Omoplato
Omoplatoa, eskapula edo sorbalda-hezurra ornodunen bizkarraren albo banatan dauden bi hezurretako bakoitza da. Hezur honek humeroa eta klabikula lotzen ditu.
Omoplatoa | |
---|---|
Omoplatoaren kokapena (gorriz) Irudi gehiago | |
Xehetasunak | |
Honen parte | bones of pectoral girdle (en) |
Konponenteak | costal surface (en) dorsal surface (en) Akromioia medial border proper of scapula (en) superior angle of scapula (en) Lateral angle of the scapula (en) superior border of scapula (en) lateral border proper of scapula (en) inferior angle of the scapula (en) |
Identifikadoreak | |
Latinez | Scapula (omo) |
MeSH | A02.835.232.087.783 |
TA | A02.4.01.001 |
FMA | 13394 |
Terminologia anatomikoa |
Ezaugarriak
aldatuOmoplatoak hezur zabal zapalak dira, hiruki-formakoak. Atzealdean irtenune bat dute zeharretara, omoplatoan bi barrunbe bereizten dituena; barrunbe horietan, besoa birarazten duten giharrak daude. Irtenunea akromioian amaitzen da, eta haren bidez lotzen zaio klabikulari. Hirukiaren alboko ertzean barrunbe glenoidea dago, omoplatoa humeroaren buruarekin lotzen duena.
Egitura
aldatuAurpegiak
aldatuAurrekoa
aldatuEskapularen aurreko aurpegiak hobi subeskapularra dauka eta honetan gihar subeskapularra lotzen da. Hobi honen azkenengo heren laterala leuna da eta gihar honen zuntzekin dago estalia. Hobi honen goiko partean hezur hau aurrerantz dago kurbatuta, angelu subeskapularra osatuz. Honek, indarra ematen dio hezur honen gorputzari. Aurreko alderantz, apofisi korakoideoa ikus dezakegu.
Atzekoa
aldatuAtzeko aldean, arantzak eskapula bi zati desberdinetan banatzen du. Goiko aldeari hobi supraespinosoa deritzo eta behekoari aldiz, hobi infraespinosoa.
- Hobi supraespinosoa: bien artean txikiena da eta leuna da.
- Hobi infraespinosoa: hobi supraespinosoa baino handiagoa da.
Atzeko alde honetan, akromiona ikus dezakegu.
Albokoak
aldatuAlboko ikuspegian, barrunbe glenoideoa ikus dezakegu argi eta garbi. Barrunbe hau humeroarekin enartrosi motako giltzadura osatzen du.
Muskuluak
aldatuMuskulua | Norabidea | Eskualdea |
Bular-muskulu txikia | ezarpena | apofisi korakoidea |
gihar korakobrakiala | jatorria | apofisi korakoidea |
Aurreko zerraduna | jatorria | ertz mediala |
Besoko trizepsa | jatorria | tuberkulu infraglenoideoa |
Besoko bizepsa | jatorria | apofisi korakoidea |
Besoko bizepsa | jatorria | tuberkulu supraglenoidea |
Subeskapularra | jatorria | hobi subeskapularra |
Erronboide handia | ezarpena | ertz mediala |
Erronboide txikia | ezarpena | ertz mediala |
Eskapularen jasotzeilea | ezarpena | ertz mediala |
Trapezioa | ezarpena | arantza |
Deltoidea | jatorria | arantza |
Muskulu supraespinosoa | jatorria | hobi supraespinosoa |
Muskulu infraespinosoa | jatorria | hobi infraespinosoa |
Birobil txikia | jatorria | ertz laterala |
Borobil handia | jatorria | ertz laterala |
Latisimo dortsala | jatorria | beheko angelua |
Omohioideoa | jatorria | goiko ertza |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.