Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka
2019tik aurrera Ziburun antolatzen den kultur azoka
Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka edo Ziburuko Azoka urtero Ziburun (Lapurdi) ekaineko lehen asteburuan antolatzen den kultur azoka da. Euskarazko literatura eta musika dira ekimenaren ardatzak.[1]
Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka | |
---|---|
![]() | |
Tokia | ![]() |
Antolatzailea | Argia eta Baltsan elkartea. |
Hasiera | 2019 |
Data | |
Betetzea | Urtero |
Ekimenak 2019an hasi zuen ibilbidea, Baltsan elkarteak eta ARGIA hedabideak antolatuta. Euskal Irratiak, Ziburuko Udalak eta EKEk babestu izan dute.
Edizioak
aldatuEdizioa | Urtea | Argitaletxe kopurua | Leloa |
---|---|---|---|
1. edizioa | 2019 | ||
2. edizioa[2] | 2021 | 23 | |
3. edizioa[3] | 2022 | 33 | Euskarak batzen baitu mugek bereizten dutena... zatoz euskararen eremu askera! |
4. edizioa[4] | 2023 | 36 | Euskara hutsez bete Ziburuko plaza! |
5. edizioa[5] | 2024 | 33 | Euskara ala ezkara! |
Kontzertuak
aldatuAzokaren baitan kontzertu laburrak ere izaten dira:
- 2021: Agustin Alkhat eta Julian Labat.[6]
- 2023: Peio Erramuzpe, Adrian Perez, Patzuko Nice, Adar eta Ixabe.[4]
- 2024: Hegazkin, Bloñ, Lumi eta Pelax.
Erreferentziak
aldatu- ↑ elkartea, IPARLA BAIGURA KOMUNIKAZIOA. (2019-05-20). «Ziburuko lehen euskal liburu eta disko azoka antolatu dute» Kazeta.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-30).
- ↑ «Ziburuko 2. Euskal Liburu eta Disko Azoka» EKE (Noiz kontsultatua: 2024-05-30).
- ↑ «Ziburuko azoka 2022» EKE (Noiz kontsultatua: 2024-05-30).
- ↑ a b «Ziburuko 4. Euskal Liburu eta Disko Azoka» EKE (Noiz kontsultatua: 2024-05-30).
- ↑ «Ziburuko 5. Euskal Liburu eta Disko Azoka» EKE (Noiz kontsultatua: 2024-05-30).
- ↑ «Ziburuko 2. Euskal Liburu eta Disko Azoka egingo dute ekainaren 12an» KULTUR SHAREA 2021-05-26 (Noiz kontsultatua: 2024-05-30).