Jurassic Park (filma)

Jurassic Park (euskaraz Parke Jurasikoa) 1993ko Steven Spielberg estatubatuar zinema zuzendariaren zientzia-fikziozko filma bat da. Michael Crichton
Michael Crichton idazlearen izenburu berdineko Jurassic Park eleberrian oinarritua dago. Bertan, Sam Neill, Laura Dern, Jeff Goldblum, Richard Attenborough eta Samuel L. Jackson aktoreek antzeztu zuten.

 Jurassic Park (filma)
Jatorria
Argitaratze-data1993
IzenburuaJurassic Park eta Парк юрского периода
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
gaztelania
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideadeskarga digitala eta eskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoazientzia-fikziozko filma, abenturazko filma, ekintza-filma, eleberri batean oinarritutako filma eta thrillerra
IraupenaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta"
Koloreakoloretakoa
TelesailaJurassic Park (en) Itzuli
Deskribapena
OinarrituaJurassic Park (en) Itzuli
Honen parte daNational Film Registry (en) Itzuli
Grabazio lekua(k)Hawaii eta Kauai
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Steven Spielberg
Gidoigilea(k)Michael Crichton
David Koepp

Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaKathleen Kennedy
Gerald R. Molen
Steven Spielberg


Konpainia ekoizleaAmblin Entertainment
EdizioaMichael Kahn (en) Itzuli
Ekoizpen-diseinatzaileaRick Carter
Bestelako lanak
MusikagileaJohn Williams
Argazki-zuzendariaDean Cundey
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaCosta Rica, Isla Nublar (en) Itzuli eta Dominikar Errepublika
Fikzio-unibertsoaJurassic Park universe (en) Itzuli
Argumentu nagusiadinosauroa, Jolas-parkea, klonazioa, business ethics (en) Itzuli, sistema konplexua eta kaosaren teoria
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

IMDB: tt0107290 Filmaffinity: 152490 Allocine: 8488 Rottentomatoes: m/jurassic_park Mojo: jurassicpark Allmovie: v26808 TCM: 80025 Metacritic: movie/jurassic-park TV.com: movies/jurassic-park Netlix: 60002360Edit the value on Wikidata
BideoaYouTube eta YouTube
kronologia
Jurassic Park (filma) The Lost World: Jurassic Park

Filmak honek mundu osoan sekulako arrakasta izan zuen, bai ikusle nahiz diru irabaziengatik, ordurarte inoiz diru gehien irabazi eta zuzendari berdinak zuzendutako 1982ko E.T. the Extra-Terrestrial filmaren errekorra gainditu zuelarik. Ondorioz, lau jarraipen izan ditu The Lost World: Jurassic Park (1997), Jurassic Park III (2001), Jurassic World (2015) eta Jurassic World: Fallen Kingdom (2018).

Hiru Oscar Sari irabazi zituen: Efektu berezi onenen Oscar Saria, Soinu onenaren Oscar Saria eta Soinu edizio onenaren Oscar Saria.

Argumentua

aldatu

John Hammond (Richard Attenborough) aberatsak bere bizi guztiko ametsa egi bilakatzea lortu du: Jurasiko garaiko dinosaurioak klonatu eta haiekin urruneko uharte galdu batean parke tematiko bat sortzea lortu du.

Jendeari bertako ateak ireki aurretik, ospeko zientzialari bikote bat (Sam Neill eta Laura Dern), eta matematikari bat (Jeff Goldblum) proiektuaren bidegarritasuna frogatu dezaten uhartera gonbidatuko ditu. Baina biziraupen sena eta gizakien diru-egarriaren aurrean segurtasun neurriek huts egingo dute.

Oinarri zientifikoa

aldatu

Michael Crichton idazleak premisa zientifiko interesgarria idatzi zuen bere eleberrian dinosauroen klonazioa sinesgarri egiteko: anbarean gordetako eltxoetatik ADN-a atera zitekeela, ez bakarrik intsektuena, baizik eta haiek xurgatutako odolarena. Zientziak, ordea, guztiz gezurtatzen du aukera hau: intsektuen forma primeran gorde arren anbarean, haien ADNrik berreskuratzea ezinezkoa da[1]. Lastima da, anbaretan gordetako eltxorik zaharrrenetakoak, duela 114 milioi urtetakoak, Euskal Herrian aurkituak direlako, Urizaharreko eta Gatzaga Buradongo aztarnategietan, Araban[2].

Aktoreak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  1. (Gaztelaniaz) «Imposible recuperar DNA del ámbar» Genes, genomas y otras genialidades (Noiz kontsultatua: 2021-01-26).
  2. Arantxa, Txintxurreta Agirre. (2007-09-01). «Anbara: eztizko malko lehorrak» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-26).