Pinotxoren abenturak (italieraz Le avventure di Pinocchio) Carlo Collodi idazleak 1883an idatzi zuen liburu bat da. Iritzi-emaile askoren ustez, haurrentzako ipuina baino, gaur egungo gizartearen alegoria da.

Pinotxoren abenturak
Jatorria
Egilea(k)Carlo Collodi
Sorrera-urtea1881
Argitaratze-data1883
IzenburuaLe avventure di Pinocchio
Jatorrizko herrialdeaItalia
IlustratzaileaEnrico Mazzanti (en) Itzuli, Attilio Mussino (en) Itzuli eta Carlo Chiostri (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoamaitagarri-ipuina eta children's story (en) Itzuli
Hizkuntzaitaliera
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaToscana
Fikzio-unibertsoaPinocchio universe (en) Itzuli

Pinotxo Carlo Collodi-k sortutako pertsonaia da eta liburua 1883an argitaratu zen Italian. Hasiera batean, Collodiren asmoa ez zen haurrentzako ipuin bat idaztea, jatorrizko bertsioan Pinotxo urkatu egiten dute egindako hutsengatik. Beranduagoko bertsioetan istorioaren amaiera ezaguna sortu zen, non Pinotxo benetako haur bihurtzen den.

Estiloari dagokionez, istorioa berritzailea eta modernoa izan zen eta eragina izan zuen idazle askorengan. Florentziar jatorriko hitz eta esaerez aberastutako italieraz idatzia dago. Liburuan azaltzen diren hainbat kontzeptu gizartean sustatu dira, hala nola, gezurtiei sudurra haztearena.

Pinotxok arrakasta izan zuen berehala, baina familia aberatsen artean ez zen haurrentzako egokitzat jo.

Aleksei Tolstoik moldaketa ezagun bat idatzi zuen errusieraz, Burratinoren abenturak izenekoa (burratino hitzak italieraz "txotxongilo" esan nahi du).

Pertsonaiak aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Pinotxo: egurrezko txotxongilo bihurri bat, amaieran ume bihurtzen dena bere bihotz onarengatik.

Geppetto: Pinotxo sortu zuen zurgin zaharra, ileorde hori bat daukana.

Maisu Gerezi edo maisu Antton: Gepettoren zurgin lagun bat. Berak aurkitutako egur pusketatik sortu zen Pinotxo.

Kilker Hiztuna: Aholkuak ematen dituen kilkerra. Pinotxok hil zuen, baina gero mamu gisa agertzen zaio askotan.

Sujale: Txotxongilolaria. Itxura beldurgarria izanarren, ona da azkenean.

Arlekino, Politxinela eta Rosaura anderea: Pinotxo euren anaiatzat hartzen duten txotxongiloak.

Azeria eta Katua: Pinotxori iruzur egiten dioten animaliak, herren eta itsuarena eginez.

Ostalaria: Karramarro Gorria ostatuaren jabea, elkar hartua dagoena Azeria eta Katuarekin Pinotxori iruzur egitearren.

Ile turkesako Maitagarria: Pinotxoren zaindaria, lehen nebatzat eta gero semetzat hartzen duena. Amaieran Pinotxo ume bihurtzen du.

Belatza: Pinotxo urkabetik salbatzen laguntzen diona Ile turkesako Maitagarriari.

Medoro: Ile turkesako Maitagarriaren kanitxe zalgurdi-gidaria.

Hontza eta Belea: Kilker Hiztunarekin batera, Pinotxo artatzen duten sendagileak.

Papagaia: Pinotxori adierazten diona Azeriak eta Katuak Mirariren Soroan egindako iruzurra.

Epailea: Tentelerri izeneko hiriko epailea, gorilen arrazako tximinoa dena.

Sugea: larru berdea, suzko begiak eta isatz zorrotza dituen sugea, barrearen barrez hil dena.

Nekazaria: Pinotxo zepoz harrapatu eta zakur zaintzaile lan egitera behartzen duena, Melanpo aurreko zakurra hil zaiolako.

Ipurtargia: Pinotxo zepoak harrapatuta aurkitzen duena.

Lepazuriak: nekazariaren oilaskoak lapurtzen dituztenak. Pinotxok salatzen ditu.

Usoa: Itsasertzera eramaten duena Pinotxo Gepettoren bila.

Marrazoa: Gepetto irensten duena. Bere sabelean biziko da agurea.

Izurdea: Pinotxori Erle langileen herria izenekoaren nondik norakoak azaltzen dizkiona.

Barraskiloa: Ile turkesako Maitagarriarentzat lan egiten duena. Amaieran Pinotxok bere diru guztia emango dio.

Alidoro: guardien artzakur handia. Pinotxok itotzetik salbatu zuen eta berak Pinotxo frijituta izatetik.

Arrantzale berdea: munstroa zirudien arrantzale itsusi bat. Ilea, azala, begiak eta bizar luzea berde zituen. Bere sarean harrapatu zuen Pinotxo eta frijitzen saiatu zen zartagin batean.

Romeo edo Metxa: metxa bat bezain meharra, zimela eta luzanga den Pinotxoren eskola-laguna. Berarekin joan zen Jostailuen Lurraldera.

Gizontxoa: Jostailuen Lurraldearen jabea.

Muxartxoa: Pinotxori Jostailuen Lurraldeari buruzko egia azaltzen diona, baita astakume bilakatuko den ere.

Zuzendaria: Pinotxo astakumeak lan egiten duen zirkuaren zuzendaria.

Eroslea: danbor bat egiteko Pinotxo astakumea erosten duena. Soka bati lotuta uretara bota zuen Pinotxo, baina ito egin beharrean txotxongilo bihurtzen da berriro.

Atuna: Marrazoak Pinotxorekin batera irentsi zuen. Berak ere ihes egin zuen eta Pinotxo eta Gepetto eraman zituen hondartza batera.

Euskarazko itzulpenak aldatu

Agustina Pontestak itzuli eta Elkar argitaletxeak argitaratu zuen 1987an, eta 2011n, itzulpen horretan oinarriturik, beste itzulpen bat argitaratu zen Galtzagorri Elkarteak Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin bultzatutako Klis Klasikoak bildumaren barruan, Koldo Biguri eta Garazi Joana Goikoetxearen eskutik.

Filmak aldatu

Pinotxori buruzko 20 filmetik gora egin dira, haien artean, Walt Disneyek 1940an egindako Pinotxo marrazki bizidun filma, Luigi Comencini-ren 1972ko filma eta arrakasta handiegirik izan ez zuen 2002ko Roberto Benigni-rena.

Disneyren Pinotxo filma (1940ko otsailaren 7an estreinatua) moldaketa askea den arren, animazio maisulana da eta Estatu Batuetako Kongresuko Liburutegiak "kulturalki garrantzitsu" izendatu du. Horregatik, herrialde honetako Film Erregistroan babesteko aukeratua izan zen.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu