Anuntxi Arana
Anuntxi Arana Murillo (Luiaondo, Aiara, Araba, 1947ko maiatzaren 23a) arabar antropologoa eta irakaslea da, Angelun, Lapurdin, errotua dagoena, Belgikan urte zenbait egin ondoren. Frantses filologian lizentziatua, AEKko irakasle izan da Baionan, EHEko kidea eta Bortizkeria sexisten aurkako kolektibo feministan ibilitakoa da.[1][2][3]
Anuntxi Arana | |
---|---|
(2007) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Luiaondo, 1947ko maiatzaren 23a (77 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Bordele Montaigne Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Joxemartin Apalategi Jean-Baptiste Orpustan |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | antropologoa eta idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea Euskal Herrian Euskaraz Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea |
Antropologoa
aldatuEuskal mitologia ardatz, antropologian aritu izan da urte luzeetan. Lehen hurbilketa Baionan egin zuen Diplôme universitaire de Basque ikasketen barruan Bidarraiko Harpeko Saindua: erritu eta sineste zaharrak izenburuko lanarekin.
Ipar Euskal Herriko mitologia aztertzen lehena Jean Francois Cerquand (1815-1888) izan zen. XIX. mendeko grafian Cerquand-ek egindako lana Anuntxi Aranak berridatzi eta garaietara egokitu zuen 1986an eta bi liburutan argitaratu zen: Jean François Cerquand bilduma - Ipar Euskal Herriko Legenda eta Ipuinak.
2017an aurreko liburu horren aleak agortuta argitalpen berri bat prestatu zuen.[4]
2019an liburu berri bat prestatzen ibili da hilak, arima herratuak eta mitologia lotzen dituen lan batekin.
XIX. mendean Nafarroa Beherean, Zuberoan eta pixka bat Lapurdin supazterrean kontatzen ziren istorioak bildu zituen Jean Francois Cerquand-ek (1815-1888). Cerquandek testu mota arabera sailkatu zituen liburuko osagaiak: fabulak eta istorio laburrak (San Pedro, Jondoni Petri eta Jesu kristo), ipuin miresgarriak deitutakoak (Mari Errauskine eta halakoak, munduan nonbait kokatzen direnak), eta Euskal Herrian kokatuta izaki mitikoek protagonizatzen dituzten kondairak. Irri istorio gutxi batzuk ere badira, irri edo burla egiteko.
Cerquandek argitaratu zituen istorioak beste era batera antolatu zituen Anuntxi Aranak bere bertsioetan, fabulekin hasita; gero ipuin miragarriak edo irrigarriak; eta bukaeran Euskal Herriko pertsonaiak dituzten kondaira mitikoak, izan dadin laminak, basajaun, herensugea, euli langileak (prakagorriak)...
Cerquandek bere obran frantsesari lehentasuna eman zion, geroago argitaratu zituen euskarazko originalak, batzuetan frantsesez ziren istorio batzuk ez ziren euskaraz, alderantziz, aldiz, ez zen gertatzen. Anuntxi Aranaren lehenengo edizioan horiek bukaerarako utzi zituen, baina 2017ko argitalpenean beste ipuinen artean sartu zituen, bere itzulpena zela seinalatuz.
Euskalkien tratamendua berezia izan zen jatorrizko liburuan. Cerquand, Frantziako Akademia Nazionaleko inspektorea izanik, errientei (ez da emazterik transkribatzaileen artean) eskatu zien bere ikasleen etxeetara joan zitezen, eta galdetzeko zekitenei ipuin horiek konta ziezaieten. Maisu bakoitzak, bere moduan transkribatu zituen gero eta, batetik bestera, nahiz eta euskalki bera izan, diferentzia handia izaten da. Eta batzuetan istorio bakar batean ere, bi grafia agertzen dira, edo bi aditz forma, adibidez: "zion" eta "zakon". Aranak errespetatu zuen hori, aditzetan ez zuen batere aldatu, eta deklinabideetan erregularizatu zuen, eta beti hiztegia gehitu zuen azpian, jendeak ikus dezan zein zen esanahia.
Irakurketa ez da umeei egiteko modukoa, emeki irakurri behar dira, beharbada bi aldiz ere bai, hiztegiari begira ondo ulertzeko, baina gero izugarri balio dute.
Iparraldeko lehen tesia euskaraz
aldatuAranaren lan nagusia 1996an egin zuen: Bordele-Montaigne Unibertsitateak eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarrekin zuzendutako doktorego tesia Orozko Haraneko kondaira mitikoak, bilduma eta azterketa izenburukoa.[6][7] Euskal Herriko Unibertsitateak argitaratu zuen 1998an liburu moduan.[8] Iparraldean euskaraz aurkeztu ziren lehenengo tesiak Anuntxi Aranarena eta Jasone Salaberriarena izan ziren; elkarrekin zailtasun asko gainditu behar izan zituzten baina lortu zuten azkenean. Durangoko Azokak aitorpen bat egin zien horregatik.[9][10]
Idazlanak
aldatuKaleratu dituen lanik garrantzitsuenak:
- Bidarraiko Harpeko Saindua: erritu eta sineste zaharrak – Haranburu Altuna, (1985)
- Jean-François Cerquand, Ipar Euskal Herriko legenda eta ipuinak - Txertoa, 1985 eta 1986
- "Mari, mairu eta beste" artikulua (Bulletin du Musée Basque, 1996).
- Orozko Haraneko kondaira mitikoak – EHU 1998 (Doktorego tesia)
- Mito hurbilak: euskal mitologia jendeen bizitzan – Gatuzain 2000 eta 2018[11]
- Mitoen bilakatzea, Akaberak eta iraupena. – Gatuzain 2004 eta 2020[12]
- Euskal mitologiaz: Jentilak eta kristauak – Elkar 2008
- Hilak gure artean: agerpenak eta jai-eskeak – Elkar 2015
Sariak eta errekonozimenduak
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ «Anuntxi Arana» 54. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza (Internet Archive) (Noiz kontsultatua: 2019-12-14).
- ↑ «Anuntxi Arana — Booktegi» booktegi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-14).
- ↑ «Anuntxi Arana, euskal mitologiaren ikertzailea» EITB (Noiz kontsultatua: 2022-07-04).
- ↑ Arana, Anuntxi. (2017). (EK) Ipar Euskal Herriko Legenda eta Ipuinak XIX. mendean bilduak. (Noiz kontsultatua: 2019-12-14).
- ↑ a b Eraso, Idoia. (2018-01-02). «Euskal Herriko mitologiari buruz egiten diren interpretazio fantasiatsuek kezkatzen naute» Kazeta.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-14).
- ↑ Arana Murillo, Anuntxi. «Orozko haraneko kondaira mitikoak. Bilduma eta azterketa» (PDF) Tesiker, Euskarazko doktorego-tesiak (Noiz kontsultatua: 2019-12-13).
- ↑ Arana, Anuntxi. (1996). Orozko haraneko kondaira mitikoak. Bilduma eta azterketa. UBM/BMU (Bordele-Montaigne Unibertsitatea) (Noiz kontsultatua: 2022-07-04).
- ↑ Arana, Anuntxi, 1947-. ([1998]-). Orozko haraneko kondaira mitikoak : bilduma eta azterketa. Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua ISBN 84-8373-090-1. PMC 432705838. (Noiz kontsultatua: 2019-12-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «“La mitologia vasca debería tener su lugar en el curriculum escolar”» 54. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza (Noiz kontsultatua: 2019-12-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Premios Argizaiola» 54. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza (Noiz kontsultatua: 2019-12-14).
- ↑ «Mito hurbilak — Booktegi» booktegi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-14).
- ↑ Arana, Anuntxi. «Mitoen bilakatzea» Booktegi (Noiz kontsultatua: 2022-07-04).
- ↑ «Anuntxi Aranak Argizaiola saria jaso du» EITB (Noiz kontsultatua: 2022-07-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) Anuntxi Arana recibe el premio Argizaiola. (bideoa). Euskal Telebista (Noiz kontsultatua: 2019-12-14).
- ↑ «Euskal mitologiaren oinarri joz», Berria, 2014-12-07
Kanpo estekak
aldatu- Anuntxi Aranaren Argia aldizkariko artikuluak. (>30 artikulu)
- Anuntxi Aranaren Inguma Datu basean. (>20 dokumentu; 5 liburu, 4 artikulu, 6 hitzaldi, ikastaro bat...)
- Anuntxi Aranaren booktegi.eus atarian.
- Anuntxi Aranarekin bideo elkarrizketa booktegi.eus atarian.
- Anuntxi Arana Auñamendi entziklopedian.