Italierazko literatura

Italierazko literatura hizkuntza hartaz egindakoa da, nagusiki Italiako idazleei lotua. Italieraren estandarizazioa gertatu arte latinaren eta Siziliako zein Toscanako dialektoen eragin handia izan zuen.

Dante Alighieri.

Historiak idazle italiar handiak eman ditu, Dante eta Cesare Pavese, esate baterako. Halaber, sei Nobel Saridunek idatzi dute italieraz, besteak beste, Dario Fok.

Hasiera

aldatu

XIII. mendean, Siziliako poesia-eskola eta Toscanako Dolce Stil Novo loratu ondoren, italiera bere lehen heldu arora iritsi zen XIV. mendeko idazleen (Dante Alighieri, Francesco Petrarca eta Giovanni Boccio) literatura-sorkuntza azpimarragarriari esker, eta ondorioz Europan zehar zabaltzen hasi zen. XV. mendean eta, batez ere, XVI. mendean, Errenazimentua nazioartera hedatu zenean, literatura eta hizkuntza italiarren hedapena areagotu zen. Garai hartan italiera inposatu zen Europako literatur hizkuntza gisa.

 
Danteren La divina commedia (Jainkotiar Komedia) obraren 1. edizioa.

XVI. mendearen bigarren erdian, italiera literatura-eremutik irakaskuntzaren eta komunikazioaren hizkuntza izatera pasa zen. baina hizkuntza elitista zen, populazioaren parte nagusia dialektoak erabiltzen zituelako. 1861ean, Italiako Erresuma aldarrikatu eta ofizial bihurtu zenean, kultura-marko bakarra eratu zen eta beste hizkuntzek eta dialektoek indarra galtzen joan ziren.

Humanismoa eta Errenazimendu ondoko garapena

aldatu
 
Nikolas Makiaveloren irudia, Santi di Titok egina.

Errenazimenduarekin sortutako Humanismoa lehen mailako kultura-fenomenoa izan zen Italian, eta seguruena da Italiak Europako kulturari egin zion ekarpenik garrantzitsuena. "Mundu klasikorako itzulera" izan zen, modernitatea aldarrikatzen duten sentsibilitate eta pentsamolde baten bidez iragazia. Humanismoa da, halaber, Italiako izaera nazionaleko lehen literatur eta kultur mugimendua, penintsula osoan zehar garatu baitzen eta Italiako hainbat guneren arteko truke eta loturez elikatu baitzen. Hala ere, Florentziak izan zuen oso eragin garrantzitsua eta Lorenzo Medici-ren inguruan bildu ziren artista asko.

Errenazimentuaren ondorengo literatura-aldiaren ezaugarri nagusiak dira arte-mota guztiak gurutzatzea eta literatura bideratzea italiera eta klasizismoa uztartuz. Garaiaren hasieratzat 1494 hartzen da, 1494 urtean sartu baitzen Frantziako Karlos VIII.a Italian, Italiako gainbehera politikoaren eta atzerriko menderatzearen hasiera delarik. Garai hartako idazle ezagunenetako bat Nikolas Makiavelo da, Printzea idazlanaren egilea.

Garai hartan Commedia dell'arte ere garatu zen, berebiziko eragina izan duena antzerkiaren garapenean.

1559tik aurrera, gutxi gorabehera, gainbehera hasi zen Italiako literaturan. Espainiaren mende, filosofo batzuek beren jarduerak mugatuta ikusi zituzten beren ideiengatik. Tommaso Campanella torturatu zuen Inkisizioak, eta Giordano Bruno erre egin zuten sutan (nahiz eta azken bi kasu horietan Inkisizio erromatarrak zuzenean erre zituen).

XVIII. mendeko pizkundea

aldatu

Espainiako mendekotasunetik libre eta Ilustrazioaren eraginarekin XVIII. mendea Italiako literaturak aurrera egin zuen. Historia eta Filosofia garrantzitsuak izan ziren; horrela Giambattista Vicok kontzientzia historikoaren esnatzea ekarri zuen, eta Cesare Beccariak sistema penalaren aldaketa eta tortura alboratzea.

Giuseppe Parini izan zen XVIII. mendeko literaturaren pizkundeak eman zuen idazlerik garrantzitsuena. Lirikaren berritzailea izan zen eta ironia da bere ezaugarrietako bat. Eskola sortu zen bidea irekiz ondoren etorriko ziren Vittorio Alfieri, Ugo Foscolo eta Vincenzo Monti poetei.

XIX. mendea: Literatura erromantikoa eta ondokoa

aldatu

Alessandro Manzonik formulatu zituen eskola berriaren helburuak, egia historikoa eta egia morala aurkitu eta adierazi nahia ezarriz, ez bakarrik helburu gisa, baizik eta edertasun-iturria. Artearen errealismoa da literatura italiarraren ezaugarria Manzonirengandik abiatuta. Haren I promessi sposi (Ezkongaiak) lanak eman dio ospe hilezkorra. Ezbairik gabe, eleberri historikoaren ideia Walter Scottengandik heldu zitzaion, baina Manzonik eleberri historiko bat baino zerbait handiagora heldu zen, benetako artelan errealista bat lortu baitzuen. Irakurlearen arreta bereganatzen du, erabat, pertsonaien eraikuntza ahaltsu eta objektiboak eginez. Garaiko poeta azpimarragarriena, bestalde, Giacomo Leopardi da.

1848ko iraultzak eta gero politikak tokia galtzen du. Giosué Carducci izango da garaiko idazle ezagunena, eta erromatikoen aurkakoa izanik antzinako espiritua berreskuratu zuen. Poeten artean Gabriele D'Annunzioren poesia-lan originala aipa daiteke, baita bere obra dramatikoak eta fikziozkoak ere.

 
Italo Calvino.

XX. mendearekin postmodernismoa izan zen kanona, Italo Calvinoren eskutik.

XX. mendea

aldatu

Mundu gerren artekoa krisi garaia eta gizartean positibismoa baztertu (errealitatea eta zientziaren nolabaiteko ukapenarekin) egiten da. Frantzian sortutako Dekadentismoa arrakastatsua gertatzen da. Ordezkari nagusia Gabriele D'Annunzio Il Piacere (Plazera) obrarekin. Futurismoa ere bere garrantzia izan zuen. Italo Svevo y Federigo Tozzi dira XX. mendeko hasierako idazle garrantzitsuenetako bi.

Faszismoaren garaian Luigi Pirandello eta Curzio Malaparte aipa daitezke.

Bigarren mundu gerraren ondorengo aroan gertaeren izugarrikeria deskribatu nahi duen joera azpimarra daiteke. Aurreko literatura italiarra gaitzesteko jarrera hartu zuen, faxismoari lagundu izana leporatuta. Kondenaren interprete nagusia Elio Vittorini izan zen, Il Politecnico aldizkariarekin, eta bertan artistaren eta errealitate politikoaren arteko independentzia berresten zuen. Arreta poesiatik urruntzen hasten da eta zinemak garrantzia hartzen du. Prentsa-askatasuna berreskuratu ondoren, garrantzi berezia du Einaudi argitaletxeak, garai hartako idazle nagusietako asko biltzen baititu: Beppe Fenoglio, Natalia Ginzburg, Elio Vittorini, Cesare Pavese, Italo Calvino etab.

XX. mendeko beste idazle aipagarriak dira Umberto Saba, Alberto Moravia, Vitaliano Brancati, Vasco Pratolini, Pier Paolo Pasolini, Sandro Penna, Giuseppe Tomasi di Lampedusa, Giorgio Caproni eta Leonardo Sciascia.

 
Umberto Eco.

1960ko hamarkadaren ondoren abangoardiako mugimendu berri bat sortzen da, adierazpen tradizionalarekin talka egiten duena eta hizkuntzarekin esperimentatzen duena. Haren ordezkariak dira Umberto Eco, Edoardo Sanguineti, Giorgio Manganelli, Vincenzo Consolo eta Alda Merini beste batzuen artean. Gaur egungo beste idazle azpimarragarriak dira Antonio Tabucchi, Alessandro Baricco, Niccolò Ammaniti, Andrea Camilleri, Giulio Angioni, Stefano Benni, Aldo Busi eta Dacia Maraini.

Idazle klasikoak

aldatu

Idazle garaikideak

aldatu
 
Dario Fo.

Nobel Saridunak

aldatu

Euskaraz argitaratuak

aldatu

Asko itzuli da italieratik euskarara, batez ere haur eta gazte literatura. Hona hemen ezagunenetako batzuk[1]:

Erreferentziak

aldatu
  1. «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-22).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu