Ireki menu nagusia
Torii arkua santutegi baten sarreran.

Torii (japonieraz: 鳥居?) izena du Japoniako santutegi xintoisten sarrerako japoniar usadiozko arkua; eremu sakratua eta profanoa banatzen ditu. Bi zutabez osatuta dago, goialdean habe horizotal batez lotuta. Sarritan gorriz edo gorriminez pintatuta daude eta zutabeen gainean gorantz kurbatuta dagoen buru bat izaten du. Tradizioz toriiak zurezkoak edo harrizkoak ziren baina azkenaldian altzairuzkoak eta altzairu herdoilgaitzezkoak egiten hasi dira.

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Kanpo estekakAldatu