Nora Brockstedt
Nora Brockstedt, ezkondu aurretik Nora Berg, (Oslo, 1923ko urtarrilak 20 – Oslo, 2015eko azaroaren 5a) Norvegiako abeslari arrakastatsu bat izan zen.
Nora Brockstedt | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Nora Berg |
Jaiotza | Christiania, 1923ko urtarrilaren 20a |
Herrialdea | Norvegia |
Bizilekua | Oslo urban area (en) |
Heriotza | Oslo, 2015eko azaroaren 5a (92 urte) |
Heriotza modua | : eritasuna |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Arne Riis (en) (1968 - 2009ko apirilaren 29a) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | norvegiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, jazz musikaria eta estudioko musikaria |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | |
Kidetza | The Monn Keys |
Genero artistikoa | Schlagerra |
Musika instrumentua | ahotsa |
Bere karrera 20 urte zituenean hasi zuen Chat Noir kabaret ospetsuan lan eginez, Oslon. Hurrengo bi hamarkadetan Norvegiako abeslaririk ezagunenetakoa bihurtu zen. 1950eko hamarkadan En liten pike i lave sko, Augustin eta Tango for to bezalako abestiekin arrakasta lortu zuen. 1950 eta 1954 bitartean The Monn Keys taldeko sei kideetako bat izan zen, Arne Bendiksen eta Egil Monn-Iversenekin beste batzuen artean. Brockstedtek Alf Prøysen konposatzailearentzat interpreterik hoberena izatearen ospea lortu zuen.
Brockstedtek bi aldiz ordezkatu zuen Norvegia Eurovision Abesti Txapelketan. Lehena 1960an izan zen, Londresen, Voi Voi abestia abestuz, lehen norvegiar ordezkaria izanik, eta 1961ean bigarren aldiz, Sommer i Palma abestiarekin, non Palma de Mallorcan udako maitasun bat deskribatzen duen.
Azken urteetan, Nora bere jazz karreran zentratu da, 2004ko As Time Goes By edo 2005eko Christmas Songs bezalako bildumekin.
Aurrekoa Lehena izan zen. |
Norvegia Eurovision Kantu Jaialdian 1960 |
Ondorengoa Nora Brockstedt Sommer i Palma abestiarekin |
Aurrekoa Nora Brockstedt Voi Voi abestiarekin |
Norvegia Eurovision Kantu Jaialdian 1961 |
Ondorengoa Inger Jacobsen Kom sol, kom regn abestiarekin |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nora Brockstedt |