Aretxabaleta (Gasteiz)
Aretxabaleta Gasteizko udalerria osatzen duten herrietariko bat da. 554 metroko garaieran kokaturik dago. Gasteiz erdigunetik bi kilometrora dago hegoaldeko norabidean. Gaur egun hiriaren baitan integraturik dago, inguruan eraiki zuten auzo berriaren eraginez.
Aretxabaleta | |
---|---|
Euskal Herria | |
Aretxabaleta 2008. urtean | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Gasteiz |
Administrazioa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°49′55″N 2°40′21″W / 42.831944°N 2.6725°W |
Demografia | |
Biztanleria | 118 (2015) |
Hirigintza
aldatuGasteizko 2000ko Hiri Antolamenduko Plan Nagusiak Aretxabaleta eta Gardelegiko lurretan auzo berri bat eraikitzea aurreikusi zuen, Aretxabaleta-Gardelegi izenekoa hain zuzen. Auzo berriak 813.850 metro koadro bete zituen eta 2.210 etxebizitza berri eraikitzeko asmoa zegoen, horietatik 188 familiabakarreko isolatuak, 416 familiabakarreko atxikiak eta 1.455 babes ofizialekoak[1].
Auzo berriaren hiritartze lanak 2008an hasi ziren, eta 2012. urterako jadanik etxebizitzak eraikitzen hasita zeuden.
Demografia eta biztanleria
aldatuAretxabaletako biztanleria |
---|
Jaiak
aldatuAretxabaletak ekainaren 24ean ospatzen ditu jaiak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) [Gasteizko Udaleko Zabalgunea21 enpresaren webgunea http://www.vitoria-gasteiz.org/we001/was/we001Action.do?aplicacion=wb021&tabla=contenido&idioma=eu&uid=u7c25a52e_12b8a142bcd__7fb9[Betiko hautsitako esteka]]
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |