo Marik, urez beteriko ekaitz hodeiak irtenarazten dituzte tximista eta trumoiez lagunduta.[27]
Esne ibaiak
aldatuLurraren barnean esne ibaiez zeharkaturiko eskualde handiak daudela esaten zen, baina gizakientzat eskuraezinak dira bizirik dauden bitartean.[27] Elezahar hau sineskeriatzat genuen, naiz eta ilargi esnea XVI. mendetik ezaguna izan, 2004. urtean Hernio mendiko Altzola kobazuloan Aranzadi Zientzia Elkarteko ikerleek hauetako erreka bat dokumentatu zuten arte.[28] Santi Mamiñeko kobazuloan hauetako ibai bat izango zukeen Ama Birjinaren izenak susmagarri egiten du, "Mamiñe" hori "mamia egina" esan nahi badu.
Barandiaranek jasoa duenez Urbion, Okina, Albi, Anboto, Muru eta Txindokiko osin eta leizeak esne ibai hauekin konektatuko lirateke.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Mitologia - Auñamendi Eusko Entziklopedia. (Noiz kontsultatua: 2018-10-08).
- ↑ Ortiz-Osés, Andrés. (1985). Antropología simbólica vasca. Anthropos Editorial del Hombre ISBN 84-85887-84-0..
- ↑ (Gaztelaniaz) Barandiarán, José Miguel de. (1985). Mitologia Vasca. Txertoa, 97-98 or. ISBN 84-7148-085-3..
- ↑ (Gaztelaniaz) Barandiarán, José Miguel de. (1985). Mitologia Vasca. Txertoa, 54 or. ISBN 84-7148-085-3..
- ↑ (Gaztelaniaz) Barandiarán, José Miguel de. (1985). Mitologia Vasca. Txertoa, 99 or. ISBN 84-7148-085-3..
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Estornés Lasa, Bernardo. (1967). Origenes de los Vascos, Tomo I, Civilizaciones primitivas, Albores históricos. Auñamendi, 194-197 or. ISBN Depósito Legal S.S. 1325-1959..
- ↑ (Gaztelaniaz) Barandiarán, José Miguel de. (1997). Mitologia del Pueblo Vasco. Ostoa, 25 or. ISBN 84-88960-16-6..
- ↑ (Gaztelaniaz) Barandiarán, José Miguek de. (1985). Mitologia Vasca. Txertoa, 102 or. ISBN 84-7148-085-3..
- ↑ (Gaztelaniaz) http://etimologias.dechile.net/?mundo. .
- ↑ Caro Baroja, Julio. (1995). Lamiak, Sorginak eta Jainkosak. Gaiak, 74-75 or. ISBN 84-87203-77-9..
- ↑ Hartsuaga, Juan Ignazio. (1987). Euskal Mitologia Konparatua. Kriselu, 39-41 or. ISBN 84-7728-042-0..
- ↑ Caro Baroja, Julio. (1995). Lamiak, sorginak eta jainkosak. Gaiak, 84 or. ISBN 84-87203-77-9..
- ↑ (Gaztelaniaz) Barandiarán, José Miguel de. (1997). Mitologia del Pueblo Vasco. Ostoa, 20 or. ISBN 84-88960-16-6..
- ↑ (Gaztelaniaz) Dueso, José. (1990). Nosotros los Vascos Tomo I, Mitos, leyendas y costumbres. Lur, 206 or. ISBN 84-7099-261-9..
- ↑ Altsasuko abestia, Resurrección María de Azkue. (1922). Ama Birgina Erkudengoa. Eusko Ikaskuntza, http://www.eusko-ikaskuntza.eus/es/fondo-documental/cancionero-vasco/ab-987/ or..
- ↑ (Polonieraz) Rupiewicz, Romana. (2017). https://www.januszkowalskikazimierz.pl/z-miasta/z/1279-exultet-piesn-ktora-oswiecila-ziemie.html. Blog Kazimierski.
- ↑ Exultet, Ama Birgina. https://www.januszkowalskikazimierz.pl/images/il.%206.jpg. Batikanoko Liburutegi Apostolikoa, 592. urteko Erdi Aroko Exultet. Rotoli liturgici , 235-6 orrialdea.
- ↑ Caro Baroja, Julio. (1995). Lamiak, sorginak eta Jainkosak. Gaiak, 77-79 or. ISBN 84-87203-77-9..
- ↑ (Gaztelaniaz) Barandiarán, José Miguel de. (1997). Mitologia del Pueblo Vasco. Ostoa, 258-259 or. ISBN 84-88960-16-6..
- ↑ (Ingelesez) https://en.wikipedia.org/wiki/Maypole. .
- ↑ Caro Baroja, Julio. (1995). Lamiak, sorginak eta Jainkosak. Gaiak, 155 or. ISBN 84-87203-77-9..
- ↑ (Gaztelaniaz) Barandiarán, José Miguel de. (1997). Mitologia del Pueblo Vasco. Ostoa, 300 or. ISBN 84-88960-16-6..
- ↑ Caro Baroja, Julio. (1995). Lamiak, sorginak eta Jainkosak. Gaiak, 94-97 or. ISBN 84-87203-77-9..
- ↑ (Gaztelaniaz) https://mitologiaiberica.fandom.com/es/wiki/Robl%C3%B3n. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Azkue, Resurrección Maria de. (1995). Cuentos y leyendas. , 159-160 or. ISBN 84-89077-22-3..
- ↑ «La sima Alzola (mal llamada): el famoso río de leche lunar de Ernio.» La sima Alzola (mal llamada) (Noiz kontsultatua: 2020-11-09).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Barandiarán, José Miguel de. (1997). Mitologia del Pueblo Vasco. Ostoa, 21-22 or. ISBN 84-88960-16-6..
- ↑ (Gaztelaniaz) Carlos GALAN &, Carolina VERA MARTIN. (2009). http://www.aranzadi.eus/wp-content/files_mf/1298301632GLOBAL.Moon2009.pdf. www.aranzadi.eus.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu