Kolon (anatomia)
Kolona[1] heste lodiaren zati bat da, heste itsutik ondesteraino luzatzen dena. Kolona sabelaren behealdean dago, eta heste meharra arku-itxuran inguratzen du. Hiru parte ditu: goranzko kolona (heste itsutik gibelaren behealderaino), zeharkako kolona (sabelaren alde batetik besteraino hedatzen dena), eta beheranzko kolona (zeharkako kolonetik ondesteraino doana). Kolonak ileonetik ura eta gatzak xurgatzen ditu, eta haren eginkizun nagusia heste barneko gaia ondestera bultzatzea da, handik uzkian barrena kanpora iraitzia izateko.
Kolon (anatomia) | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | Heste lodia |
Konponenteak |
goranzko kolona zeharkako kolona beheranzko kolona sigma |
Artikulazioa |
ileona Itsua ondestea |
Identifikadoreak | |
Latinez | colon |
MeSH | eta A03.556.249.249.356 A03.556.124.526.356 eta A03.556.249.249.356 |
TA | A05.7.03.001 |
FMA | 14543 |
Terminologia anatomikoa |
- Artikulu hau giza anatomiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kolon (argipena)».
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [1989]
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |