Ireki menu nagusia

Izaskun Arrue

irakasle eta erizaina

Izaskun Arrue Goikoetxea (Arribe, Nafarroa, 1927ko abuztuaren 28a - Gasteiz, 2016ko azaroaren 10a), irakasle eta erizaina, Arabako ikastoletako lehenengo andereñotzat onartua izan da. Gerraondorengo Gasteizko giroan lehenengo ikastolaren sortzailetariko bat izan zen, Olabide ikastolarena alegia.

Izaskun Arrue
Bizitza
Jaiotza Arribe1927ko abuztuaren 28a
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Gasteiz2016ko azaroaren 10a (89 urte)
Jarduerak
Jarduerak katedraduna eta erizaina

BiografiaAldatu

Arriben jaioa, Izaskun Arrue Donostian Magisteritza eta Erizaintza ikasi zuen. 1960ean ezkondu eta Gasteizera joan zen bizitzera; han, San Prudentzio Arte eta Lanbide eskolan lanean aritu zen. 1963an Gasteizko guraso talde bat, erbestean zegoen Andoni Karmelo Urrestarazu "Umandi"ren ikasleak izanak, euskal irakasle bat ari zen bilatzen haien seme-alabeei euskaraz irakasteko. Izaskun Arruek aukera onartu zuen eta aurretik Donostiara joan zen, han Karmele Esnalekin metodologia ikasteko. Horrela, 1963ko abenduaren 4an hasi zen haur talde batekin lanean. Eskola bere etxe propioan sortu zuen, Zerkabarren kaleako 9an, 4.solairuan. Horretarako, nahiz eta etxe txikia izan, ikasgela moduan gela handiena moldatu zuen. Lehenengo talde hura hamabi ume ingurukoa zen baina urtez urte taldea handitzen joan zen. Eskola berria, frankisten aurrean, Estibalizko santutegiaren babesa izan zuen, batez ere Ixidro Bastarrikaren laguntzaz. Baina haur taldea handia zen eta beste lokal bat behar zuen; orduan, Afrikan zebilen moja batek txalet txiki bat alokairuan eskaini zien. Horrela, 1967an, Estibaliz etorbidera eraman zuten ikastola. 1969an, legea zela eta, eskolari izen bat jarri behar izan zioten, ikastola hitza aipatu gabe,jakina. Izen berria Colegio Padre Raimundo Olabide izan zen, gaur egun Olabide ikastola bezala ezaguna. Dena dela, txalet hori ere txiki gelditu zitzaien eta beste txaletak hasi ziren hartzen. Sei urte egon zen han ikastola. 1973an gurasoek Lasarteko eraikuntza sortu zuten. Baina ondoren euskararen batasunaren inguruko eztabaida sortu zen eta Izaskun Arrue proposamen berriarekin ados-ez eta irakaskuntza utzi zuen.

Ikastola utzi ondoren hamasei urtez erizain bezala aritu zen Izaskun Arruti Gasteizen, Abetxuku auzoko osasun-etxean, erretreta hartu arte.

SariakAldatu

Erretiroa hartu eta hainbat urteren buruan egindako lanaren ordaina hainbat sarirekin jaso zuen:

BibliografiaAldatu

Kanpo loturakAldatu

Ikus, gaineraAldatu