Sagrario Aleman

irakasle

Sagrario Aleman Astitz (Etxaleku, Imotz, Nafarroa Garaia, 1952ko martxoaren 5a) euskara irakaslea, euskaltzaina 2007tik, eta Euskaltzaindiko zuzendaritzako kidea da 2020tik.[1][2] Euskara aldeztu eta sustatzen aritu izan da bizitza osoan,[3][4] Nafarroako alfabetatze- eta euskalduntze-mugimenduaren erreferente nagusietako bat da.[5]

Sagrario Aleman

Bizitza
JaiotzaImotz1952ko martxoaren 5a (72 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkatedraduna eta politikaria
Lantokia(k)Iruñea
Madril
Andosilla
Sartaguda eta Sakana
KidetzaEuskaltzaindia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Herri Batasuna
Aralar

Inguma: sagrario-aleman-astiz

Ikasketak

aldatu

Farmaziako lizentziaduna da (Madrilgo Complutense Unibertsitatea, 1979).

Euskara-irakaslea

aldatu

Nafarroako alfabetatze eta euskalduntze mugimenduan ezinbesteko erreferentzia da. 1972an hasi zen lanean helduen euskalduntzean Arturo Campion euskaltegian eta Iruñeko Apaizgaitegiko gaztetxoekin.

Geroago Madrilen (1975-77) ere bai, iruñean berriro (1977-78), Andosillan eta Sartagudan (1978-79), Sakanan (1979-1981), eta 1981-82 ikasturtetik aurrera Arturo Campion euskaltegian dihardu, bertako zuzendaria delarik 1982. urtetik.[6][7]

Bestalde, didaktikan ere badihardu, euskaltegian bertan, beste lankide zenbaitekin. Ikastaro, mintegi eta jardunaldi ugaritan ibili da irakasle, soziolinguistikaz, didaktikaz eta gramatikaz, besteak beste. Euskaltegiko ariketak prestatzen lagundu zuen baita Ttanttanka entzungai sortzen. Bi komikiren gidoigilekide izan zen: Arturo Campionen Erraondoko azken ttunttuneroa (1993) eta Arturo Campionen Pedro Mari (1995).[8][1]

Hainbat hitzaldi, ikastaro, mintegi eta jardunaldi eman ditu, didaktikaz, gramatikaz eta soziolinguistikaz. Hainbat erakunderekin aritu izan da lankidetzan, bestek beste hauekin: Udako Euskal Unibertsitatea, Euskaltzaindiak Israelera egindako bidaia (1980), Iruñean Sortua taldea (1983), Eibarko Udalaren soziolinguistika jardunaldiak (1984), Adorez eta Atseginez Mintegia, Gizarte Ikasketen Sustapenerako Institutua (IPES), Iruñeko Irakasle Eskola, AEK, IKA eta Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa...[1]

Euskaltzaina

aldatu
 
Euskaltzain batzuk Urkullu lehendakariarekin 2013an
 
Euskaltzain berria (2007)

Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 2006an. Euskaltzain oso izendaturik, 27. aulkia eman zion 2007an. [9] 2008an “Berdetik horira” izenburuko sarrera-hitzaldia irakurri zuen Etxalekun, bere herrian bertan.[10] 2012tik Euskaltzaindiaren diruzaina da izan zen 2020ra arte, orduan JAGON saileko zuzendaritza hartu zuen eta Euskaltzaindiko zuzendaritzako kidea bihurtu zen 2020tik beste hauekin batera: Andres Urrutia (Akademiaren burua), Jean-Baptiste Coyos (buruordea), Adolfo Arejita (idazkaria), Roberto González de Viñaspre (diruzaina) eta Miriam Urkia (Iker sailburua).[11][1]

Euskaltzaindiak Nafarroan duen ordezkaria da 2021az geroztik. Halaber, Nafarroako Euskararen Kontseiluko kide da, Euskaltzaindiaren ordezkari gisa.

Aldizkari eta irratietan kolaboratzailea

aldatu

Príncipe de Viana aldizkarian hasi zen euskaraz idazten 1972an, geroago Jakin, Bat, Argia eta Pulunpe agerkarietan ere argitara eman ditu kolaborazio idatziak. Bestalde Egin, Bilbo Hiria Irratian, Euskalerria irratian eta EITBeko Euskadi Irratian ere kolaboratzaile izan da.[1]

Euskaltzalea, ekintzailea

aldatu

Euskal Herrian Euskaraz taldeko partaidea, lehenengo urteetan, Zaldiko Maldiko euskara elkarteko sortzailea ere bada. Horrezaz gain, Nafarroako Egunkaria sortzen taldea eta Karrikiri euskara taldearen sorrerako bileretan ibilia da, baita Euskalerria irratiko hastapenetan ere.[12][13]

« Campion euskaltegia aspaldiko erreferentzia puntu da Nafarroako euskalgintzan eta ezinbesteko erreferentzia azkeneko 26 urteetan bertako arduradun den Sagrario Aleman ere (...) Herri mailako lan praktiko eta eragingarrian jarraitu du, gero eta konprometituago, euskara irakasten, euskal kultura suspertzen, hainbat bilera, batzorde, ekitaldi, jardunaldi eta gunetan aspertu gabe parte hartzen; euskararen zerbitzari beti. »

Andres Iñigo (2008)


Hautetsia, ordezkaria

aldatu

Iruñeko zinegotzia izan zen 1982tik 1987ra arte, baita Nafarroako Parlamentuko kidea ere (1987-1991). Herri Batasuna koalizioaren euskara taldeko arduraduna izan zen Nafarroan. 2001ean Aralar alderdiaren sortzaileetarikoa izan zen.[14] 2001-2005 artean Eusko Jaurlaritzako Euskararen Aholku Batzordeko kide izan da.[15] EKB eta Kontseiluan ere aritu da IKAren izenean.

Sariak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e «Aleman, Sagrario» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
  2. «Erraondoko azken ttunttuneroa» komikeri (Noiz kontsultatua: 2020-10-24).
  3. Borda, Itxaro; Lipus", Iñigo Ibarra Lizundia "Ander; Plaza, Miren Amuriza; Uribeetxeberria, Fermin Etxegoien; Salaberri, Bea; Garcia, Jone Miren Hernandez; Puncel, Santiago Leoné; Ordorika, Iñaki Goirizelaia et al.. (2018). «Euskara batuaren ekarpenak eta erronkak. Iritzi bilketa» JAKIN (225): 65–110. ISSN 0211-495X. (Noiz kontsultatua: 2021-09-27).
  4. Aleman Astiz, Sagrario; Osa Ibarloza, Erramun. (2014). «Euskararen biziberritzea Euskal Herriko hiriburuetan XIX. Jagon jardunaldiaren ondorioak» EUSKERA (59): 573–575. ISSN 0210-1564. (Noiz kontsultatua: 2021-09-27).
  5. Aleman Astiz, Sagrario. (2007). «Helduen euskalduntzea eta alfabetatzea Nafarroan» BAT (62): 73–76. ISSN 1130-8435. (Noiz kontsultatua: 2021-09-27).
  6. Azpilikueta, Asier. (2002-02-03). «Nafarroan euskaldunak badirela jakinaraziko dute» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (Berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2020-10-24).
  7. Elizondo, Edurne. (1997-05-07). «Iruindar guztien euskaltegia» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (Berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2020-10-24).
  8. Campión, Arturo, 1854-1937.. (D.L. 1993). Erraondo ko azken ttunttuneroa. Arturo Campion Kultur Elkartea Ika ISBN 84-604-8218-9. PMC 431426371. (Noiz kontsultatua: 2020-10-24).
  9. Berria. «Sagrario Aleman eta Joseba Lakarra, euskaltzain oso» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-10-24).
  10. Aleman Astiz, Sagrario. (2008). «Berdetik horira. Sarrera-hitzaldia» EUSKERA (Euskaltzaindia) (53): 15–33. ISSN 0210-1564. (Noiz kontsultatua: 2020-10-24).
  11. Euskaltzaindia. (2020-10-23). «Euskaltzaindiak datozen lau urteetarako Zuzendaritza berritu du» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-23).
  12. Lakasta, Juan Kruz. (2018-03-29). «Abolizioaren alde eta kontra» Berria (berria.eus): 16. (Noiz kontsultatua: 2018-03-30).
  13. Iñigo, Andres. (2008-05-27). «Sagrario Aleman, euskararen zerbitzari (Andres Iñigo)» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-10-24).
  14. (Ingelesez) Berasain, Kristina. (2001-08-31). «Nafarroako hauteskunde inkestan sartzea eskatu dute Aralar eta Batzarrek» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (Berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2020-10-24).
  15. Berria.eus. (2008-01-08). «Jaurlaritzak EAEko Euskaren Aholku Batzordeko kide berriak izendatu ditu. Sagrarioa Aleman, Bernardo Atxaga eta Andoni Egaña daude aholkulari berien artean.» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (Berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2020-10-24).

Kanpo estekak

aldatu