Kimono
Kimonoa (japonieraz: 着物 ) Japoniako jantzi tradizionala da. "Kimono" hitzak "janzteko gauza" esan nahi du hitzez hitz, (ki "jantzia" eta mono "gauza"). Gizonek zein emakumeek janzten dute, nahiz eta emakumeek gehiago jantzi.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/c/c2/Wedding_kimono.jpg/200px-Wedding_kimono.jpg)
Kimono tunika mota bat da. Jantziak "T" letraren itxura du, "V" letraren itxurako lepo eskotatuarekin eta mahuka zabalekin. Kimonoa gorputza inguratzen jantzi behar da eta ondoren obi izeneko gerriarekin lotu.