Canis lupus arctos

Otso artiko» orritik birbideratua)

Otso artikoa, otso polarra edo otso zuria (Canis lupus arctos) Canidae familiako ugaztun haragijalea da, otsoaren azpiespezie bat.

Canis lupus arctos
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaCanidae
GeneroaCanis
EspezieaCanis lupus
Azpiespeziea Canis lupus arctos
(Pocock, 1935)
Banaketa mapa

Ezaugarriak aldatu

Isatsarekin batera 1-2 metro luze artekoa da, 63-78 cm-ko garaiera du eta batez besteko pisua 45 kilotan dauka (80 kiloko aparteko arrak ikusi diren arren).

Otso artikoa otso arrunta baino txikiagoa da normalean, eta ilajea 3 hilabete betetzen dituztenean erabat zuria daukate (jaiotzean grisa duten bitartean, hots, heldutzen diren heinean zuritzen joaten dira).

Belarriak txikiak dituzte, gorputzaren beroa eta tenperatura mantentzeko eboluzio bat.

Otso hauek 7-10 urtez bizi dira bizitza basatiak libre, gatibutasunean 18 urtetara heldu daitezkeelarik.

Elikadura aldatu

Otso artikoak, otso mota guztiek bezalaxe, taldean ehizatzen du. Bere harrapakin arruntenak elur-oreinak eta idi musketadunak dira. Baina harrapakin txikiagoak ere harrapatzen ditu, artikoko erbiak, itsas txakurrak eta elurretako eperrak (eper zuriak), beste horrenbeste.

Ugalketa aldatu

Normalean, ar eta eme alfak edo menderatzaileak dira ugaltzen direnean, baina talde handietan ez dira bakarrak.

3 urte betetzean eskuratzen dute ugaltzeko adina.

Artikoko izotz gogorraren ondorioz, izotz-azpiko gotorlekuak aitzurtu edo zulatu beharrean arroken arteko kobazuloak erabiltzen dute gotorlekutzat. Bertan, emeak 2 edo 3 kume erditzen ditu maiatzaren bukaerako eta ekainaren hasierako hilabete artean. Bere erditze kopuru urria Artikoko elikadura eskasagatik dela uste da (gainontzeko otso azpiespezieen erditze kopurua 4-5 artean izaten ohi da).

Ernaldia edo sabelaldia 63 egunetakoa da eta 2 urteren bueltan kumeak independizatzeko gai dira.

Hedapena aldatu

Otso hauek Kanadako uharte artikoetatik Groenlandiako ekialde eta iparralderaino hedatzen dira, 68° N-ko latitudea baino iparralderago.

Bere habitata zitala eta bizitzeko zaila da, Inuit tribuak ere ez dira hain iparraldera bizi.

Erreferentziak aldatu

IUCN-ko mehatxaturiko espezieen zerrenda gorria (Ingelesez)

Kanpo estekak aldatu