Gandor knemiala gandorraren antzeko irtengunea da, tibiotarso edo tibiaren buruaren aurrealdean kokatua, ugaztun eta narrasti askoren hanketan (hegaztiak[1] eta beste dinosauro batzuk barne). Izterraren muskulu hedatzaile nagusia gandor horri lotuta dago.

Erreferentziak aldatu

  1. Chatterjee, Sankar. (2015). The rise of birds : 225 million years of evolution.. (Second edition. argitaraldia) Johns Hopkins University Press ISBN 978-1-4214-1614-4. PMC 904801685. (Noiz kontsultatua: 2022-09-17).

Kanpo estekak aldatu