Pazko gaubeila kristau erlijioan, Pazko egunaren aurreko gauean egiten den liturgia-ospakizuna da.[1] Larunbat santuko gauean egiten dute eta urteko kristau ospakizunik nagusiena, bertan Jesusen Piztuera ospatzen baitute.[2] Liturgian pazko-aldarria abesten dute.

Pazko-gaubeila Heiligenkreuzko zistertar abadian, Vienatik gertu, 2008.

Gaubeila suaren erritual batekin hasten da, Kristo berpiztuaren sinbolo den munduko argiarekin. Apaizak sua bedeinkatzen du, eta gurutzeari atxikitzen dizkion intsentsuzko garau ale, Kristoren bost zauriak irudikatzen dituztenak (eskuetan, oinetan eta alboan). Gero, Pazkozko xirioa sutan piztuko du apaizak eta elizan sartzen da, oraindik ilunpean, eta ondoren jendea sartzen da, ospakizunarekin jarraitzeko.

Pazko gaubeilako irakurketa liturgiko katolikoak aldatu

  1. Munduaren eta gizadiaren jatorria (Hasiera 1, 1 - 2, 2)
  2. Isaak opari eskainia (Hasiera 22, 1-18)
  3. Jainkoak israeldarrak salbatu (Irteera 14, 15 - 15, 1)
  4. Jerusalem berria (Isaias 54, 5-14)
  5. Azken deia: Jaunaren hitzetik bizi (Isaias 55, 1-11)
  6. Jakinduriaz gogoeta (Baruk 3, 9-15.32 - 4, 4)
  7. Bihotz berria eta espiritu berria (Ezekiel 36, 16-17a.18-28)
  8. Kristauen biziera berria (Erromatarrei 6, 3-11)
  9. Jesusen Piztuera (Lukas 24, 1-12)

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. Pazko. in: Euskaltzaindiaren Hiztegia..
  2. Mahrenholz, Christhard. (1960). Agende II für evangelisch-lutherische Kirchen und Gemeinden. Berlin: Lutherisches Verlagshaus, 304-306 or..

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.