Ireki menu nagusia

Saint Barthélemy

Antillak uhartediko irla. Antilla Txikiak, Antilla frantsesak multzoko bat
Saint Barthelemy» orritik birbideratua)

Saint BarthélemySaint Barts, Saint Barths, Saint Barth eta St-Barth izenez ere ezaguna— Frantziaren itsasoz haraindiko kolektibitate bat da, Karibe itsasoan kokatua. Historikoki, Suediaren kolonia bakarra izan da. 2007ko otsailaren 22an lortu zuen gaur egungo itsasoz haraindiko kolektibitatearen estatusa, Guadalupetik bananduta.

Saint Barthélemyko kolektibitatea
Collectivité de Saint-Barthélemy
Frantziako itsasoz haraindiko kolektibitatea
Ikurra
Bandera Armarria
PrefekturaGustavia
Gobernua
 -  Presidentea Bruno Magras
 -  Prefeta
Geografia
 -  Guztira 361 km2
Biztanleria
 -  Zenbatespena  (2014) 9.035 bizt.
 -  Dentsitatea 25 bizt./km2
Webgunea
Kontseilu Orokorra

Eduki-taula

HistoriaAldatu

Saint Barthélemyn karibeak bizi ziren. Haiek Ouanalao deitu zioten uharteari. Uhartea ikusi zuen lehendabiziko europarra Kristobal Kolon izan zen, eta bere anaiaren izena jarri zion.

Frantziako kapitain Lonvilliers de Poincyk uhartearen jabetza aldarrikatu zuen 1648an. Frantziak 1784an Suediari saldu zion, eta horrek birsaldu zion Frantziari 1878an. 2003ko abenduaren 6an bertako biztanleak Guadalupetik banantzea bozkatu zuten, eta 2007ko otsailaren 22an itsasoz haraindiko kolektibitatearen estatusa lortu zuten.

GeografiaAldatu

 
NASAk uharteari satelitetik egindako argazkia.

Saint Barthélemy Puerto Ricotik 250 kilometro ekialderantz dago, Saint Martin, Saba eta Angila uharteetatik gertu.

Gustaviak, uhartearen hiriburuak, Gustavo III.a Suediakoaren izena hartu zuen, baina uharteko kokagune zaharrena Lorient herrixka da.

DemografiaAldatu

2007ko erroldan, Saint Barthélemyk 8.450 biztanle zituen, gehienak kaukasoarrak.

Uharteko biztanleak kreolez eta frantsesez mintzo dira, baina turismo arloan ingelesa erabiltzen da.

Biztanle kopuruaren bilakaera
1766 1785 1812 1885 1961 1967 1974 1982 1990 1999 2007
327 950 5.482 2.600 2.176 2.351 2.491 3.059 5.038 6.852 8.450
Frantziar eta suediar erroldetan jasotakoari jarraituz.

PolitikaAldatu

 
Saint Barthélemyko mapa

Administratiboki, Saint Barthélemyko uharte osoa Frantziako komuna bat zen, baina 2007an itsasoz haraindiko kolektibitate bihurtu zen.

EkonomiaAldatu

Saint Barthélemyn erabiltzen den txanpona euroa da. Uhartearen BPGa, per capita, 26.000 euro da, hots, Metropolitar Frantziarena baino % 10 gehiago.

Kanpo loturakAldatu