Jean Baptiste Kamusarri

euskal idazlea

Jean Baptiste edo Jan Battista Kamusarri Murgi (Ziburu, Lapurdi, 1815eko otsailaren 17aib., 1842ko irailaren 21a) euskal idazle eta apaiz katolikoa izan zen.

Jean Baptiste Kamusarri
Bizitza
Jaiotza Ziburu1815eko otsailaren 17a
Herrialdea  Lapurdi, Euskal Herria
Lehen hizkuntza euskara
Heriotza Ziburu1842ko irailaren 21a (27 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: tuberkulosia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak poeta, apaiz katolikoa eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa

Literaturaren Zubitegia: 299

BizitzaAldatu

Arrantzale sendi batean jaioa, 1838an apaiztu eta Donibane Garazin (Nafarroa Beherea) erretore ibili zen.

Jean Martin Hiribarren eta Gratien Adema "Zaldubi" olerkariak ezagutu zituen, eta haren olerkietan Erromantizismoaren ukitu malenkoniatsua antzematen da. Hauxe idatzi zuen haren azken egunetan zegoelarik: "Menditik nola doa / Ura itsasorat / Hala ni banihoa / Lasterka tonbara / Akabo da akabo / Neretzat denbora / Banoa sekulako / Hillen herritara".

Tuberkulosiak jota oso gazte hil zen, 27 urte baino ez zuelarik. Hamarka olerki eta zazpi eliz-kanta eginda utzi zituen.

LanakAldatu

  • "Ene goguetak", 1839 (ikusi, goguette)
  • "Ene liraren auhenak", 1841
  • "Haurrak altxa bihotza"
  • "Mendikuia"
  • "Bertsu eskasak"
  • "Nere adiskide baten herioaren gainean"
  • "Menditik nola doa", 1942

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu