Argizaiol
![]() Bi argizaiolen irudia. Segura, Goierri, Gipuzkoa. Euskal Herria. | ||
Ezaugarriak | ||
---|---|---|
Mota | Lanabesa edo apaingarria. | |
Lekua | ![]() | |
Materiala | Egurra | |
Argizaiola argizaria kiribilduz biltzeko eta hildakoen aldeko erlijio ospakizunetan zehar piztua mantendu dadin erabili ohi den zurezko taula da.[1] Laua edota apaindua izan liteke, itxura ezberdinetakoa ere izan liteke, baina ohikoenek eskuz hartzeko heldulekua, argizari zuri edo horia (ezkondutako edo ezkongabea den hildakoaren arabera) kiribiltzen den erdialdeko atal laua. Aurreko aldea apaindu eta itxuratu egiten da.
Bere itxura apaina eta dotorea da, eta zoomorfoa edo antropomorfoa da. Apainketa gaiak kutxa, zutabe, hilarri eta beste hainbat euskal objekturen antzekoa izan dezake. Lauburu, errosetoi, hosto, gurutze, eta abar. Euskal Herrian ez ezik, Pirinioetan agertzen da, hala nola Bigorran.
IzenaAldatu
Argizaiol hitza argizai (argizari) eta ohol (taula) hitzetatik eratorria da.
ErreferentziakAldatu
- ↑ http://www.euskomedia.org/aunamendi/3576?q=argizaiola&partialfields=fondo%3Aau%25F1amendi&numreg=1&start=0 Argizaiolari buruzko Bernardo Estornes Lasaren artikulua irakurgai. Auñamendi Eusko Entziklopedia