Solferinoko itsua ustez Elizanbururena den olerki edo bertso saila da. 1864an, Anton Abadiak Saran antolatutako olerki sariketan, bigarren saria jaso zuen. Sariketa hartara «A. Salaberry» ezizeneko autore batek aurkeztua izan zen, baina ikerle askoren arabera J. B. Elizanbururena da. Bertan kontatzen da, lehen pertsonan, Solferinoko guduan (1859, frantsesen eta austriarren arteko gerra) itsututako soldadu baten historia.

Solferinoko itsua
Tapia eta Leturiaren, Xabier Leteren, Oskorriren eta Kepa Junkeraren olerkia eta musika-lana
Egilea(k)Jean-Baptiste Elizanburu
Argitaratze-data1864
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Honen parte daJuergasmoan (albuma)
HitzakJean-Baptiste Elizanburu

Abesti herrikoia aldatu

Urteak pasa ahala abesti herrikoia bihurtu zen eta gutxienez bost bertsio plazaratu dira:

Olerkia aldatu

«

Harmen hartzera deitu ninduen
gazterik zorte etsaiak;
urrundu nintzen, herri alderat
itzuliz usu begiak,
itzuliz usu begiak.


Zorigaitzean baitut ikusi
Solferinoko hegia!
Alferretan dut geroztik deitzen
iguzkiaren argia,
iguzkiaren argia.


Nihoiz enetzat ez da jaikiren
goizeko argi ederra,
zeru-gainetik nihoiz enetzat
dirdiraturen izarra,
dirdiraturen izarra.


Bethiko gaua (gau lazgarria!)
begietara zait jautsi;
ene herria, ene lagunak
nihoiz ez behar ikusi..!
Nihoiz ez behar ikusi!

Ene amaren begi samurrak
bethiko zaizkit estali,
maiteñoaren begithartea
behin bethiko itzali...
Behin bethiko itzali!

Ez aipha niri landa hegitan
sortzen den lili ederra;
othoi, ez aipha ur axalean
arinik dohan ainhara,
arinik dohan ainhara.

Larrainetako haritz, gaztaina,
mendietako ithurri;
horiek oro enetzat dire
amets histu bat iduri,
amets histu bat iduri.


Herriko bestan, gazte lagunak
kantuz plazara dohazi;
eta ni beltzik, etxe zokhoan,
irri egiten ahantzi!
Irri egiten ahantzi.

Oraino gazte, gogoz ez hoztu,
eta biziak lotsatzen...
Doha(ka)bea! Zer eginen dut
jaunak ez banau laguntzen?
Jaunak ez banau laguntzen?


Ai, aski hola! Jainkoa, barka!
Begira zure haurrari;
kontsolamendu zerbait emozu;
noizbait duzun urrikari,
duzun noizbait urrikari.

»


Erreferentziak aldatu

  1. «Enarak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-18).
  2. «Juergasmoan» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-18).
  3. «Elizanburu-Etxahun-Otaño» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-18).
  4. «Oskorri & The Pub Ibiltaria 9» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-18).
  5. «Herria» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-18).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu