Giorgio Caproni (Livorno, 1912ko urtarrilaren 7a - Erroma, 1990eko urtarrilaren 22a) italiar poeta izan zen.

Giorgio Caproni

Bizitza
JaiotzaLivorno1912ko urtarrilaren 7a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1912ko urtarrilaren 7a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1990eko urtarrilaren 22a)
HeriotzaErroma1990eko urtarrilaren 22a (78 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
frantsesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta, literatura-kritikaria, itzultzailea eta partisanoa
Jasotako sariak

IMDB: nm2516736 Musicbrainz: 341416a2-98cc-428d-ae43-bd892d86e040 Discogs: 4679292 Edit the value on Wikidata

Biolin- eta musika-ikasketak hasi bazituen ere, oso gaztetatik jo zuen literaturaren bidetik. Genevan bizi izan zen 1938. urtea arte eta bertako aldizkarietan idatzi zituen lehenengo poemak. Lehenengo bilduman Come un´allegoria (1936, Alegoria bat bezala), garai hartako Florentziako higikunde hermetikoarekiko urruntasuna erakusten du. Handik bi urtera Ballo a Fontanigorda ed altre poesie (1938, Dantza Fontanigordan eta beste poema batzuk) argitaratu zuen. 1939an Frantziaren kontra borrokatu behar izan zuen. Prosa-liburu batean agertzen da drama hura: Giorni aperti (1942, Egun irekiak). 1943an Cronistoria liburua argitaratu zuen eta Caproniren beste aldi bat hasi zen lan horrekin, oinazean eta tristuran barneratu zena. Il Seme del piangere (1959, Malkoen hazia) lanarekin erritmo herrikoietara, ironiaren bidera, itzuli zen. 1960. urtetik aurrerako lanetan Jainkoaren eta ezerezaren inguruko ikerketak agertzen dira. 1975ean, Il Muro della terra (Lurraren harresia) lanean, Caproniren pentsamoldearen oinarria agertzen da: nola sinets dezake arrazoizko gizaki batek jainko irrazional batengan? Azken liburuak Il Franco Cacciatore (1982, Basa-ehiztaria) eta Il Conte di Kevenhüller (1986, Kevenhüllerreko kondea) ditu.

Erreferentziak aldatu