Kalkaneo
Kalkaneoa (latinetik Os calcis) edo orpo hezurra oineko hezur bat da tartsoen taldekoa, laburra, asimetrikoa kubo ez erregular formakoa eta sei aurpegi ditu: goikoa, behekoa, atzekoa, aurrekoa eta alboetakoak. Horietatik bi, gutxi gora-behera, artikularrak dira. Hezur honek, oineko orpoa eratzen du.
Kalkaneo | |
---|---|
Kalkaneoa (A letrarekin, berdekara ilunez) Irudi gehiago | |
Ezkerreko kalkaneo. | |
Xehetasunak | |
Honen parte | Oina Tartsoa |
Konponenteak | calcaneal tuberosity (en) calcaneal tubercle (en) sustentaculum tali (en) calcaneal sulcus (en) tarsal sinus (en) anterior talar articular surface (en) middle talar articular surface (en) posterior talar articular surface (en) groove for tendon of fibularis longus muscle of calcaneus (en) fibular trochlea (en) articular surface for cuboid (en) anterior process of calcaneus (en) |
Artikulazioa | Tortolosa Kuboidea calcaneofibular ligament (en) lateral talocalcaneal ligament (en) posterior talocalcaneal ligament (en) dorsal calcaneocuboid ligament (en) superior fibular retinaculum (en) inferior extensor retinaculum of foot (en) plantar fascia (en) subtendinous calcaneal bursa (en) |
Identifikadoreak | |
Latinez | Os calcaneum, os calcis |
MeSH | A02.835.232.043.300.710.300 |
TA | A02.5.11.001 |
FMA | 24496 |
Terminologia anatomikoa |
Tartsoen lehen ilarako behealdean dago. Goialdetik astragalo izena duen eta, euskaraz, tortolos bezala ezagunagoa den hezurrarekin artikulatzen da. Aurrealdetik, berriz, kuboide hezurrarekin artikulatzen da. Ibiltzerakoan, oinaren lehen euste puntua da, odolak gutxien irrigatzen duen tokietako batean dagoelarik. Oin zolako kuxinak babesten du, gantz ehunezkoa, funtzio arintzailea duena. Bere atzealdeko aurpegian, gorputzeko zurdarik indartsuenaren ezarpena hartzen du: Akilesen zurda, alegia, eta bere oin zolako aurpegitik, faszia edo oin zolako aponeurosia sorrarazten du, gaixotasun batzuetan zerikusi handia duena, oin zolako faszitisa edo kalkaneoko ezproia kasu.
Kalkaneoak astragaloarekiko duen posizioa (artikulazio azpiastragalotarra) eta lurrarekiko duenak, atzeoin posizio baroa, balgoa edo neutroa zehazten dute. Atzeoin baroak eta, batik-bat, balgoak, lokomozio aparatuaren gaixotasun ezberdinen arduradunak dira, eta, hori dela eta, ohiko ibileraren arazoak agertzen dira, ondorio kliniko garrantzitsuekin: gainkargak, mina, lautza, gihar nekea, juanikoteak...) oinari zein hanka osoari dagokionez. Guzti honetatik, zera dator: bere kokapena oso garrantzitsua dela ibiltze on baterako eta baita oinaren gainontzeko talde artikularraren osasunerako ere.
Egitura
aldatuKubo formako hezurra denez, sei aurpegi ditu. Honako hauek dira bere xehetasunak:
- Barruko aurpegia: Bertan, Kalkaneoko Kanala dago, baita kalkaneoko tuberositate txikia edo sustentácullum talia ere
- Kanpoko aurpegia: Trokleo peroneoa du.
- Aurrealdeko aurpegia: Bertan, kalkaneoko tuberositate nagusia dago, kuboides hezurrarekin artikulatzeko, diartrosi generoko artikulazio batekin elkarrekiko ahokaduran.
- Atzealdeko aurpegia: Akilesen zurdaren ezarpenerako tuberositatea
- Goiko aurpegia: Astragaloarentzako aurpegi artikularrak. Diartrosi trokoide generoko artikulazioa
- Beheko aurpegia: Kalkaneoko trigonoa osatzen duten hiru tuberositateak ditu, 2 atzekoak eta 1 aurrekoa
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Kalkaneoko Espoloia
- (Gaztelaniaz) Kalkaneoko Espoloia eta Oin Zolako Faszitisa
- (Gaztelaniaz) Kalkaneoaren hausturak[Betiko hautsitako esteka]
- (Gaztelaniaz) Kalkaneoko hausturen tratamendu kirurgikoa[Betiko hautsitako esteka]