Carmen Miranda Zubieta

Kultura bultzatzailea

Carmen Miranda Zubieta (Galdakao, Bizkaia, 1937 - ib., 2021eko azaroaren 4a) kultur-ekintzailea. Euskara bultzatzeko helburua duen Gerediaga Elkartearen sortzaileetako bat da. hamabost urtez Madrilgo Prado Museoa zuzendu ostean, Bilboko Arte Ederren Museoaren zuzendu duen Migel Zugazaren ama zen.

Carmen Miranda Zubieta

Bizitza
JaiotzaGaldakao, 1937
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza2021eko azaroaren 4a (83/84 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Leopoldo Zugaza Fernández
Seme-alabak
LeinuaAngel Zubieta
Jarduerak
Jarduerakkultura-ekintzailea
KidetzaGerediaga Elkartea

Biografia aldatu

1937an jaio zen Galdakaon. Bere aitak larruzko enpresa bat zuen Lemoan, baina Gerra Zibileko bonbardaketak eta gero, Durangora joan ziren bizitzera. Bere ama, Angel Zubietaren arreba izan zen. Berrizko Mercedarias ikastetxean ikasi zuen eta piano irakasle titulua ere lortu zuen. Denbora batez Berrizko mojei laguntzen jardun zuen.[1]

1961ean Leopoldo Zugaza editore, kultur sustatzaile eta historialariarekin ezkondu zen.

Durangoko Arte eta Historia Museoari Txillida eta Lekuonaren obrak eman zizkion.

Ekintzaile aldatu

Senarrarekin batera zenbait kultur ekimen bultzatu zituen, besteak beste, Gerediaga Elkartea, Durangoko Kurutziaga Ikastola eta Labayru Fundazioa.[1][2]

Gurutze Arregi Durangoko alaba izendatu zezaten bultzatzu zuen taldearen kidea ere izan zen.[3]

Zarautzko PhotoMuseum eta Larramendi institutuaren kidea, baita Ikeder enpresako bazkidea ere.

Sariak eta aitortzak aldatu

  • 2015ean Argizaiola Saria. 1965ean euskal kultura bultzatzeko Gerediaga Elkarteak Durangoko Azokaren sortzaileak omendu zituen, Carmen Mirandarekin batera Leopoldo Zugaza, Jose Luis Lizundia, Maria Concepcion Astola, Maria Rosario Astola, Arrate Salazar, Koldo Alzibar eta Jesus Astigarraga.[4][5]

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) Deia. «Carmen Miranda, la elegancia del saber estar (aportando cultura)» www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).
  2. «Fallece la querida duranguesa Carmen Miranda, cofundadora de Gerediaga Elkartea» Mugalari Kultura 2021-11-04 (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).
  3. (Gaztelaniaz) «Fallece Carmen Miranda, cofundadora de la asociación Gerediaga y referente cultural en Durango» El Correo 2021-11-05 (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).
  4. (Gaztelaniaz) Deia. «Muere Carmen Miranda, referente de la sociedad durangarra» www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).
  5. «Carmen Miranda Gerediaga elkarteko sortzailea hil da - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).