Okina
Okina Arabako herri txiki zaharra da, Bernedoko udalerriaren ipar-mendebaldean eta Trebiñuko mugan kokatutakoa.
Okina | |
---|---|
![]() | |
![]() Okinaren ikuspegia udan. | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Bernedo |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 42°45′45″N 2°35′14″W / 42.7625°N 2.5872°W42°45′45″N 2°35′14″W / 42.7625°N 2.5872°W |
Garaiera | 794 metro |
Demografia |
HistoriaAldatu
XI. mendekoa da, 1025. urteko Donemiliagako goldekoa, Okinaren lehenengo aipamen idatzia (Oquina edo Oquia). 1961 arte Arluzea udalerriaren zati, 1961-1976 tartean Arluzea-Markiz delakoaren barnean kokatu zuten azken urte horretan Bernedora pasa arte.
Ingurune naturalaAldatu
Okinako haitzartea, Sasetarako bidean.
Ihuda ibaiak Okina zeharkatzen eta bertan ur-jauzia sortzen du. Gasteizko mendiak inguruan ditu herriak, eta Kapildui mendira igotzeko abiapuntua da.
OndareaAldatu
Ama Birjinaren Asuntzioaren eliza Okinako parrokia da, osagai zaharrenak gotikoak dituena, eta aipatzekoa da 1914. urteko eskola halaber.
Bestela, herriko jai nagusia San Kristobal da, uztailaren 10ean.
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- (Gaztelaniaz) Bernedoko herriak udaleko webgunean
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |