Ireki menu nagusia

Deskribapen anatomikoaAldatu

Hurbileko epifisiaAldatu

  • Burua: forma erdi-esferikoa duen aurpegi artikularra dauka, zeina eskapularen barrunbe glenoideoarekin giltzatzen dena.
  • Lepo anatomikoa: tuberkulu nagusiaren eta txikiaren artean kokatzen da.
  • Lepo kirurjikoa: muskulu eskapulahumeralen ezarpen tokia da.
  • Tuberkulu nagusia: muskulu desberdinak ezartzen dira: arantza gaineko muskulua, arantza azpiko muskulua eta muskulu biribil txikia.
  • Tuberkulu txikia: eskapula azpiko muskuluaren ezarpen tokia da.
  • Tuberkulu arteko ildoa: bi tuberkuluen arteko espazioa da.

DiafisiaAldatu

  • Humeroaren gorputza: hezurraren bi epifisien artean kokatzen da. Aurre-erdiko, aurre-alboko eta atzeko aurpegiak dauzka. Aurre-erdiko eta aurre-alboko aurpegiak batzen diren tokian, aurreko ertza dago. Aurre-erdiko eta atzeko aurpegiak batzen diren tokian, erdiko ertza dago. Aurre-alboko eta atzeko aurpegiak batzen diren tokian, alboko ertza dago.
  • Nerbio erradialaren ildoa: atzeko aurpegian dago, eta bertatik nerbio erradial komuna eta barneko arteria brakiala igarotzen dira.
  • Alboko ertza: hezurraren alboko aldean kokatzen da eta bere hurbileko herenean deltoide tuberositatea dago, deltoide muskuluaren ezarpen tokia dena.

Urruneko epifisiaAldatu

  • Kondiloa: humeroaren alde distaleko gunea da, non kapitulua, troklea eta hobi koronoide, oleokraneal eta erradialak aurkitzen diren.
  • Kapitulua: hezurraren alboko aldean kokatuta dago eta erradioaren hobitxo artikularrarekin lotzen da.
  • Troklea: erdiko aldean dago eta kubitoaren troklea muxarradurarekin lotzen da.
  • Hobi koronoideoa: kubitoaren irtengune koronoidearekin lotzen da.
  • Hobi olekraneala: kubitoaren olekraneoarekin lotzen da.
  • Hobi erradiala: erradioaren buruarekin lotzen da.
  • Erdiko epikondiloa: troklearen goialdean kokatzen den luzapena da.
  • Alboko epikondiloa: kapituluaren goialdean kokatzen den luzapena da.

GiltzadurakAldatu

Sorbaldaren giltzadurakAldatu

Humeroaren burua eskapularen barrunbe glenoideoarekin giltzatzen da, sorbaldaren giltzadura sortuz. Giltzadura hau sendotzeko lotailu glenohumerala, lotailu korakohumerala eta zeharkako lotailu humerala daude.

Ukondoaren giltzadurakAldatu

Humeroaren kondiloa erradioaren buruarekin giltzatzen da eta troklea, ordea, kubitoaren muxarradura troklearrarekin giltzatzen da, ukondoaren giltzadura osatuz. Ukondoaren giltzaduraren barruan bi giltzadura desberdin dauzkagu:

Giltzadura humerokubitalaAldatu

Troklea motakoa da, bai morfologikoki eta anatomikoki.

Giltzadura humerorradialaAldatu

Morfologikoki kondileoa da eta funtzionalki troklea.

Lotutako giharrakAldatu

Goiko atalean deltoidea eta gihar pektorala eta erdikoan bizepsa aurrealdean eta trizepsa atzealdean lotuta ditu humeroak, besteak beste.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Humero