Ornoak bizkar hezurra osatzen duten hezur irregularrak dira. Giza gorputzean guztira 33 daude, sakroa eratzeko fusionatu diren bostak (besteak ornoarteko diskoen bidez banatuta daude) eta uzkornoa eratzen duten lau orno kokzigeoak barne. Goiko partean beste 24 ornoak ditugu hiru eskualdetan sailkaturik: 7 zerbikal, 12 toraziko eta 5 lunbar. Orno kopurua ez da normalki aldatzen, eta oso arraroa izaten da orno zerbikalen kantitatea aldatzea.

Orno
Vertebra 1 -- Smart-Servier.png
Xehetasunak
Honen parteBizkarrezurra
Konponenteakbody of vertebra (en) Itzuli
pedicle of vertebral arch (en) Itzuli
vertebral foramen (en) Itzuli
lamina of the vertebral arch (en) Itzuli
vertebral arch (en) Itzuli
transverse processes (en) Itzuli
Identifikadoreak
Latinezvertebra
TAA02.2.01.001
FMA9914
Terminologia anatomikoa

Egitura orokorraAldatu

Lehen eta bigarren ornoak (atlas eta axis) izan ezik, orno mugikorrek (goi eskualdekoek) antzeko egitura aurkezten dute. Eredutzat hartzen den ornoa normalean toraxaren erdialdeko bat izan ohi da (T6).

Orno tipiko batek bi atal nagusi ditu: alde bentralean ornoaren gorputza (soma); eta alde dortsalean arku neurala.

Somaren tamaina mailaz maila handituko da, azken orno lunbarra (L5) garaiena izanik. Gainean ornoarteko diskoa du. Bere eginkizun nagusia gorputzaren pisua jasatea da.

Arku neurala laminaz eta pedikuluz osatua dago.

EskualdeakAldatu

Orno zerbikalakAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Orno zerbikal»

Guztira 7 orno zerbikal ditugu. Txikiak eta delikatuak, oso antzekoak dira beraien artean atlas (C1) eta axis (C2) izan ezik. Orno garaia ere berezitzat har daiteke (C7), ezten apofisia beste orno zerbikalek baino askoz luzeagoa baitu.

Orno torazikoakAldatu

Sakontzeko, irakurri: «bizkar-orno»

Orno torazikoak 12 dira guztira. Beraien ezten apofisia ohikoa baino txikiagoa da eta soma eta giltzadura apofisi tartean karillak ditu, saihetsak giltzatzeko.

Orno lunbarAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Gerri-orno»

Orno lunbarrak 5 dira guztira, gorputzeko ornorik sendo eta handienak dira. Gorputzeko pisua aguantatzen dute.

Sakro hezurraAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Sakro»

Sakroa 5 ornoren elkartea da. Helduaroan batu egiten dira eta ez dute ornoarteko diskorik.

UzkornoaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Kokzix»

Uzkornoa 3 eta 5 ornoez osaturiko hezurra da, sakroan bezala ornoarteko diskorik gabe. Animalia askok orno gehiago dituzte, buztana eratuz.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu