Mixel Ducau

Lapurtar musikaria

Mixel Ducau (Baiona, 1951ko azaroaren 9a) Lapurdiko musikaria da. Jotzen dituen instrumentuen artean, besteak beste, gitarra, txirulak, saxoa, ttun-ttuna eta alboka daude. Ahotsak egin ohi ditu ere.

Mixel Ducau

Bizitza
JaiotzaBaiona1951ko azaroaren 9a (72 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Familia
Ezkontidea(k)Caroline Phillips
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikaria eta abeslaria
Musika instrumentuaahotsa

Ibilbide luzeko musikaria da eta 50 disko baino gehiagotan parte hartu du. Errobi taldean egin zen ezagun Anje Duhaldekin batera.

1984an Jean-Marie Ekairekin batera Orquesta Mondragon taldean sartu zen saxofoi-jole moduan eta haiekin bi urte egin zituen Espainian biran.

Joseba Tapiarekin Zaldibobo taldea sortu zuen rocka eta tradizioa nahastuz. 2003an, Caroline Phillipsekin batera, Bidaia taldea sortu zuen.[1][2]

TikTara munduko musika taldean ere jotzen du saxoa gaur egun eta konponketak egiten dizkio Oreka Tx taldeari.

2016an proektu berri bati ekin zion, Tosta Banda izena duena. Bertan zazpi hizkuntza gutxitutako partaideak daude. Mixel Ducau bandaren musika zuzendaria da.

Erreferentziak aldatu

  1. Bidaia - Mixel Ducau. (Noiz kontsultatua: 2017-08-18).
  2. Mixel Ducau — Euskal kultur erakundea. (Noiz kontsultatua: 2017-08-18).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Lapurdiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.