Cesare Pavese
Cesare Pavese (Santo Stefano Belbo, Cuneo, Piemonte, 1908ko irailaren 9a – Torino, 1950eko abuztuaren 27a) italierazko idazlea eta poeta izan zen.
Cesare Pavese | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Santo Stefano Belbo, 1908ko irailaren 9a |
Herrialdea | Italiako Erresuma (1908ko irailaren 9a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 1950eko abuztuaren 27a) |
Bizilekua | Santo Stefano Belbo Turin Brancaleone Turin Erroma Turin |
Heriotza | Turin, 1950eko abuztuaren 27a (41 urte) |
Hobiratze lekua | Santo Stefano Belbo |
Heriotza modua | suizidioa: droga-gaindosia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Hezkuntza | |
Heziketa | Sociale (en) Liceo Classico Massimo D'Azeglio (en) Turingo Unibertsitatea (1926 - 1930) lizentzia : English studies (en) |
Hizkuntzak | italiera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria, idazlea, itzultzailea, literary editor (en) , gidoilaria, literatura-kritikaria, kazetaria, biografoa eta poeta |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | olerkigintza eleberria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Torinoko unibertsitatean letretan lizentziatua, tesia Walt Whitmanen poesiari buruz egin zuen. Einaudi[1] argitaletxean hasi zen lanean ingelesezko literaturaren itzultzaile eta editore: S. Lewis, H. Melville, S. Anderson, Dos Passos, Stein, Defoe.
1935ean, zenbait hilabete kartzelan egon ondoren Brancaleonen (Calabria)[2] hiru urtez erbesteratzera kondenatu zuten, nahiz eta 1936an indultu bati esker itzuli egin zen.
Bigarren Mundu Gerran (1939-1945) ez zuen ez armadan ez partisanoen taldeetan parte hartu, baina ondoren Italiako Alderdi Komunistan (PCI) sartu zen eta L'Unitá aldizkarian idatzi zuen.[3]
Azkeneko urteetan bere lanak onespena jaso zuen, 1950eko ekainean jaso zuen Strega sariak erakusten duen bezala.
1950eko abuztuaren 26an Turineko Roma hotelean bere buruaz beste egin zuen.
Literatur estiloa eta ibilbidea
aldatuIdazle neorrealistatzat jotzen da. Bere lehen poema liburuan, Lavorare stanca, lirika estetizistaren kontrako poema narratiboak proposatzen zituen, non protagonistak langile, nekazari edo prostitutak izan zitezkeen. Baina guztiaren gainetik bere obra eta bizitza osoa baldintzatuko duen ezaugarria gizakion izugarrizko bakardadea da. Sentimendu horri aurre egiten gogoz saiatu zen, dela bizitza sozialaren bidez, dela amodioaren bidez, arrakastarik gabe bere poema ezagunean, Verrà la morte e avrà i tuoi occhi, ikusten den bezala. Bere lanak itxuraz errealistak izan arren, errealismo hori gainditzen duen ukitu lirikoa dute eta hain maite zuen "mitoarekin" lotzen dira[4].
Lanak
aldatuEleberri eta ipuinak
aldatuSaiakerak, gutunak, egunkaria
aldatuPoesia
aldatu80ko hamarkadan hasi zen euskaraz ezagutarazten Paveseren lana. Bere lanak liburuetatik haratago, bere poeta izaerari ondo baino hobeto egokitzen zaion literatur aldizkarietan, hala nola Xaguxarra, Susa, Maiatz, Egan, Hegats eta, azkenik, Senezen edota antologia-liburuen bidez –adibidez Alkoola poemak, Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak edo Bertzerenak– ezagutu ahal izan ditu euskal irakurleak. Hona hemen, kronologikoki:
|
|
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Italieraz) Giulio Einaudi Editore. 2018-09-30 (Noiz kontsultatua: 2018-10-25).
- ↑ Pavese, Cesare. (1997). «Hitzaurrea» Bizitza lanbide. Ibaizabal ISBN 84-8325-044-6..
- ↑ Literatura unibertsala : batxilergoa 2. EIZIE L.G. 2012, 262 or. ISBN 9788497467551. PMC 863220291. (Noiz kontsultatua: 2018-10-25).
- ↑ Aldekoa, Iñaki. (). Literatura unibertsala : batxilergoa 2. EIZIE ISBN 9788497467551. PMC 863220291. (Noiz kontsultatua: 2018-11-05).
- ↑ NdN Euskal itzulpengintzaren datu basea | EIZIE. (Noiz kontsultatua: 2018-10-30).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Cesare Paveseren lan euskaratuak on-line, Euskarari Ekarriak webgunea.