Japoniako kultura
Japoniako kultura kontinentetik eta Ozeano Bareko uharteetatik heldutako migrazio-uhinek eta Txinaren eraginak sortutako prozesuak sortu zuen. XVII. mendean, el Tokugawa shogunerriak bultzaturiko isolamendu aroak (sakoku)- XIX. mendeko amaiera arte, Meiji Arora arte, iraun zuena- berezko ezaugarri batzuk sortu zituen. Ordutik hona, eta batez ere, Bigarren Mundu Gerra amaitu eta gero, mendebaldeko eragina nabarmena izan da. Bilakaera honek ekialdeko beste kulturetatik berezkoa den kultura bat sortu du.[1]
Japonian, «betebehar» eta «ohore» ideiek, giri (japonieraz: 義理 ) deitua, elkarrekiko harremanetan eragin handia dute, mendebaldeko kulturetako indibidualismotik urrun dagoena. Familia, eskola eta lagunarteko harremanetan «jokabide zuzena» eta «moralitatea» ez dira mendebaldean bezain aintzat hartuak; nagusi eta ezezagun artekoetan, berriz, formalagoak dira. Japoniera ere kulturaren bilakaera eginkizun inportantea izan du. Era berean nemawashi (japonieraz: 根回し ) jokabidea- proiektu bat burutzeko prestaketa harmoniatsu eta adostasunezkoa egitea- ere nagusia da.
Bestetik, japoniarrek umore-sena nahaspilatua dute, bere kultura, etika, hizkuntza eta erlijioarekin lotura estua duena, beste kulturen ikuspegitik ulertzea zaila egiten dena.[2]
Janzkera
aldatuJaponian bi janzkera mota daude: tradizionala eta modernoa. Herrialdeko jantzi tradizional nagusia kimono (japonieraz: 着物 , hitzez hitz 'janzteko gauza') da,[3] ekitaldi berezietan emakume, gizon eta umeek erabilia eta barrukoa, forru eta goikoa dituena. Kimono baten mahukak emakume ezkondu eta ezkongabeak bereizi ditzake. Janzteko zaila denez, egun apenas ez da erabiltzen. Hala ere, badaude beste jantzi tradizionalak: yukata (japonieraz: 浴衣 ) izeneko udako kimono arina; hakama (japonieraz: 袴 ) izeneko zeremonia-jantzia; jinbei (japonieraz: 甚兵衛, 甚平 ) izeneko gizonezko pijama; eta jūnihitoe (japonieraz: 十二単 ) izeneko emakume nobleentzako kimono berezia. Gerriko tradizionalak obi (japonieraz: 帯 ) du izena eta kimono, hakama eta yukatarekin batera erabiltzen dute.[4] Oinetako tradizionala honako hauek dira: tabi (japonieraz: 足袋 ) eta jika-tabi (japonieraz: 地下足袋 ) deitutako galtzerdiak; zōri (japonieraz: 草履 ) izeneko sandaliak; geta (japonieraz: 下駄 ) deitutako eskalapoi mota;[5] eta monje budistek waraji (japonieraz: 草鞋 ) sandaliak erabiltzen dituzte.
Japonian sortutako janzkera moderno batzuk mundu osora zabaldu dira: ganguro (japonieraz: ガングロ ) estiloan emakumeek diseinuzko jantziak, beltzaran-koloreko azala eta modako osagarriak erabiltzen dituzte. Lolita (japonieraz: ロリータ・ファッション rorīta fasshon ) estiloan viktoriar aroko jantziak erabiltzen dituzte, rokoko gotiko, punk, meido eta abarrezko ikutiak dituztenak. Bitxia baden ere, hedabideetan japoniar eskolako uniforme janzkera modua ere zabaldu da. Edonola ere, mundu osora gehien zabalduriko japoniar estilo modernoa cosplay (japonieraz: コスプレ kosupure ) da, anime, manga edo bideo-jokoen pertsonaia baten mozorro-jantzia ipintzean datzana.
Gastronomia
aldatuJaponiar gastronomiak historia luzea du eta gastronomia sofistikatu, dotore eta urte-sasoiko produktuei lotuta dago.[6] Txinako gastronomiak bezala, shushoku (japonieraz: 主食 ) edo jaki nagusiak bost dira (五穀: 米, 麦, 粟, 豆, 黍 o 稗): arroz, gari, olo, babarrun eta artatxikia. Platerren, okazu (japonieraz: おかず ) deituak, ezaugarri nagusia janariari zapore ematea da eta, gehienetan, gaziak dira.
Japoniako janari estandar batean karbohidratozko katilu bat (shushoku) dago, tsukemonoz (ozpinetako bat), zopa katilu batez eta okazuz (arraini, haragi, barazki...) osaturik. Okazu kopuruen arabera, janariaren izena ezberdina da: ichijū-issai (japonieraz: 一汁一菜 , 'zopa bat, plater bat') sinpleena da baina ichijū-sansai (japonieraz: 一汁三菜 , 'zopa bat, hiru plater') tradizionala da. Uharte-herrialdea izandako, itsaski eta arrain asko jaten dute.[7][8]
Shushoku edo karbohidratozko katilu ohikoenak honakoak dira: japoniar arroz (gohanmono);[9] congee (japonieraz: 粥 ) edo arrozahia; donburi (japonieraz: 丼 ) , haragi edo barazkidun arroza; sushi (japonieraz: 寿司 ) edo barazki, arrain edo haragi duen arroza. Fideoak ere ospetsuak dira oso, soba (japonieraz: 蕎麦 ) , udon (japonieraz: うどん ) edo ramen (japonieraz: ラーメン ) izanda. Shushaku edo japoniar ogia ere ezaguna da, curry-ogia (japonieraz: カレーパン karē pan ) edo anpan (japonieraz: あんパン ) goxoa izanda.
Okazu edo plater ezagunenak hauexek dira: agemono frijituak: korokke (japonieraz: コロッケ ) , tenpura (japonieraz: てんぷら ) , tonkatsu (japonieraz: 豚カツ ) , etc.; yakimono parrilan erreak: okonomiyaki (japonieraz: お好み焼き ) , teriyaki (japonieraz: 照り焼き ) , takoyaki (japonieraz: たこ焼き ) , yakitori (japonieraz: 焼き鳥 ) , eta abar; nabemono baporetan egina: sukiyaki (japonieraz: すき焼き ) , oden (japonieraz: おでん ) , eta abar; nimono erregosiak: nikujaga (japonieraz: 肉じゃが ) , sōki (japonieraz: ソーキ ) , eta abar; itamemono edo nahaskiak: chanpurū (japonieraz: チャンプルー ) , eta abar. Sashimi (japonieraz: 刺身 ) edo arrain edo itsaski meheki xerratua okazu ere bada. Suimono edo shirumono zopak: miso zopa (japonieraz: 味噌汁 misoshiru ) , zōni (japonieraz: 雑煮 ) , eta abar; (Tsukemono (japonieraz: 漬物 ) , ozpinakoak, ikura (japonieraz: いくら , , izurde-arraba) , eta abar; natto (japonieraz: 納豆 ) , soja hartzitua; chinmi eta eskualdeko jakiak.
Azkenburuko ezagunenak wagashi (japonieraz: 和菓子 ) izena dute: anmitsu (japonieraz: あんみつ ) ; kakigori (japonieraz: かき氷 ) edo zaporezko izotza; kompeitō (japonieraz: 金平糖 ) edo japoniar azukre-almendra; meloi-ogia (japonieraz: メロンパン ) eta besteak. Azkenburuko tradizionalek dagashi dute izena eta modernoek yōgashi (castella (japonieraz: カステラ ) , adibidez).
Alkoholik gabeko edaririk ezagunena te berdea da, nahiz eta ramune (japonieraz: ラムネ ) edo calpis (japonieraz: カルピス ) ere hartzea. Alkoholdunen artean, sake (japonieraz: 酒 ) , shōchū (japonieraz: 焼酎 ) , awamori (japonieraz: 泡盛 ) eta umeshu (japonieraz: 梅酒 ) ezagunenak dira.
Hizkuntzak
aldatuJaponiar gehienen ama hizkuntza japoniera da. 127 milioi hiztun ditue eta munduko bederatzigarren hizkuntzarik zabalduena da. Behin hizkuntza ezaguna, errazagoa da bertoko kultura ulertzea.[10] Japoniera eta bere tokiko dialektoek eta Ryukyu uharteetan mintzatzen diren ryukyutar hizkuntzek japoniar hizkuntzen familia osatzen dute. Hala ere, hizkuntzalariek beste teoriak dituzte: badaude hizkuntza isolatua dena esaten dutenak eta uraldo-altaikar hizkuntzekin eta Ozeano Bareko austronesiar hizkuntzekin lotzen dutenak.
Japoniera hizkuntza eranskaria da, idazkera-sistema konplexua duena. Hiru glifo mota ditu: txinatar karaktereak, kanji (japonieraz: 漢字 ) deituak, V. mendean Txinatik ekarriak; eta bi silabario: hiragana (japonieraz: 平仮名 ) eta katakana (japonieraz: 片仮名 ) , IX. mendean Japonian bertan sortuak. Latindar alfabetoa batzutan erabiltzen dute, Hepburn erromanizazioa transilterazio hedatuena izanda.
Hiztegiak bi hitz mota ditu: berezkoak dituenak, wago (japonieraz: 和語 ) izenekoak, eta txineratik ekarriak, kango (japonieraz: 漢語 ) deituak. Era berean, beste hizkuntzetatik, batez ere europar hizkuntzetatik, ekarritako hitzak ere baditu, gairaigo (japonieraz: 外来語 ) deituak; hauek ingelestik, portugesetik, frantsesetik, nederlanderatik, alemanetik eta errusieratik datozte. Era berean, japonieratik ere zenbait hitz mailegu moduan hartu dira beste hizkuntzetan; euskaraz adibidez futoi, kamikaze, karaoke, kimono, samurai, sensei, sushi edo tsunami hitzak erabiltzen ditugu.
Hedabideak
aldatuJaponian 100 milioi telebista inguru daude eta herrialdeko informazio eta entretenimendu iturri nagusia da. Hainbat motako telebist-saio dituzte, anime, kirol, telesaila, lehiaketa, berriak... . Sei kate nagusi dituzte: NHK (japonieraz: 日本放送協会 Nippon Hōsō Kyōkai ) publikoa eta Nippon TV (japonieraz: 日本テレビ Nihon Terebi ) , Tokyo Broadcasting System (japonieraz: 東京放送 Tōkyō Hōsō ) , Fuji TV (japonieraz: フジテレビジョン Fuji Terebijon ) , TV Asahi (japonieraz: テレビ朝日 ) eta TV Tokyo (japonieraz: テレビ東京 ) pribatuak. Gainera kable eta satelite bidezko kateak ere badituzte, adibidez PNE edota SKY Perfect TV.
Irrati-kate nagusiak NHK, Japan Radio Network eta National Radio Network dira. Herrialdeko bost egunkarik nagusienak Yomiuri Shimbun (japonieraz: 読売新聞 ) , Asahi Shimbun (japonieraz: 朝日新聞 ) , Mainichi Shimbun (japonieraz: 毎日新聞 ) , Nihon Keizai Shimbun (japonieraz: 日本経済新聞 ) eta Sankei Shimbun (japonieraz: 産経新聞 ) dira. Badaude eskualdeko egunkari batzuk ere: Tokyo Shimbun (japonieraz: 東京新聞 ) , Chunichi Shimbun (japonieraz: 中日新聞 ) , Nishinippon Shimbun (japonieraz: 西日本新聞 ) edota Hokkaido Shimbun (japonieraz: 北海道新聞 ) . Ingelesez The Japan Times argitaratzen dute.
Arte
aldatuKaligrafia
aldatuJaponierazko glifoak erabiltzea zaila da eta shodo izeneko kaligrafia arte bat da.[11] Esaldi, poema, istorio edo karaktere solte idazten dituzte.
Eskultura
aldatuJaponiar eskultura tradizionalaren gaiak eta teknikak eskola budista eta xintoistetatik datozte. Material erabiliena zura da, lakatua, urreztatua edo margotua izanda. Brontze eta metalak ere inportanteak dira. Lehen harria eta zeramika ohikoagoak ziren.
Ikebana
aldatuIkebana (japonieraz: 活花 ) japoniar lore-konpontze artea da. Bere, diseinu sinpleak, dotoreziak eta harmoniak nazioartean ospetsu bilakatu dute.[12]
Ukiyo-e
aldatuUkiyo-e zuran estanpazio-artea, Meiji aurreko artearen ezaugarri nagusienetariko bat da.[13]
Margolaritza
aldatuJaponiar margolaritza bere bilakaera izan du historian zehar. Pintatzeko moduan tradizionala eta teknikak naturalak izan ziren, baina Asia kontinentaletik eta mendebaldetik ekarritako teknikak ere erabili zuten. Kanō Sanraku, Maruyama Ōkyo edo Tani Bunchō margolari ezagunak dira.[14]
Herri kultura
aldatuJaponiar herri kultura modernoan manga/anime, bideo-joko edo kawaii terminoa oso inportanteak dira. Herri kultura ez du egungo jokabide eta kezkak bakarrik adierazten baizik eta iraganekiko lotura ere. Egungo filmak, telebista saioak, telesailak eta musika literatura eta arte mugimendu tradizionaletan oinarrituta daude eta bere gaiak eta estiloak tradizionalen jarraipena besterik ez dira. Baina herri kultura ez ezik entretenimendua ere badira eta baita mudu moderno eta bere arazoetatik aldentzeko aukera ere. 1986an egindako ikerketa batean, japoniarren >%80 ak bi ordu eta erdi baino gehiago ematen du telebista ikusten, irratia entzuten edota aldizkari eta egunkariak irakurtzen. Nerabeen artean denbora handiagoa zen. 1980ko hamarkadaren amaieran, familia-denbora aisialdiaren parekoa izaten zen, parke edo merkataritza-gunetan olgetan izanda. Gizarte oso langilea bada ere, japoniarrak bere aisialdian entretimenduaren bila doaz eta ohikoa da lanerako bidean irakurri edo musika entzutea.
Japoniar musika, film, bideo-joko edota manga (japonieraz: 漫画 , , japoniar komikia) eta anime (japonieraz: アニメ , , japoniar marrazki-biziduna) industria nazioartean zabaldu dira.[15] Japoniatik ere, karaokea (japonieraz: カラオケ ) zabaldu da, pantaila baten bidez abesti baten hitzak abestea.
Japoniako jolas tradizionalak umeentzako jolasak dira, adibidez Kagome Kagome (japonieraz: かごめかごめ ) edo jankenpon (japonieraz: じゃん拳 , eusk: harri-orri-ar) ; badaude karta-jokoak ere: hanafuda (japonieraz: 花札 ) edo menko (japonieraz: めんこ ) ; hitz-jokoak ere badituzte: henohenomoheji (japonieraz: へのへのもへじ ) edo hiragana karekatereen bitartez aurpegiak egitea edota palindromo-esaldien kaibun (japonieraz: 回文 ) izenekoa. Hala eta guztiz ere, ezagunenak Txinan jatorria duen go (japonieraz: 囲碁 ) eta xakearen antzekoa den shōgi (japonieraz: 将棋 ) deitua.
Geinōkai
aldatuJaponiar celebrity edo ospe arloak geinōkai (japonieraz: 芸能界 ) du izena eta ospetsuei geinojin (japonieraz: 芸能人 ) edo tarento (japonieraz: タレント ) diete; izena ingelesezko talent hitzetik ekarria, aktore, modelo edo abeslariak ez diren baina hedabideetan agertzen diren pertsonak dira. Badaude japoniarrak ez diren tarentoak ere, gaijin tarento (japonieraz: 外人タレント ) deituak.
Kirola
aldatuJaponian badaude kirol tradizional eta modernoak, azkenak Meiji Aroa baino geroago agertu direnak; biek ospetsuak dira oso japoniarren artean eta gazte-gaztetik egiten dute. Borrokarako ez diren kirol tradizionalak falkoneria, ehiza, haize parpailen lehiaketak, kemari (japonieraz: 蹴鞠 ) pilota jokoa eta yabusame (japonieraz: 流鏑馬 , edo japoniar arkularitza) dira. Borroka-arte tradizional nagusiak aikido (japonieraz: 合氣道 aikidō ) , iaido (japonieraz: 居合道 iaidō , katanaren erabilera) , judo (japonieraz: 柔道 jūdō ) , jujutsu (japonieraz: 柔術 jūjutsu ) , karate (japonieraz: 空手 ) , kendo (japonieraz: 剣道 kendō , edo japoniar eskrima) , kenjutsu (japonieraz: 剣術 ) , shurikenjutsu (japonieraz: 手裏剣術 , , edo shurikenen erabilera) edo sumo (japonieraz: 相撲 sumō ) dira.
Kirol moderno nagusiak beisbol, futbol, saskibaloi, boleibol, mahai-tenis, errugbi eta australiar futbol dira. Automobilismo eta motoziklismo ere egiten dute. Japonian ere zenbait kirol moderno sortu dira, ezagunenak ekiden (japonieraz: 駅伝 ) korrika-txapelketa, keirin (japonieraz: 競輪 ) txirrindularitza-txapelketa eta soft tennis (japonieraz: ソフトテニス sofuto tenisu ) erraketa-jokoa izanda.
Herrialdeko kirol ekitaldi nagusi batzuk antolatu ditu: 1964ko eta 2020ko Udako Olinpiar Jokoak, 1972ko eta 1998ko Neguko Olinpiar Jokoak eta 2002ko Munduko Futbol Txapelketa.
Erlijioa
aldatuJaponiar gehienak ez dira erlijo baten sinisdunak baizik eta bere eguneroko bizitzan erlijio ezberdinen tradizioak ospatzen dituzte. Sinkretismo izeneko prozesu horretan, jaialdi budista, kristauak eta xintoistak ospatzen dituzte.[16]
Herrialdeko erlijiorik nagusienetariko bat da xintoismoa (japonieraz: 神道 Shintō ) da, bertan sortu eta bertan baino ez dena praktikatzen. Budismoa ailegatu baino lehen herrialdeko erlijio bakarra zen eta japoniar mitologian oinarrituta dago. Erlijio politeista hau bere santutegian edo jinjan (japonieraz: 神社 ) egiten dute eta lau oinarri ditu: tradizio eta familia, naturarekiko maitasuna, garbikuntza eta jaialdi tradizionalak ospatzea. Xintoismoak ez du inolako liburu santurik eta ez du proselitismorik egiten.[17] Hori dela eta, ez du Japoniatik at atera. Meiji Arotik Bigarren Mundu Gerrara arte, estatu-erlijoa zen eta, garai haietan, beste erlijioak debekatzen zituen, batez ere oso antzekoa zen japoniar budismoa.
Budismoa Koreatik VI. mendean ailegatu eta hurrengo mendetik aurrera hedatu zen. Herrialdearen barnean hainbat eskola eta joera sortu ziren, denak mahāyānan oinarrituak. Hala ere, herrialden gehien hedatu eta eragin handiagoa izan zuen adarra zen (japonieraz: 禅 ) joera da. Egun, zenik aparte, Jōdo Shinshū (japonieraz: 浄土真宗 ) eta Jōdo Shū (japonieraz: 浄土宗 ) eskola liberalak- hauek, Lur Askeko budismoaren adarrakoak izanda, ez dute monje-bizitza bultzatzen- eta Nichirenen budismoa (japonieraz: 日蓮系諸宗派 Nichiren-kei sho shūha ) dira zabalduenak. Japoniar budismoa hain loturik dago xintoismoarekin ezen batzutan erlijio bakartzat duten.
1549tik aurrera, kristautasuna Japonian barrena sartu zen. Mende bat geroago ia desagertu eta Nagasaki inguruan baino ez zituen sinesdunak.[18] Berriro, XIX. mendearen amaieran saiakera bat egin eta poliki zabaldu zen. Egun 1,4 miloi kristau daude Japonian eta heziketan eta administrazioan eragina du. Judaismo, hinduismo eta islam ere sartu dira baina ez dute zabalkuntza handirik izan. Berez erlijioak ez badira ere, konfuzianismo eta taoismo japoniar budismoan ere eragina izan zuten, batez ere ezaugarri kulturaletan.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Nippon The Land And Its People. .
- ↑ Dale, Peter N.. (1990). The Myth of Japanese Uniqueness. Londres: Routledge ISBN 0-415-05534-2..
- ↑ Dalby, Liza. (2001). Kimono: Fashioning Culture. Seattle: University of Washington Press ISBN 9780295981550. OCLC .46793052.
- ↑ Nakagawa, Keiichirō; Rosovsky, Henry. (1963ko udaberria/uda). «The Case of the Dying Kimono: The Influence of Changing Fashions on the Development of the Japanese Woolen Industry» The Business History Review (The President and Fellows of Harvard College) 37 (1/2): 59–80. doi: ..
- ↑ Nicolas Baumert, Dominique Buisson, Danielle Elisseeff et al.. (2014). Esthétiques du quotidien au Japon. Paris: Institut français de la mode, Éditions du Regard, 193 or. ISBN 978-2914863-28-5..
- ↑ Cwiertka, Katarzyna J.. (2007). Modern Japanese Cuisine: Food, Power and National Identity. Reaktion Books ISBN 1-86189-298-5..
- ↑ (Ingelesez) Ishige, Naomichi. (2001). The History and Culture of Japanese Food. New York: Columbia University Press, 74-75 or. ISBN 0-7103-0657-1..
- ↑ Enebral, Virginia. (2015-03-07). «Japoniar gastronomia, aurtengo protagonista Durangoko Ardo Saltsan» El Correo.
- ↑ (Ingelesez) Kiple, Kenneth F.; Ornelas, Kriemhild. (2000). The Cambridge World History of Food. 2 Cambridge: Cambridge University Press, 1176 or. ISBN 0-521-40216-6..
- ↑ Japanese - National Virtual Translation Center (en inglés)
- ↑ Nakata, Yujiro. (1973). The Art of Japanese Calligraphy. New York/Tokio: Weatherhill/Heibonsha ISBN 0-8348-1013-1..
- ↑ Fairchild, C.. (2006). «Keiko's Ikebana: A Contemporary Approach to the Traditional Japanese Art of Flower Arranging» Library Journal 131 (1): 111–113..
- ↑ Kanada, Margaret Miller. (1989). Color Woodblock Printmaking: The Traditional Method of Ukiyo-e. Shufunomoto ISBN 978-4-07-975316-6..
- ↑ Bowie, Henry P.. (1952). On the Laws of Japanese Painting. Dover Publications, Inc., 4, 16–19 or..
- ↑ «Cool Japan: Why Japanese remakes are so popular on American TV, and where we’re getting it wrong» AsianWeek 2008-9-15.
- ↑ Japanese Religion: Unity and Diversity. in: The Religious Life of Man Series. (2. argitaraldia) Encino, Kalifornia: Dickenson Publishing Co. ISBN 0-8221-0123-8..
- ↑ George Williams, Ann Marie B. Bhar, Martin E. Marty.. (2004). Shinto. in: Religions of the World. Chelsea House ISBN 0791080978..
- ↑ Higashibaba, Ikuo. (2002). Christianity in Early Modern Japan: Kirishitan Belief and Practice. Brill Academic Publishing ISBN 9004122907..
Kanpo estekak
aldatu- VerJapon.com (Gaztelaniaz)
- Hanami Web - Inside Japan (Ingelesez)