Ireki menu nagusia

Laura Mintegi Lakarra (Lizarra, Nafarroa Garaia, 1955eko urriaren 26a) euskal idazlea, irakaslea eta politikaria da. Jaiotzez nafarra izanagatik, txikitatik Bizkaian bizi da, lehenengo urteetan Bilbon eta geroago Algortan (Getxo).[1]

Laura Mintegi
Laura Mintegi (1).jpg
Eusko legebiltzarkidea

2012-11-20 - 2014-08-31
Barrutia: Bizkaia
Bizitza
Izen osoa Laura Mintegi Lakarra
Jaiotza Lizarra1955eko urriaren  26a (63 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Hezkuntza-maila doktorea
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea, unibertsitateko irakaslea eta politikaria
Enplegatzailea(k) Euskal Herriko Unibertsitatea
Kidetza Udako Euskal Unibertsitatea
Euskaltzaindia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Herri Batasuna
Euskal Herria Bildu
Literaturaren Zubitegiko fitxa 102

Historian lizentziaduna eta Psikologian doktoratua da. 1981. urteaz geroztik Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko irakaslea da. Saileko zuzendaria izan zen 1999tik 2006ra eta berriz ere 2010etik gaur egun arte. Horrez gain, 2004az geroztik, Euskal PEN Klubaren presidentea da. Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 2006an.

Literatur sari batzuk bereganatu ditu, horien artean Azkue Nobela Saria, Donostia Hiria Saria eta Jon Mirande Saria. Beste hainbat saritan epaimahaikidea izan da, hala nola Maria Maeztu narratiba sarian, Joseba Jaka bekan, Rikardo Arregi kazetaritza sarian, Anton Abaddia sarian eta René Cassin Giza Eskubideen Sarian.

Ohiko kolaboratzailea da hedabideetan, hala ikus-entzunezkoetan (ETB, Hamaika Telebista, Bizkaia Irratia, Egin Irratia, Bilbo Hiria Irratia, Euskalerria irratia eta Euskadi Irratia), nola idatzizkoetan ere (Anaitasuna, Argia, Susa, Ttu-ttuá, Egin, Euskaldunon Egunkaria, Gara, Berria, Jakin, Hegats eta beste).

2012ko urriaren 21ean egindako Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan legebiltzarkide aukeratu zuten EH Bildu koalizioaren aldetik, koalizioko lehendakarigai moduan aurkeztuta. Legegintzaldi hartan, EH Bildu taldeko bozeramaile moduan jardun zuen, harik eta 2014ko uztailean, arrazoi pertsonalengatik, legebiltzarkide kargua uztea erabaki zuen arte.

Eduki-taula

LanakAldatu

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, 40 lan baino gehiago azaltzen dira,[2] berak idatzitakoak.

NarrazioaAldatu

NobelaAldatu

SaiakeraAldatu

BiografiaAldatu

Bestelako liburuakAldatu

Itzulitako lanaAldatu

ArgazkigintzaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1.   Urkiza, Ana (2006) Zortzi unibertso zortzi idazle: elkarrizketak Alberdania ISBN 84-96643-37-9 .
  2. Laura Mintegiren produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>40 produktu)

Kanpo loturakAldatu