Giuseppe Parini

Giuseppe Parini (Bosisio Parini, Lonbardia, Italia, 1729ko maiatzaren 23a - Milan, Italia, 1799ko abuztuaren 15a) italierazko poeta izan zen.

Giuseppe Parini
Giuseppe Parini pastel on paper.jpg
Abade

Bizitza
Jaiotza Bosisio Parini1729ko maiatzaren 23a
Heriotza Milan1799ko abuztuaren 15a (70 urte)
Hobiratze lekua Mojazza Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak Italiera
Jarduerak
Jarduerak poeta eta idazlea
Lan nabarmenak Lode al Beato Angelo Carletti (en) Itzuli
Il giorno (en) Itzuli
Kidetza Accademia dei Trasformati (en) Itzuli
Arcadiako Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa

Apaiz egin zen 1754. urtean. Serbolloni dukeen etxeko hezitzaile izan zen 1754-1762 urteetan. Aristokraziari buruzko satira obra luze bat egin zuen, Il giorno (Eguna), lau liburuz osatua, Milango aitoren semeak gogor kritikatzen zituena. Gazzeta di Milano egunkariko zuzendari izendatu zuten 1768. urtean. Oda ugari idatzi zuen, bestalde: Il bisogno (Beharra), Il messaggio (1793, Mezua), La caduta (1785, Erorketa), Alla Musa (1795).

ErreferentziakAldatu