Klaus Franz Albert Niebel Zapp (Berlin, 1937?, 2012ko abuztuaren 31) alemaniar industrialari eta euskaltzalea izan zen.[1]

Klaus Niebel
Bizitza
JaiotzaBerlin, 1937
Heriotza2012ko abuztuaren 31 (74/75 urte)
Jarduerak
Jarduerakindustrialaria

Altzairutegi bateko esportazio sailean hasi zen lanean eta gaztelania ikasteko asmotan Gernikara joan zen mintzapraktika egiteko asmoz. Berak aitortzen zuenez ez zekien orduan gauza handirik Euskal Herriari buruz, baina bizi guztirako lagun izango zuen Jose Antonio Arana herri giroan ezagutu eta honen bidez hasi zen euskal kulturara hurbiltzen.[2] Euskal Herriko historiaz interesaturik, liburutegi zabala lortu zuen Koloniako bere etxean.

2000ko Durangoko Azokan Argizaiola Saria jaso zuen.[3]

Idazlan hautatuak aldatu

  • Bachem, G.A.: Kelto Romanisch im Gau Köln-Aachen (1969)
  • Homenaje a don Antonio Tovar (1979)
  • Zur geschichte des Euskaltzaindia, der Akademie des Baskischen Sprache ("Euskaltzaindiaren historia laburra" bilduma, 1984)

Erreferentziak aldatu