Javier Madrazo
politikari espainiarra
Javier Madrazo Lavín (Riaño, Solórzano, 1960ko abuztuaren 12a) bizkaitar politikaria da. Ezker Batua Berdeaken koordinatzaile nagusi ohia da. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Sailburua ere izan zen.
Javier Madrazo | |
---|---|
![]() (2007) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Riaño, 1960ko abuztuaren 12a (60 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Familia | |
Anai-arrebak |
ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria eta irakaslea |
Kidetza | Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | kristautasuna |
Alderdi politikoa |
Ezker Batua-Berdeak Euskadiko Partidu Komunista |
Bizitza politikoaAldatu
Ezker Batuan ibili baino lehen, Euskadiko Partidu Komunistan egon zen. 1986an, Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundearen sortzaileetariko bat izan zen.
Handik urte batzuetara, plataforma hura utzi eta Bakea Orain izeneko beste koordinakunde bateko kide izan zen. 1994ko urrian, Eusko-Legebiltzarkide aukeratu zuten Ezker Batua alderdian.
2001etik 2009ra, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailburua izan zen Eusko Jaurlaritzan.
Aurrekoa Francisco Jose Ormazabal (Etxebizitza) Sabin Intxaurraga (Gizarte Segurantza) |
Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailburua 2001-2009 |
Ondorengoa Iñaki Arriola (Etxebizitza) Gemma Zabaleta (Gizarte Gaiak) |