Mari Karmen Garmendia
Maria Karmen Garmendia Lasa (Ormaiztegi, 1947ko ekainaren 9a) irakasle eta politikaria izan da.
Mari Karmen Garmendia | |||
---|---|---|---|
1995 - 2001 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Ormaiztegi, 1947ko ekainaren 9a (77 urte) | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Familia | |||
Haurrideak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | katedraduna eta politikaria | ||
Enplegatzailea(k) | Santo Tomas Lizeoa Donostiako elizbarrutia Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailburua | ||
Kidetza | Argia | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea | ||
Hamahiru zituela urtebete eman zuen Okzitaniako Tolosa ondoko Verfeil herri txikian. Frantsesa ikasteko joan zen udako hilabete bat pasatzera, baina urtebete egin zuen gero. Ormaiztegirekin konparatuta 40 bat urte aurreratuago zegoen Tolosako alde hura. Ormaiztegin pentsa ezinak zirenak ikusi zituen han: jendartearen sekularizazioa, dibortzioa, emakumezkoak prakekin ibiltzen zirela, erre egiten zutela, izan zitezkeela txofer, Aljeriako gerra, telebista... Egonaldi hark heldutasun ikaragarria eman zion.[1]
Kazetaria
aldatu14 urterekin lehenengo lana argitaratu zuen Umeen-Deia aldizkarian. Zeruko Argian idazten hasi zen Aita Agustin Ezeiza kaputxinoak eta Rikardo Arregik bultzaturik. Miren Olarreaga sinadurarekin azaldu ziren bere testuak. Aldi batez, emakumezko bakarra izan zen aldizkariaren taldean. Han ibiltzen ziren Ramon Saizarbitoria, Xabier Lete, Jose Manuel Toledo, eta Iñaki Beobide ere. Garai hartan Andereñoen Erresidentzian zegoen bertan ostatu hartuta eta bertan topo egin zuen Nekane Auzmendirekin, Feli Etxeberriarekin, eta Amaia Lasarekin...[1]
Irakaslea
aldatuIrakasle izan da Donostiako Santo Tomas Lizeoa ikastolan, bai eta Donostiako Elizbarrutiaren Irakasle Eskolan ere.
Politikaria (1985-2001)
aldatuPolitikan jardun zuen 1985etik 2001era Eusko Alderdi Jeltzalearekin. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren ardura hartu zuen Jose Antonio Ardanza lehendakariaren agintaldian (1985-1994), eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren buru amaitu, Ardanza eta Juan José Ibarretxeren gobernutan (1995-2001).[2] Hain zuzen, Garmendia sailburuak zuzendu zuen Ibarretxeren euskara ikasketa.[1]
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren zeregina zein izan beharko zen argi ez zegoenean berak diseinatu zituen hainbat lan-ildo. 1995ean Josune Ariztondo izendatu zuen sailburuorde Hizkuntza Politikan.[3] Egindakoen artean, Euskaltzaindiaren egoera zaila bideratu zen garai hartan, Iparraldearekin harremanak sortu ziren Haritxelarren lankidetzari esker, batez ere, eta François Bayrou solaskide zutela... Hizkuntz eskakizunak, hezkuntza-ereduen inguruko hausnarketa, hizkuntzari buruzko nazioarteko adituekin harremanak egin izan ziren (Joshua Fishman, Cumming, Kataluniako eta Quebeceko adituak...). Garai hartan AEK eta HABEren artean zegoen gatazka bideratu zuten, AEKko arduradunekin hitzarmena lortuz.[1] Hortik aurrera, AEK beste bide batetik sortu zen, euskaltegi itunpeko edo jabego sozialduna.[1]
« | Euskal kulturan egon dira pertsona batzuk talka horiek konpontzeko ahalegin handiak egin dituztenak, eta nik aipatu nahi dut bat: adibidez, Mari Karmen Garmendia [1995 eta 2001 artean Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu izandakoa]. Ahalegin oso handia egin zuen euskal kultura mantentzeko, gatazka partidistetatik kanpo. Eta ezker abertzalearen lerroetan ere egon zen jendea esaten zuena mantendu behar zirela kontsentsu minimo batzuk. | » |
Emakume aitzindaria
aldatuAurreneko emakumezko bozeramailea izan zen Eusko Jaurlaritzan, lehenengo Hizkuntza Politikako idazkaria Jaurlaritzan, eta lehenengo emakumezkoa Matia Fundazioko presidentetzan.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e Telleria, Enekoitz. (2017-07-30). «Ahomentan. Mari Karmen Garmendia eta Elixabete Garmendia. Bidegile konplizeak» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-09).
- ↑ ««Nahitaezkoa da erakunde publiko eta ekimen sozialen arteko elkarlana» - Wikiteka» eu.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2019-12-09).
- ↑ Jainaga Larrinaga, Zihara. (2019-12-01). ««Egunen batean gauzatuko da Guggenheim Urdaibai proiektua»» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-12-02).
- ↑ Astiz, Iñigo. «Pruden Gartzia, idazlea. «Zer motibo dute euskaldun sentitzeko egungo etorkinek?»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-10-11).
Kanpo estekak
aldatu- Mari Karmen Garmendia Euskaldunon Egunkariaren hemerotekan (768 albiste)
- Mari Karmen Garmendia Eusko Jaurlaritzako euskadi.eus webgunean (84 item)
- Elkarrizketa Argia aldizkarian (2004-09-05)
- Elkarrizketa Argia aldizkarian (1995-01-29)
- Elkarrizketa Argia aldizkarian (1993-10-24)
- Elkarrizketa Bat aldizkarian (1991ko maiatza)
Aurrekoa Joseba Arregi |
Eusko Jaurlaritzako bozeramailea 1995 – 1999 |
Ondorengoa Josu Jon Imaz |
Aurrekoa Joseba Arregi |
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailburua 1995-2001 |
Ondorengoa Miren Azkarate |