Sugaar
Pertsonaia Mitologikoaren Ezaugarriak
Mota Izaki Mitologikoa
Mitologia Euskal Mitologia
Lekua Euskal Herria

Sugaar (baita ere Maju, Sugoi, Sugar edo Suar) euskal mitologiako izakia da, Mari jainkosaren senarra eta 2 seme ditu honekin; Mikelats eta Atarabi, gaizkiaren eta ongiaren irudikapenak. Suge itxura du eta, suzko igitaia bailitzan, zerua zeharkatzen du. Ekaitz eta trumoiekin lotura estua du.

Sugaar izenaren esanahia suge + ar (herensugea) edo su + gar izan daiteke. Litekeena da bien arteko bateratzea izatea.

ElezaharrakAldatu

 
Culebro delakoa ohizko Bizkaiko ezkutuan ageri dan lehoiaren buru gainean marraztuta

Ostiralero lur barnetik irten, Marirekin elkartu eta ekaitzak sortzen omen dituzte. Gurasoei kasu egiten ez dietenak zigortzen ditu.

  • Diman Sugoi izena hartzen du. Bizkaiko jaunen jatorriaren kondaira jeinu honi loturik dago. Lur azpian bizi da eta zeruertza zeharkatzen du suzko sugetzar itxura hartuta. Mari eta Sugoi maitaleak elkartzen direnean ekaitz izugarriak sortzen dira.
  • Mundakako alegia baten arabera Sugoi eta aterpetutako eskoziar printzesa baten arteko elkartze batetik jaio zen Jaun Zuria, Bizkaiko lehen jauna (mitologikoa, ez historikoa).
  • Ataunen esaten den arabera, bi bizileku ditu: Agamunda eta Atarreta leizeak.
  • Azkoitian, Sugaar eta Maju berdintzat jotzen dira. Marirekin ostiraletan elkartzen da (akelarrearen egunean) eta ekaitzak sortzen (erditzen) dituzte.
  • Betelun Suar izenez ezagutua da eta deabrutzat jotzen dute. Esaten denez, zeruan zehar hegan ibiltzen da suzko bola bailitzan, Balerdi eta Elortalde mendien artean.

Lope Gartziia Salazarrek idatzitako Crónica de siete casas de Vizcaya y Castilla (1454) jaso zuen nola eskotiar printzesa batek Mundakan zegoela Etxeko nagusia "Culebro" deritzon deabrua haurdun utzi zuela semetzat Jaun Zuria, bizkaiko lehen jauna, argituz. Ikerle askoren usteetan, Barandiaran horien artean, "Culebro" delakoa Sugaarren gastelerazko itzulpena izango litzake.

IdazkiakAldatu

  • La primitiva religión de los vascos, José Dueso, Orain, 1996. ISBN 84-89077-56-8.
  • Euskal Mitologia Konparatua, Juan Ignacio Hartsuaga, Kriseilu, 1987.

Kanpo estekakAldatu