Sirius Passet Groenlandia iparraldean aurkitzen den Kanbriar garaiko aztarnategia da[1]. Ipar-ekialdeko Groenlandiako natura parkean zaintzen duen Sirius patruilak ematen dio izena.

Groenlandiaren iparraldeko eskualdea.
Halkieriaren fosila.

Geologia aldatu

Groenlandian iparralderen dagoen J.P. Koch fiordoaren ekialdeko ertzean kokaturiko sei eremutan aurkitu dira foslak[1]. Kanadako Burgess Shale aztarnategi ezaguna baino 10-15 milioi urte zaharragoa da, Txinako Maotianshan Shales-en garaikidea. Duela 518 eta 508 milioi urte artean eratu zen[2]. Analisi geokimikoek erakutsi dutenez aurkituriko izakiak gutxieneko oxigenoaren mugan bizi ziren eta oxigeno gabezia horri esker kontserbatu izan dira fosilak halako egoera onean[3].

Historia aldatu

A. Higgins-ek aurkitu zuen 1984 urtean egindako espedizio geologiko batean. 1987an Simon Conway Morrisek ikerketaren emaitzak argitaratu zituen eta ordutik aurrera Conway Morris berak eta J. S. Peelek hainbat espedizio gidatu zituzten bertara[4].

Fauna aldatu

Artropodoak dira nagusi Sirius Passet aztarnategiko fosilen artean, hala ere trilobiteen bi espezie baino ez dira aurkitu[5]. Honako genero hauek aurkitu dira:

Fosilak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Peel,J.S. & Ineson,J.R. 2011, The extent of the Sirius... Bulletin of Geosciences, 86, 535-543.» www.geology.cz (Noiz kontsultatua: 2019-04-11).
  2. (Ingelesez) Stein, Martin. (2010). «A new arthropod from the Early Cambrian of North Greenland, with a ‘great appendage’-like antennula» Zoological Journal of the Linnean Society 158 (3): 477–500.  doi:10.1111/j.1096-3642.2009.00562.x. ISSN 1096-3642. (Noiz kontsultatua: 2019-04-11).
  3. Hammarlund, Emma U.; Smith, M. Paul; Rasmussen, Jan A.; Nielsen, Arne T.; Canfield, Donald E.; Harper, David A. T.. (2019). The Sirius Passet Lagerstätte of North Greenland-A geochemical window on early Cambrian low-oxygen environments and ecosystems. Geobiology. 17:, 12-26 or..
  4. (Ingelesez) «The earliest annelids: Lower Cambrian polychaetes from the Sirius Passet Lagerstätte, Peary Land, North Greenland - Acta Palaeontologica Polonica» www.app.pan.pl (Noiz kontsultatua: 2019-04-11).
  5. «Palaeos Paleozoic: Cambrian: Sirius Passet Lagerstätten» web.archive.org 2007-08-31 (Noiz kontsultatua: 2019-04-12).

Kanpo estekak aldatu