Ibon Sarasola
Ibon Sarasola Errazkin[1] (Donostia, Gipuzkoa, 1946ko uztailaren 11) euskal idazlea, hizkuntzalaria eta euskaltzaina da. Monumenta Linguae Vasconum ikerketa taldeko kide. Hiztegigintzan nabarmendu da, hark zuzenduta egin baitira, besteak beste, Euskal Hiztegi Arauemailea, Orotariko Euskal Hiztegia, Euskara Ikaslearen Hiztegia eta Euskal Hiztegia. Koldo Mitxelenaren oinordekotzat jo izan da, harekin lan eginez lexikografian trebatu zelako, hark bezala euskara batuko lexikoa finkatzean eragin handia duelako eta hark bezala bere testuetan ironia darabilelako.[2]
Ibon Sarasola | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Izen osoa | Ibon Sarasola Errazkin |
Jaiotza | Donostia, 1946ko uztailaren 11 (74 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Hezkuntza | |
Doktorego ikaslea(k) |
Miren Azkarate Juan Martin Elexpuru Mikel Lersundi Ayestaran |
Hizkuntzak |
euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, literatura historialaria, poeta, hizkuntzalaria, ingeniaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Kidetza | Euskaltzaindia |
Literaturaren Zubitegiko fitxa | 123 |
Inguma | ibon-sarasola-errazkin |
2017an Abbadia saria jaso zuen, «bereziki euskara batuari» egindako ekarpenagatik.[3]
LanakAldatu
Hamarkada batzuk testuak argitaratzen[4] eta hona horietako bakar batzuk besterik ez ditugu ekarriko.
NobelaAldatu
- Joan eta Ane zigarro bat erretzen (1977, Ustela; 1987, Erein)
SaiakeraAldatu
- Euskal literaturaren historia (1971, Lur)
- Euskal literatura numerotan (1975, Kriselu)
- Txillardegi eta Saizarbitoriaren nobelagintza (irakurlearentzat gidaria) (1975, Kriselu)
- Euskal literaturaren gidaliburua (1977, UEU)
- Euskara batuaren ajeak (1997, Alberdania)
- Bitakora kaiera (2016, Erein)
PoesiaAldatu
- Poemagintza (1969, Lur)
AntologiaAldatu
- Gerraondoko euskal poesiaren antologia. 1945-1964 (1973, Lur)
HiztegigintzaAldatu
- Orotariko Euskal Hiztegia (2005, 2011). Koldo Mitxelenaren zuzendaritzapean abiatua, hura hilez gero Sarasolak zuzendu zuen.
- Zehazki. Gaztelania-euskara hiztegia (2005, Alberdania)
- Euskal hiztegia (2007, Elkar)
ErreferentziakAldatu
- ↑ Abizena Sarasola idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Saratsola onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ Luis ARANBERRI MENDIZABAL (Amatiño): «Ironiaz ere, maisuaren ildo beretik», Eibarko peoria, 2012-03-16.
- ↑ «Ibon Sarasola euskaltzain eta hizkuntzalari donostiarrak jasoko du 2017ko Abbadia Saria» naiz: (Naiz) 2017-11-16 Noiz kontsultatua: 2017-11-16.
- ↑ Ibon Sarasolaren argitalpenak
Kanpo estekakAldatu
- «Ibon Sarasola», Literaturaren Zubitegia.
- Ibon Sarasolaren artikuluak, erabili.com webgunea.
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |