Gardelegi
Gardelegi (euskaraz eta ofizialki Gardelegi; gaztelaniaz Gardélegui) Gasteizko udalerria osatzen duten herrietako bat da. 572 metroko garaieran dago. Gasteizko udalerriaren hegoaldean dago, hirigunetik 3,5 bat kilometrora. Herrixka A-2124 errepidearen alboan dago, Trebiñu eta Gasteizko udalerriak elkartzen dituena.
Gardelegi | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Gasteiz |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°49′24″N 2°40′37″W / 42.8233°N 2.6769°W |
2009. urtetik aurrera auzo berria sortzen ari da Gardelegi eta Aretxabaletako herrixken artean, Goikolarra izenakoa. Guztira 2.210 etxebizitza berri eraikiko dira: 188 etxebizitza familiabakar isolatu, 416 etxebizitza familiabakar atxiki, eta babes ofizialeko 1.455 etxebizitza.[1] 2021an jada 2.000 biztanle inguru bizi ziren eremu hartan.[2]
Gardelegiko lurretan Gasteizko zabortegi nagusia dago, 1973tik martxan dena. Hainbat aldiz handitu dute.
Demografia
aldatuGardelegiko biztanleria |
---|
![]() |
Jaiak
aldatuGardelegik ekainaren 29an ospatzen ditu bere jaiak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Áreas de Actuación - Sector 19: ARECHAVALETA - GARDELEGI»[Betiko hautsitako esteka], Gasteizko Udalaren Ensanche 21 Zabalgunea enpresaren webgunea.
- ↑ «Gasteizko 19. Sektorea, auzoarentzako izen ofizial berri baten bila - Gasteiz» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |