Eate euskal mitologiako pertsonai bat da. Ekaitzak eta hondamen naturalak sortzen ditu. Juan Garmendia Larrañagaren arabera, Mariren agintepeko jeinua da, ekaitzak gidatzen dituena.[1]

Eate
Euskal Herriko mitologia
Ezaugarriak
BaliokideakTraganarru (mitologia)
Domeinuaekaitza eta hondamen naturala

Goierri aldean, ekaitzen, uholdeen eta haize erauntsi handien egilea dela uste izan dute. Txingor erauntsia edota sute ikaragarri bat hurbiltzen denean, bere ahotsa entzuten omen da.

Beste izen batzuk : Egata Zegaman, Ereheta Azpeitian, Erots Arakilen , Erreate.

Ereetaren bizarrak sutan dagoen baso zein etxe batetik sortzen diren sugarrak dira.

Eate hitzaren erroko beste zenbait irelu eta Jainko zaharrak aldatu

Edelate, Edelas Commingesko Pirinioetako Jainko bat zen, erromatarren garaian. Bere izena zenbait inskripzioetan agertzen da, eta bere izenagatik baliteke Eaterekin zer ikusirik izatea.

Aldare bat inskripzio batekin topatu zen Luscanen Edelat Jainkoari zuzenduta.

Bibliografia aldatu

  • Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1976.
  • Enciclopedia General Ilustrada del Pais Vasco, Historia General de Euskal Herria. Argitaletxea, Auñamendi, Zarautz 1978.
  • "Pequeño diccionario de mitologia vasca y pirenaica". Egilea Olivier de Marliave. Argitaletxea, Alejandria, Barcelona 1995.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu