Juan Garzia
Juan Garzia Garmendia[1] (Legazpi, Gipuzkoa, 1955eko otsailaren 8a) euskal idazlea, euskalaria eta itzultzailea da. Filologia ikasi ondoren, irakasle aritu da urte askoan. Gaur egun, EHUko Euskara Zerbitzuan lan egiten du, eta lanpostu horretatik Zientzia Irakurle Ororentzat (ZIO) bilduma zuzendu du. Bi anaia ditu, Joxerra Garzia idazle eta irakaslea eta Alberto Santos Grazia Garmendia kazetaria.
Juan Garzia | |
---|---|
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotza | Legazpi, 1955eko otsailaren 8a (69 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta itzultzailea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Hamlet (Shakespeare) | |
---|---|
Fitxategi:0 | |
Audioa | |
Juan Garzia itzultzailea Shakespeareren "Hamlet" obrako pasartea irakurtzen. | |
Datuak | |
Argitaratze-data | 2012 |
Bilduma | Urrezko Biblioteka |
ISBN | 978-84-9027-006-6 |
Itzultzailea | Juan Garzia |
Ostegun izan zen gizona (Maupassant) | |
---|---|
Fitxategi:0 | |
Audioa | |
Juan Garzia itzultzailea Gilbert Keith Chestertonen "Ostegun izan zen gizona" liburuko pasarte bat irakurtzen. | |
Datuak | |
Argitaratze-data | 1997 |
Bilduma | Literatura Unibertsala |
Itzultzailea | Juan Garzia |
Itzulpengintzako Euskadi Saria eman diote bi aldiz: 1999an, Jorge Luis Borgesen Ipuin hautatuak liburuagatik, eta 2015ean, William Shakespeareren Sonetoak disko-liburuagatik.
Itzulpengintzan egindako lanekin batera, gramatikari eta estiloari buruzko entsegu batzuk argitaratu ditu.[2][3][4][5][6]
2013an Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen.[7]
Biografia
aldatuFilologia ikasketak egin zituen Donostian eta Bartzelonan. Geroztik, irakasle jardun du hainbat urtez eta literatura itzulpen ugari egina da. Melville, Borges, Chesterton, Shakespeare, Primo Levi, Schwob, Beckett eta Rulforen obrak euskaratu ditu, besteak beste. 1999an, literatura itzulpen onenaren Euskadi saria irabazi zuen Jorge Luis Borgesen Ipuin hautatuak lanarekin. Harenak dira halaber Akaso (1987) ipuin bilduma eta Itzalen itzal (1993) eta Fadoa Coimbran (1995) narrazio-lanak. Haur eta gazte literaturan, Antonio Maria Labaien saria eskuratu zuen 1994an, Sudur puntan mundua lanagatik. Herri Ardularitzaren Euskal Erakundearen (IVAP) Institutuan itzulpengintza-irakasle jardun zuen denboraldi batez eta 1997an, Joskera lantegi liburua argitaratu, euskararen sintaxia hizpide zuela. Urte hartan bertan, Txirritaren baratzea Norteko trenbidetik saiakera argitaratu zuen.
Idazlanak
aldatuNarrazioa
aldatu- Akaso (1987, Erein)
- Gabonak Gubbio-n (1992, Kutxa Fundazioa)
- Itzalen itzal (1993, Alberdania)
- Pernixio (1996, Erein)
Nobela
aldatu- Fadoa Coimbran (1995, Alberdania)
Saiakera
aldatu- Txirritaren baratzea Norteko trenbidetik (1997, Alberdania)
- Joskera lantegi (1997, IVAP)
Haur eta gazte literatura
aldatu- Sudur puntan mundua (1995, Alberdania)
Itzulpenak
aldatu- Uda-gau bateko ametsa; William Shakespeare (2014, EIZIE; 2017, Booktegi) testua on-line
- Sonetoak: Zeru horren infernuak; William Shakespeare (2014, Aztarna)
- Formen matxinada; Jorge Wagensberg (2007, EHU)
- Hamlet; William Shakespeare (2002, Ibaizabal; 2012, Elkar; 2016, eLiburutegia) testua on-line
- Pedro Paramo; Juan Rulfo (2001, Ibaizabal, 2017, El gallo de oro)
- Bizi alegiazkoak; Marcel Schwob (2002, Ibaizabal; 2016, eLiburutegia) testua on-line
- Godoten esperoan; Samuel Beckett (2001, Alberdania)
- Aspernen paperak; Henry James (2000, Igela)
- Ipuin hautatuak; Jorge Luis Borges (1998, Ibaizabal)
- Sistema periodikoa; Primo Levi (1998, Alberdania)
- Ostegun izan zen gizona; G.K. Chesterton (1997, Ibaizabal; 2016, eLiburutegia) testua on-line
- Soneto hautatuak ; William Shakespeare (1995, Alberdania)
- Bartleby izkribatzailea; Herman Melville (1991, 2016 Erein)
Erreferentziak
aldatu- ↑ Abizena Garzia idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Gartzia onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ Garzia Garmendia, Juan, 1955-. (D.L. 1997). Joskera lantegi. IVAP ISBN 84-7777-177-4. PMC 431666827. (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).
- ↑ Garzia Garmendia, Juan, 1955-. (2005). Kalko okerrak. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 84-457-2298-0. PMC 433603827. (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).
- ↑ Garzia Garmendia, Juan.. (2014). Puntuazioa egoki erabiltzeko gida : oinarriak, jarraibideak eta aholkuak. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco PMC 932797831. (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).
- ↑ Garzia Garmendia, Juan.. (2015). Esaldiaren antolaera : funtzio informatiboak gako. Universidad del País Vasco ISBN 978-84-9082-086-5. PMC 921843013. (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).
- ↑ Garzia Garmendia, Juan, 1955-. (2017). Esaldiak josten : anaforak, lokailuak, aditz-isiltzea, sasimenderakuntza, nominalizaziozko joskera, esaldi-adjektiboak, joskeren aukera, puntuazioa elkargailu. Eukal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua ISBN 978-84-9082-731-4. PMC 1021863218. (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).
- ↑ «Euskaltzaindiak hamalau euskaltzain urgazle izendatu ditu» Berria 2013-02-25.
Kanpo estekak
aldatu- «Juan Garzia», Literaturaren Zubitegia.
- «Juan Garzia» Nor da Nor euskal itzulpengintzaren datu-basean.
- Juan Garziari elkarrizketa Argia aldizkarian
- Juan Garziari elkarrizketa Volgako Batelariak blogean
- Juan Garzia Hamlet liburuaren berrargitalpenaren aurkezpenean