Eguzki Amandre

Eguzkiarekiko Euskal mitologian hedatutako zenbait sinesmen

Eguzki Euskal mitologian barne gurgarritzat duten Ilargiaren ahizpa eta Amalurren alaba, berez Lurraren izarraren izena.

Eguzki santu bere amagana joaten
Eguzki santu bedeinkatue zoaz zure amagana, etorri zuitez bijer denpora ona bada

Ikerleek ez datoz bat bere izenaren esanahiarekin baina bai bere garrantziaz.

Aitzinean gurtuta eta agurtuta, amandretzat jota. Kristautasunak eraginda, a la ez, Eguzkia, Jaungokoarekiko menpekotasunean, bere begia dela esaten da.

Urteko ospakizun pare baten partaide nagusia.

Eguneko gizaki eta izakien babeslea eta gaueko izakien zigorra.

Egunsentian, Eguzki azaltzen denean, iluntasuneko izaki maltzur guztiak ezkutatu egiten dira. Esan ohi da Eguzki azaltzean hainbat jeinu eta laminek beren indarra galtzen duela.

EguzkiAldatu

XIX. mendearen bukaera eta XX. mendearen hasierako ikerle batzuen ustetan Euskal Herriko aitzindariek eguzkiarekiko gurtza izan zezaketela proposatu zuten. Eguzki "euzki" esaten bazan "euskaldun" esateko aitzineko hitza (euzkoa) eguzkiarekiko parekotasunean oinarritu zezaketela zioten.[1]

Eguzkiaren euskalkietan jasotako beste izen batzukAldatu

 
On Joxemiel Barandiaran-en ustetan "Eguzkia" hitzak "eguneko argia" esan nahi zuen

Euskalkietan hedatua dagoen izena Eguzki bada ere beste izena batzuk baditu:

Iguzki, Euzki, Iuzki, Eguzko, Yuzki, Ekhi, Eki, Iki eta Ekheri dira jasotak dauzkagunak.[2]

Eguzki hitzaren esanahia ikerle batzuen araberaAldatu

Bere inguruan jirabiraka ibili diran ikerlariek ez datoz bat bere izenaren esanahiarekin.

Vinson-ek Eguzki hitzaren jatorria Eguna zela proposatu eta argiarekin zerikusia zeukala esan zuen.[3]

Odon Apraizkoa Vinson-en abiapuntua harturik Ilazki eta Ilargiaren arteko bimorfia aztertu ondoren, il-azki /hil-argi ilunpetako argia bazan egu(a)zki eguneko argia izan zezakeela adierazi zuen.[4]

 
Euskal Herriko eraikin askok eguzkiruntz kokatuta dute sarrera

Euskarologoek beste esanahi batzuk ere proposatu dituzte:

  • Larramendi: egunaren egile
  • Astarloa: egunaren gauzakia
  • Darrigol: eguzkia duena
  • Van Eys: eguna nahiz argia sortzeko gauza egokia
  • L.L. Bonaparte: eguna duena
  • Kanpion: argi emaile
  • Arriandiaga: argi-materia
  • Schuchardt: eguzki-argia
  • Lopez Mendizabal: eguneko argia
  • Barandiaran: eguneko argia
  • Ramos:eguzki begi [5]

Agurtzen eta gurtzen, menpekotasuna dela medioAldatu

Eguzki agurtzenAldatu

Eguna amaieran eguzkia desagertzeko zorian dala honela zioten herrialde batzuetan, adibidez:

Eguzkirekiko menpekotasunaren aztarnakAldatu

Azkueren hiztegiaren esanetan "egutera" eta "eskualde", baserrietako eguzkirantz zuzendutako paretaren izenek, egunsentiaren argi izpiek jasotzeko ekialdera zuzenduak daude, Euskal Herriko bordetan, erdi-aroko hilobietan eta trikuharrietan bezalaxe.[7]

Eguzkia zelatariAldatu

 
Kristauez aparte badira beste eguzkiaren-begian sinesten duten beste erlijio sistemak, aintzinako egiptziarrak, adibidez, Eguzkia Ra jainkoaren begi bezala gurtzen zuten

Eguzkia, argi jainkotuaren begitzat zuten euskaldunek bere esanetan.[7]

Barandiaranek dioenez Ataunen egun argiari "euzki" eta eguzkiari "euzki-begi" deitzen zieten. Berastegin ordea Jainkoaren-begi deitzen zioten.[8]Egunarekin iluntasuna atzerantz badoa ere Eguzkian datza bere indarra, bere argi izpiek itzalak finkatzeko edo ezabatzeko boterea dute eta gaueko izakiek harrituak uzteko ahalmena, bere begirada grekoen Medusa grogonarena izango balitz bezala.

Eguzkilore etxe babesleaAldatu

Etxeetan jartzen den eguzki-lorea, Euskal Herrian oso hedatua dagoen ohitura, eguzkiaren ikusgarri den antzekotasunaz aparte, sinesmen haien arabera, sorginei bere arantzak kontatzera bultzatzen ditu. Honela, sorgina kontu kontari dabilela denbora-pasan, etxeko zaindari den eguzkiari bere amaren etxetik itzultzeko denbora nahikoa ematen dio agertu eta sorginak usatzeko.

Antxon Agirre-k jasota dauka bera entzundako beste argibide bat:

«

Sorginek gauez eguzki-loreak ikusten zituztenean eguzkiarekin nahastu eta gauaren bukaera zela eta beraien babeslekuetara zijoazten izkutatzera.

»

[9]

San Joan Donibaneko suetatik Eguberriko gabonzuziren sutaraAldatu

 
Eguzkilorea etxeko zaindaritzat degu bainan gutxik dakite bere zentzua eguzki etortzeko denbora lortzea dala

Europa osoan hedatuak dauden udako eta neguko sollstiizioekiko ospakizunek kristautu eta aitzinagoko sinesmenen ordez ezarri ziran. Euskal herrian topa dezakegunak Europakoekin konparatuz antzekoak izan harren desberdintasunak dauzkatela esan genezake.

Euskal herriko San Joan eta Eguberrin arteko parekotasunik bilatzekotan bietan bezperan su egin eta haren gainetik igaro beharra litzake aurkituko genuena. San Joaneko suaren gainetik gizakiek salto egiten duten bitartean gabonzuzi-ren gainetik abereak igarotzen dira.[10] Ospakizun hauek beste kulturetan eguzkiarekin lotuta badaude ere Euskal Herrian egunarekin dute erlazio zuzena, egunaren iraupena eta urtaroen aldaketak iragartzen dituztelako.

Udako solstizioaren eguzkiarekiko elezahar bitxiena San Joan eguneko egunsentian (bezperako su ospakizunen ondoren) eguzkia dantzan irteten dela esaten duena da. [10]

Kristautzekotan ondo kristautuAldatu

 
Eguzkiarekin parekotasuna duen Santa Kalra Asiskoa

Lehen aipatutako eguzkiarekiko jainkoaren-begi zelatariaren sinesmenek euskal kristauen artean Asisko Santa Klaran aurkitu zuten beharreko erantzuna.

Ondarroako emakumeek zera abesten zioten eguzkiari:[11]

« Zen zera Santa Klara

euskeraz argia

»

Eta berriz ere lehen irakurritako agurretan bezela:

« Santa Klara badue bere amagana, biar etorriko da denpora ona ba-da »

[12]

Telebista eta telekomunikazioen patroi dan Santa Klarak (1194-1253†) dituen mirarien artean urruneko gertakizunak, bere gonbentuko gelatik irten gabe, ikusteko ahalmena da aipagarriena. Nola ailegatu zen emakume honek Eguzkiren papera ordezkatzera ez dakigun harren Frantziskanoen eskutik bere ezagutza zabaldu zela esan dezakegu, hau da, Asisko frantzikoren jarraitzaileen eskutik. Santa Klararen Kondaira-ren idatzian agertzen diren atal batzuen izenburuak adierazgarriak dira gurtza parekatu hau ulertzeko:

Ogi ugalketaren miraria, Bere otoitzen miragarritasuna eta mirariari ezker uxatutako mairuak, Bere otoitzaren balioa ahizpa (kristautasunera) bihurtzeko, Beste mirari bat; deabruak uxatzea...

eta eguzki-begiaren zentzua baliagarri dun miraria, "Jainkoak gaixotasunean eman zion benetan gurgarria den kontsolatzioa", lehen esandako begirada urrunaren lehen gertakizuna, bere bizian zehar gehiago izan bahit zituen.[13]

Santa Klara eguraldiaren patroitzat du herri jakintzak ez izan harren Eliz katolikoetan ezkongai direnak Klarisen komentura dozena bat arrautza eramaten zituzten (eta oraindik ere eramaten dituztenak badaude). ezkontza eguna eguzkitsua izan dadin.Horren zergatia ez da jasotzen baina bai esan dezakegula Espainia osoan hedatua dagoen aitzinako ohitura dala. [14]

ElezaharrakAldatu

Laminak eta sorginak dira elezaharretan bere agerraldien ondorioz kaltetuak ateratzen direnak.

Ezaguna den elezaharra batek dioenez Mondarrainen artzain batek lamina bati urrezko orrazia lapurtu eta ihesean abiatu zen, laminak artzainari heldu behar zion unean Eguzki altxatu zen eta laminak bere leizerantz abiatu behar izan zuen biraoka.

Ohizkoa izaten da oilarraren kantua eguzkiaren agerraldiaren zelatari gisa azaltzea. Licq-eko zubia egiten hari zela , azkeneko arria jarri behar zutenean, kandela batez oilarra nahastu eta egunsentia zelakoan kukurruku ¡a bota zuen, lana bertan behera utzaraziz.

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) Dueso, José. (1990). Nosotro los Vascos Tomo I, Mitos, leyendas y costumbres. Lur, 168 or. ISBN 84-7099-265-1.
  2. (Gaztelaniaz) Dueso, José. (1990). Nosotros los Vascos Tomo I, Mitos, leyendas y costunbres. Lur, 166 or. ISBN 84-7099-265-1.
  3. (Gaztelaniaz) Dueso, José. (1990). Nosotros los Vascos Tomo I, Mitos, leyendas y costumbres. Lur, 167 or. ISBN 84-7099-265-1.
  4. Caro Baroja, Julio. (1995). Lamiak, sorginak eta jainkosak. Gaiak, 44 or. ISBN 84-87203-77-9.
  5. Caro Baroja, Julio. (1995). Lamiak, sorginak eta jainkosak. Gaiak, 43 or. ISBN 84-87203-77-9.
  6. (Gaztelaniaz) Sorazu, Emeterio. (1980). Antropologia y religión en el País Vasco. Caja de Ahorros Provincial de Guipúzcoa, 200 or. ISBN 84-500-3606-X.
  7. a b (Gaztelaniaz) Sorazu, Emeterio. (1980). Antropología y religión en el País Vasco. Caja de Ahorros Provincial de Guipúzcoa, 199 or. ISBN 84-500-3606-X.
  8. (Gaztelaniaz) Barandiarán, José Miguel de. (1985). Mitologia Vasca. Txertoa, 126 or. ISBN 84-7148-085-3.
  9. (Gaztelaniaz) Aguirre, Antxon. (1996). Supersticiones populares vascas. Orain, 8 or. ISBN 84-89077-64-9.
  10. a b (Gaztelaniaz) Barandiarán, José Miguel de. (1985). Mitologia Vasca. Txertoa, 127-128 or. ISBN 84-7148-085-3.
  11. Badiola Alkorta, Rosario. https://ahotsak.eus/ondarroa/pasarteak/ond-039-056/. .
  12. (Gaztelaniaz) Dueso, José. (1990). Nosotros los Vascos Tomo I, Mitos, leyendas y costumbres. Lur, 169 or. ISBN 84-7099-261-9.
  13. (Gaztelaniaz) Leyenda de Santa Clara. .
  14. (Gaztelaniaz) https://www.tiempo.com/ram/495/meteorologia-popular-la-tradicion-de-ofrendar-huevos-a-santa-clara/#:~:text=As%C3%AD%20que%20la%20novia%2C%20por,el%20d%C3%ADa%20de%20su%20matrimonio.. Meterored.

Kanpo estekakAldatu