Peio Dospital
Peio Dospital,[1] ezizenez Doxpi (Itsasu, 1950eko maiatzaren 15a), lapurtar errugbilari ohia da. Aviron Bayonnaisen eta frantses estatuko selekzioan kirol horretako maila gorenean aritu zen. Baionako taldeko historiako jokalari enblematikoenetakoa, bere euskaltzaletasunagatik ere ezaguna da.
Peio Dospital | |||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Itsasu, 1950eko maiatzaren 15a (74 urte) | ||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | euskara frantsesa | ||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||
Jarduerak | hamabosteko errugbilaria | ||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | harroina |
Biografia
aldatuItsasun jaio zen Ezpeletako mugatik hurbil dagoen etxean eta bigarren herri honetan egin du bizitzaren zati handi bat; ama Amaiurrekoa du. Errugbia utzi zuenean Ezpeletan trinketari atxikitako Chez Doxpi izeneko jatetxea hartu zuen.[2]
Kirol ibilbidea
aldatuTalde mailan
aldatuErrugbiko lehen pausoak Kanbon egin eta gero Baionako talde handira jo zuen.
Aviron Bayonnaisekin lehen mailako errugbi ligan 18 urterekin hasi eta 38 urterekin bukatu zuen; urtero ligako lehen taldeen artean, garai honetan "baionar erako jokoa" deitu zenaren bultzatzaileetakoa izan zen. Zenbait kirol-garaipenetan parte hartu zuen:
- Yves du Manoir errugbi txapelketako irabazlea 1980an.
- Frantziako errugbi txapelketako finalista 1982an.
Beste aldetik, gonbidapenen bidez osatutako Barbarians talderako aukeratu zuten 1984 eta 1986.
Selekzio mailan
aldatuSelekzioarekin bere lehen partida 1977ko abenduaren 15ean jokatu zuen Errumaniako errugbi selekzioaren kontra Clermont-Ferranden (Okzitania). Azkena, ordea, Buenos Airesen 1985eko ekainaren 22an izan zen Argentinakoa aurrean zuela.
Hauxe da selekzio mailako palmaresa:
- Zenbat aldiz aukeratua: 24
- Bost Nazioen Torneoan: 1980tik 1985era urte guztietan.
- 1981 eta 1983an Torneoa irabazi zuten.
- 1981ean Grand Chelem[3] delakoan partaide izan zen; 1977ekoan ere bai baina ordezkoa izan zen.
Herri kirolaria
aldatuDospital bizitza osoan zehar herri kiroletan ere aritu da eta lasto altxatzean hain zuzen teknika oso eraginkorraren asmatzailea izan zen.[4] Orga jokoan edota harri jasotzen ere ibilia da eta herri kirolaren inguruko elkarteak eta jaialdiak antolatzeko lanean aritu da; haien artean Parisko Bercyko kiroldegian antolatutako milaka lagunentzako bi "Euskaldun jai".
Euskalduntasuna
aldatuErrugbilaria zenean, eta erretiratu ostean ere, engaiamendua agertu zuen hainbeste gairen aurrean. Estatuko selekzioko partidetan ikurrinaren koloredun barneko kamiseta zeraman.[5] Kantu eta pilotazalea ere bada eta Hego Euskal Herriko errugbilariak (Oskar Astarloa, Iñaki Laskurain...) Aviron Bayonnaisera ekarri zituen.
Euskaldun petoa, euskararen aldeko ekimenetan sarritan parte hartu du, eta baita arazo batzuei aurre egiten lan egiten duten taldeak laguntzen ere.[6]
Bibliografia
aldatuBere bizitzari buruzko liburua dago:
- Alain Legoynie: Pierre Dospital : vie d'un pilier basque : pilier de rugby, de fête et de l'amitié, éd. du Rocher, 2004.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Ofizialki, Pierre Dospital, euskaraz zein frantsesez ere, Peio (edo Peyo) izenaz aipatu ohi da.
- ↑ Doxpi txapelketa Ezpeleta TVn.
- ↑ Sei Nazioen Torneoan partida guztiak irabaztea.
- ↑ Lapurdi (deporte) Euskomedian.
- ↑ Jean-Pierre Rivesen testigantza Pierre Dospital : vie d'un pilier basque : pilier de rugby, de fête et de l'amitié liburuan.
- ↑ Mukobiszidosia garai dezagun denok elgarrekin[Betiko hautsitako esteka], Euskonews Gaztea.
Ikus, gainera
aldatuKanpo loturak
aldatu- '4.denbora': Peio Dospital 'Doxpi'[Betiko hautsitako esteka], EiTB.
- (Ingelesez) Doxpi Espnscrum.com webgunean.