Hōryū-ji (japonieraz: 法隆寺?) Ikaruga hirian dagoen tenplu bat da, Naratik gertu. 1993an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Hōryū-ji eremuko monumentu budistak multzoaren barnean.

Hōryū-ji
法隆寺
Hōryū-ji eremuko monumentu budistak
Nanto Shichi Daiji
Historical Sites of Prince Shōtoku
Shinbutsu Reijō Junpai no Michi
seven great temples founded by Prince Shōtoku
Horyu-ji45s2s4500.jpg
Horyu-ji02s3200.jpg
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Nara
District of JapanIkoma district
Town of JapanIkaruga
Koordenatuak34°36′51″N 135°44′03″E / 34.61427°N 135.73424°E / 34.61427; 135.73424
Map
Historia eta erabilera
Oeshiki
ErlijioaShōtoku-shū (en) Itzuli
East Asian Yogācāra (en) Itzuli
IzenaShaka Nyorai (en) Itzuli
Arkitektura
Materiala(k)zurra
Azalera14,6 ha
Ondarea
Webgune ofiziala

Eraikin zaharrenak (Kondō-a, 5 solairuko pagoda eta erdiko atea) Asuka arokoak izanez, munduko zurezko eraikinik zaharrentzat hartzen dituzte.

Tenpluaren historiaAldatu

 
Kondō-a eta 5 solairuko pagoda

Antzinako testuen arabera, Yōmei enperadoreak, gaixotasunak jota, sendaketa lortzeko asmoz tenplu bat eraikitzeko eta han Budaren estatua bat ipintzeko botoa egin zuen. Bera hil zen apur bat geroago, bere botoa ezin burutuz, baina enperatrizak eta Shōtoku printze oinordekoak 607an Ikagura (hortik aurrera lekuaren izena) edo Hōryū-ji (literalki Loratzen ari den Legearen Tenplua) izeneko tenplua eraikiarazi zuten, enperadorearen nahien arabera.

Nahiz eta sute garrantzitsu batek 670n eraikinen bilduma suntsitu zuen, tenplua etengabe 14 mendeko tradizioari eusteaz harrotu daiteke.

1993an tenplua Gizateriaren Ondare izendatutako lehen toki japoniarra bilakatu zen.

ArtelanakAldatu

Tenpluak balio handiko artelanen kopuru handia du, freskoak, estatuak eta beste motako hainbat artelan, txinatar, korear eta indiarren eraginekoak. Altxor garrantzitsuenetako bat 2 mirabe alboan duen Shaka-ren (Buda historikoa) hirukuna da.

IruditegiaAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu