Te berdea (txinera tradizionalaz 綠茶, txinera sinplifikatuz 绿茶 eta pinyineraz Lǜ chá) bere prozesatuan zehar oxidaziorik jasan ez duen te mota bat da, te beltzak ez bezala, te hostoak freskoak jaso eta idortu ondoren, prentsatu, kiribildu, txikitu, eta azkenik idortu egiten baitira.

Te berde hostoak.

Te berdeak mundu osoan ekoizten den te kopuruaren laudena ala bostena suposatzen du. Te berdearen herrialde ekoizle nagusiak Txina, Japonia eta Vietnam dira.

Mendebaldean ere, usadioz te beltza nagusi izan arren, azken hamarkadan bere kontsumoak gorakada izan du, bereziki lotu zaizkion hainbat ustezko botika ezaugarri eta onurengatik, tartean bihotzeko arazoak eta minbizia ekiditen eta pisua murrizten laguntzea.

Kanpo estekakAldatu