Ellesmere (uhartea)

kanadar uhartea

Ellesmere edo Umingmak Nuna[1] (inuiterazko jatorrizko izena) Kanadako hirugarren uharterik handiena eta munduko hamargarrena da, Uhartedi Artikoan kokatutakoa. Nunavuten barruan sartuta dago administratiboki.

Ellesmere (uhartea)
Datu orokorrak
Mendirik altuenaBarbeau Peak (en) Itzuli
Garaiera2.616 m
Motauharte
Luzera820 km
Zabalera440 km
Azalera196.235 km²
EponimoaFrancis Egerton, 1st Earl of Ellesmere (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak79°50′00″N 78°00′00″W / 79.833333333333°N 78°W / 79.833333333333; -78
UTC orduaEkialdeko Ordu-eremu eta Erdialdeko Ordu Estandarra
Honen parte daUhartedi Artikoa
Estatu burujabe Kanada
Territory of Canada Nunavut
Ur-gorputzaBaffin badia
Jones Sound (en) Itzuli
Leku geografikoaElisabet Erreginaren uharteak

196.235 km2-ko azalera dauka eta 2001ean 168 biztanle zituen. Grise Fiord (Aujuittuq) udalerri handiena da. Beste herri edo asentamendu jarraitu nbat dago bertan, Resolute / Qausuittuq. Gainera, Alert izeneko estazio meteorologiko bat ere bada, biztanlego ofizialik gabe, baina urte osoan zehar bertan zientzalari eta langileak dituena.

Geografia

aldatu

Hego-ekialdean, Groenlandiatik banatuta dago itsas zerrenda batekin, Nares itsasartea deitutakoa. Gertuko Groenlandiako inuit komunitateek Ellesmerera jotzen zuten tarteka ehizara.

Mendebaldera, Axel Heiberg uhartea dago, zeina bereizten den Ellesmeretik Nansen eta Eureka itsasarteen bidez. Hegoaldera Devon uhartea dago, Jones Sound delakoak bereizia.

 
Ellesmereko hego-ekialdeko glaziarrak 1975. urtean

Kandadiar artikoko mendizerra handienak daude Ellesmeren, eta hauen artean munduko mendizerra iparraldekoena, Challenger Mountains direlakoak. Nunavuteko mendi garaiena bertan dago, Barbeau Peak (2.616 metro). Zazpi fiordo oso luze eta sakon daude uhartean, eta glaziar ugari. Uhartearen %40 inguru izotzaren azpian dago urte osoa zehar.

 
Tundra ingurunea udan, Quttinirpaaq Parke Nazionalean 2011n.

Ellesmereko ipar-mendebaldeko kostaldea 500 km luze zen izotz-kapa batek okuaptzen zuen 20. mendera arte. Hau %90an inguru gutxitu zen 20. mendean, bereziki 1930 eta 1940ko hamarkadetan,

Lurraldearen %20 inguru hartzen du Quttinirpaaq Parke Nazionalak.

Lurraldea eta gizakiak

aldatu

Ellesmereko ipar-mendebaldeko kostalde parte batzuk giza-okupazioarentzat gogorregiak suertatu zirela dirudi, baina gainerakoetan paleo-eskimo eta inuitak, herri artikoak, bizimodu nomadikoa egiteko gauza izan dira ingutune latz honetan.

Duela 4500 urte inguru iritsi ziren gizakiak lehen aldiz inguru honetara. Pre-Dorset izenarekin ezaguna den Paleo-Eskimo kultura anitz batek Bering itsasartetik mendebalderantz migratu zuen eta inguru honetaraino iritsi. [2] Ebidentziek iradokitzen dute Pre-Dorset kultura sasioaren araberako nomada zela, asentamenduen artean mugitzen zela baliabideak aprobetxatzeko.

Dorset kultura

aldatu

Pre-Dorset kulturari Dorset kulturak jarraitu zion duela 2800 urte inguru. Pre-Dorset eta Dorset kulturen arteko desberdintasunak teknologia litikoan, artean eta eraikuntza estiloetan daude, eta bata bestearen ondorengo zuzena dela pentsatu izan den arren, harremana ez dago argi. Dorset kulturan, arkua eta gezia ez ziren erabili, bai ordea aurreko zein ondorego kulturetan [3].

Thule kultura eta inuitak

aldatu

Thule herria, inuit modernoaren arbasoak, Alaskatik Ipar-mendebaldeko Lurraldeetara eta Nunavutetara migratzen hasi ziren 1300. urterako.

Inuit herriak dira Thule kulturaren ondorengo zuzenak, eta uharte hauetan ere bizi ziren. Herri semi-nomadikoa ziren eta hortaz uhartea ondo ezagutu arren, ez zuten hemen edo beste toki batzuetan asentemandu jarraiturik egiten, bai ordea, neguko kanpamenduak 100 pertsona artekoak, eta udakoak aldiz, dozena bat edo gutxiagokoak.[4]

Hala ere, 15. mendetik 19.era, Izotz Aro txikia izan zelarik, eskualdea inuitentzat ere bizitzeko gogorra bilakatu zen, eta gizakiek oso gutxitan bisitatu zuten uhartea garai horretan.[5]

Europar kolonizatzaileen iritsiera

aldatu

Ipar Amerikako Artikoaren esplorazio europarraren hasierako fasearen zati handi bat Ipar-mendebaldeko Pasaiaren bilaketa batean zentratu zen eta Britainia Handiak ekin zion. 1616ko William Baffinen espedizioa izan zen Ellesmere uhartera iritsitako lehen europarrena izan ziren. Baffinek izendatu zituen hegoalde eta hego-ekialdeko kostetan dauden Jones Sound eta Smith Sound badiak.

1818an, John Rossek zuzendu zuen espedizioa ere iritsi zen uhartera.

1845an, Franklinen espedizio galduaren desastrea gertatu zen, Ellesmeretik gertu. Haren bola abiaturiko beste espedizio batzuek, eskualdearen ezagupen geografikoa handitu zuten. Horietako bat Edward Augustus Inglefieldek zuzendu zuen 1852an, era berak eman zion Ellesmere izena uharteari, espedizioa sustatu zuen Royal Geographical Society erakundeko presidentea Francis Egerton zelako, Ellesmereko Earl (nobleziako kargu bat) delakoa.[6]

Garai bertsuan beste eskualde batzuetako inuitak Ellesmerera itzultzen hasi ziren, izenez ezaguna zitzaien eskualde bat lehenagotik ere, Izotz Aro Txikia amaitzen ari zelarik. Qitlaq izeneko buruzagiak talde bat zuzendu zuen bertara 1850eko hamarkadan Baffin uhartetik, eta 1870erako talde nomadak jada bazebiltzan Ellesmeren.

Estatu Batuen interesa ere piztu zen eskualdean 19. mendearen bigarren partean. Adolphus Greelyk 1881an ekialdetik mendebaldera gurutzatu zuen uhartea, eta bidean baso fosilduak aurkitu zituen besteak beste.

1880. urtean, britainiar subirautza Kanadako agintera igaro zen ofizialki.

20. eta 21. mendeak

aldatu

20. mendearen 2. zatitik aurrera, inuiten bizitza nomadikoa aldatu egin da eta asentamendu finkoetan berrantolatu da kultura hau Kanada iparraldean, bereziki Nunavut esaten duten eskualdean. Herrietan finkatze hau behartua izan zen kasu batzuetan, eta hain zuzen ere egun artxipelago honetan dagoen Resolute / Qausuittuq herria hegoalderahotik ekarri zituzten Inuitekin sortu zen 1950eko hamarkadan.[7]

 
Resolute edo Qausuittuq 2004. urtean.

Hala ere, urteen poderioz, eta azkenean auto-gobernu gaitasuna gauzatu delarik nolabait Nunavuten, azpiegitura sozial modernoak eta biziraupena ziurtatzeko, inuitek ere bat egin dute asentamenduekin.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
  2. (Ingelesez) «Dorset DNA: Genes Trace the Tale of the Arctic's Long-Gone 'Hobbits'» NBC News.
  3. (Ingelesez) Houmard, Claire. (2018-01-01). «Cultural Continuity from Pre-Dorset to Dorset in the Eastern Canadian Arctic Highlighted by Bone Technology and Typology» Arctic Anthropology 55 (1): 24–47.  doi:10.3368/aa.55.1.24. ISSN 0066-6939..
  4. (Ingelesez) «Inuit» www.thecanadianencyclopedia.ca (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
  5. Dick, Lyle. (2001). Muskox land: Ellesmere Island in the age of contact. University of Calgary Press ISBN 978-1-55238-050-5. (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
  6. «Ellesmere Island | The Canadian Encyclopedia» www.thecanadianencyclopedia.ca (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
  7. (Ingelesez) «Resolute» Travel Nunavut (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Kanadako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.